Berriak - 2019ko ekainaren 17an, astelehena - 0 Iruzkinak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak presidente berria du, Juana Otxoa-Errarte Goikoetxea arkitektoaren izendapena eta gero. Horrela, Judith Ubarrechenak testigua pasatu dio Otxoa-Errarteri, presidente gisa hiru urte eta beste bi batzordekide bezala egon ondoren, EHAEOren estatutuak jasotzen duten lez elkargo-postu batean egon daitezkeen legegintzaldien maximora iritsi eta gero. Bestalde, Claudia Pennese eta Victor Aspe arkitektoek bartzordekide gisa berritu dituzte euren karguak.
Gipuzkoako EHAEOko presidente berriak ilusio handiarekin hartu du kargua, eta azaldu duenez, “aurreko taldeak hasitako bideari jarraipena emateaz gain, datorren urteetan arkitekto gisa gure jardunak duen balioa erakutsi nahi dugu, eta herritarren konfiantza sustatu gure kolektiboarekiko”. Bestalde, presidente berriaren esanetan, “etxebizitza berrien garapenak dakartzan erronka berriei aurre egin beharko diegu, horien adibideak urriaren 21 eta 25aren artean Donostian egingo den Arkitektura Bienalean erakutsiko ditugunak”. Gainera, “ezin ditugu ahaztu gure ardurak: ingurune geroz eta jasangarriagoak eta eraginkorragoak sortu eta ingurunea, osasuna eta pertsonen konforta errespetatzen dituztenak”.
Juana Otxoa-Errarte (Urdiain, 1969) hogei urte daramatza arkitekto gisa lan egiten, azken hamalauetan Peter Albrechtekin batera a+o arquitectos estudioan. Eraginkortasun energetiko altuko eraikinen eraikuntzan eta birgaitzean espezializatu da batik bat. Beste lan batzuen artean, azpimarragarria da Nafarroan dauden XVII. mendeko zenbait eraikinen birgaitze integrala, Donostian EnerPHi estandarrarepean egindako birgaitzea etxebizitza bloke oso batean, estatu mailan egin den lehena, edota ia kontsumorik ez duten etxebizitzen eraikuntzan, horietako bat Gipuzkoan dagoena Passivhaus ziurtapenaren jasotze-prozesuan.
Berriak - 2019ko ekainaren 12an, asteazkena - 0 Iruzkinak
Pasa den maiatzaren 10ean Adriana Ibargoyen artista donostiarraren Kale artean erakusketa inauguratu genuen Gipuzkoako EHAEOean. Egileak Donostiako perspektiba desberdinak jaso ditu erakusketa hau osatzen duten koadroetan Urban sketchers estiloa erabiliz. Erakusketa honen baitan, egileak doako bi marrazketa tailer eskainiko ditu, non estiloaren inguruko azalpen labur baten ostean, parte-hartzaileek eta egileak kalera irtengo diren marraztera.
Tailerrak ekainaren 15ean (larunbatea) eta uztailaren 10ean (asteazkena) 17:00etan izango dira, eta adin guztietako pertsonek parte hartu ahal izango dute. Lekuak mugatuak dira, horregatik, aurretik izena ematea beharrezkoa da:
Adin-txikikoak heldu batez lagundurik etorri beharko dute. Ekarri beharreko materiala hauxe da:
Koaderno txiki bat edo orriak eta hauek eusteko euskarria
Arkatza
Borragoma
Zorrozkailua
Boligrafoa
Akualerak (hautazkoa)
Berriak - 2019ko apirilaren 26an, ostirala - 0 Iruzkinak
Adriana Ibargoyen artista donostiarrak Kale artean izeneko erakusketa inauguratuko du maiatzaren 10ean (18:30) Gipuzkoako EHAEOean. Egilea Urban sketchers eta Donostiako hirian inspiratu da bilduma hau egiteko garaian, 36 obrek osatzen dutena. Inaugurazio-ekitaldian Judith Ubarrechena Gipuzkoako EHAEOren presidenteak eta artista berak parte hartuko dute.
Kale artean erakusketaren egileak estilo dinamiko bat erabili du, non arkitekturak, oinezkoek, bizikletek, zubiek eta lorategiek hartzen duten protagonismoa. Horregatik, “Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoa kokatzen den ingurunea ezin hobea da bilduma hau hartzeko”, aitortu du Adriana Ibargoyenek.
Paper gainean formatu txikian egindako zenbait lanek Urban Sketchers estiloan ohikoak diren teknikak erabiltzen ditu: akuarela, luma-muturra eta boligrafoarekin egindako marrazkiak. Baina badira formatu ertain eta handiko arte-lanak, euskarri desberdinetan egindakoak. Hauetan, Ibargoyenek teknikak ezberdinekin esperimentatu nahi izan du, betiere kale-zirriborroaren estiloa mantenduz.
Erakusketa uztailearen 10a arte egongo da ikusgai Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoan honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:30era. Zenbait larunbatetan ere zabalduko da, 18:00ak eta 19:30ak bitartean, non egileak berak egingo dien harrera bisitariei. Zehazki, honako larunbatetan egongo irekita: maiatzak 11, 18, 25 eta ekainak 1 eta 15.
Adriana Ibargoyeni buruz
2007. urtean Arte Ederretan lizentziatu zen UPV/EHUn promozioko espediente hoberenarekin. Bera karreran zehar Florentzia eta Madrilen trebatzen jarraitzeko aukera izan du, eta bere formakuntza ondasun kulturalen inguruko goi mailako ikasketekin osatu du. Adriana Ibargoyen Donostian bizi da, eta gaur egun irakasle fazeta (bere akademian –Mihise- ematen dituen eskolak) margolariarenarekin uztartzen ditu. Artista gazte honek dagoeneko hogei bat erakusketa sortu ditu, Donostian, Bilbo, Iruñea, Madril eta Parisen erakutsi direnak.
Adriana Ibargoyenen lanari burzuko informazio gehiago: www.adrianaibargoyen.com
OHARRA: Inaugurazio-ekitaldira joateko izena eman behar da aurretik, lekuak mugatuak baitira. Sarrera doakoa.
Berriak - 2019ko apirilaren 11an, osteguna - 0 Iruzkinak
Arkitketura eta hirigintzaren inguruko Doktore-tesien ziklo berria aurkeztu zen atzo, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak antolatzen duena, Euskadiko Arkitektura Insitutuaren (EAI) eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Sailaren laguntzarekin. EAIaren egoitzan (Donostian) egin zen inaugurazio-ekitaldia eta honako hauek parte hartu dute:Javier Puldain, EAIren zuzendaria; Marisol Garmendia, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako diputatua Gipuzkoako Foru Aldundian; Judith Ubarrechena, Gipuzkoako EHAEOko presidentea; Iñaki Begiristain, UPV/EHUko Arkitektura Departamentuko zuzendaria eta Claudia Pennese, Gipuzkoako EHAEOko Kultura batzordekidea.
Inaugurazio-ekitaldiaren ondoren, lehenengo bi hitzaldiak entzuko aukera egon ze, hirigintza eta hiri-berronaratzearen ingurukoak, Olatz Grijalba eta Arritokieta Eizaguirre doktoreen eskutik. Grijalbak bere tesiaren (La regeneración urbana en la CAPV. Divergencias entre el discurso y la realidad) ondorio nagusiak ere eman zituen ezagutzera. Eizaguirrek ere erabilerarik gabeko burdinbideen inguruko bere doktore tesiaren (Comprehensive Analysis Method for the study of Disused Railway Lines as territorial heritage systems: the Vasco-Navarro Railway) datu nabarmenenen berri eman zuen. Bi hitzaldien ondoren, Javier Martínez Callejo arkitekto doktorea eta Unión de Agrupaciones de Arquitectos Urbanistas erakundeko presidenteak hirigintza eta hiri-berroneratzearen inguruko debatea moderatu zuen.
Hitzaldien bideoak laster egongo dira ikusgai Gipuzkoako EHAEOren webgunean.
Hurrengo topaketak
Datozen topaketetarako, EAIko egoitzan egingo direnak, arkitektura eta hirigintzaren beste esparru batzuetako hitzaldiak egongo dira (datak zehazteke). Hori horrela, honako hauek daude baieztatuak:
1) Egiturak
Dokotreak: Jon Begiristain, Josemi Rico
Moderatzailea: Juan B. Echeverría Trueba
2) Arkitektura
Doktoreak: Ula Iruretagoiena, Iñaki Begiristain
Moderatzailea: Josean Medina Murua
3) Ondarea
Doktoreak: Ezequiel Collantes, Ibon Tellería
Moderatzailea: zehazteko
Berriak - 2019ko apirilaren 04an, osteguna - 0 Iruzkinak
Gipuzkoako EHAEO, Euskadiko Arkitektura Institutoaren (EAI) eta EHUko Arkitektura eskolaren laguntzarekin, arkitektura eta hirigintzaren inguruko doktoretza-tesien dibulgaziorako ziklo bati emango dio hasiera. Helburua: ikerketaren esparruan dabiltzan arkitektoen lana ezagutarazi.
Lehenengo saioa apirilaren 10ean, asteazkena, izango da EAIaren egoitzan (Santa Teresa komentua. Andere Zipitria kalea, 1 Donostia), 18:30etik 20:00etara, eta hirigintza eta hiri-berroneratzearen inguruko tesien berri izango dugu. Horretarako honako hauek parte hartuko dute:
Moderatzailea: Javier Martínez Callejo, arkitekto-doktorea eta Unión de Agrupaciones de Arquitectos Urbanistas (UAAU) erakundeko presidentea.
Sarrera doakoa da, baina aurretik izena ematea beharrezkoa izango da
Berriak - 2019ko martxoaren 21an, osteguna - 0 Iruzkinak
EHAEOren Gipuzkoako ordezkaritzak UPV/EHUko Arkitektura Eskolan 2017-2018 ikasturteko ikasleen Arkitektura Unibertsitateko Master amaiereko lanekin osatutako erakusketa hartuko du, Idoia Moreno arkitekto eta elkargokideak diseinatu duena. Inaugurazio ekitaldia apirilaren 5ean, ostirala, izango da, 13:00etan, elkargoko egoitzan (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia). Parte hartuko dute: Juanjo Arrizabalaga Arkitektura Eskolako zuzendaria eta Judith Ubarrechena Gipuzkoako EHAEOeko presidentea.
Erakusketak honako ikasleen lanak biltzen ditu:
Erakusketa maiatzaren 2a arte egongo da ikusgai honako ordutegian: astelehenetik ostiralera, 9.00etatik-14.00etara.
Etortzekoa bazara, aurretik baieztatzea eskertuko da.
Berriak - 2019ko urtarrilaren 30an, asteazkena - 0 Iruzkinak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak 12 hilabete 12 emakume-arkitekto hitzaldi-zikloari hasiera emango dio datorren otsailaren 13an (18:30). Lehen hitzaldia Rocío Peña arkitekto donostiarra eta Peña Ganchegui Fundazioko zuzendariak emango du. Rocío Peñak karrera profesional zabala du eta aitortza asko jaso ditu orain arte bere lanarengatik.
Hitzaldia baino lehen, ekimen honen inaugurazioa egingo da eta honako hauek parte hartuko dute:Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria; Matxalen Acasuso, EHAEOeko dekanoa; Judith Ubarrechena Gipuzkoako EHAEOeko presidentea eta Claudia Pennese, Gipuzkoako EHAEOren Kultura bokala. Ekitaldi honen helburua da 2018an martxan jarri zen Berdintasun Ibilbideari jaraipena ematea eta Gipuzkoako emakume arkitetoen lana agerian jartzea euren esperientzia profesional eta pertsonalen bidez. Ekitaldia 18:30ean hasiko da Gipuzkoako EHAEOren egoitzan (Frantzia pasealekua, 11 – Donostia). Sarrera doakoa da, baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea Gipuzkoako EHAEOren webgunean (leku mugatuak).
Datozen hilabeteetan, Gipuzkoako EHAEOren aretoak beste emakume arkitekto batzuk emango dituzten hitzaldiak hartuko ditu, baina lehenengo hau ezik, gainontzekoak bazkalorduan egingo dira (13:00-15:00). Horrela, bertaratzen direnak hitzaldia entzuten duten bitartean luntx bat dastatzeko aukera izango dute. Hauxe dira aurreikusitako hitzorduak hurrengo hilabeteetan:
Gainera, urtea aurrera doan heinean ez da baztertzen Gipuzkoan bizi diren profesional gehiagoren hitzaldiak gehitzea. Hitzaldietara etortzea doakoa da eta publiko guztiei irekita dago, baina aurretik www.coavnss.org webgunean hitzaldi bakoitzerako izena-ematea ezinbestekoa da, lekuak mugatuak izango baitira.
Ekimen honek VOLAren babesa jaso du.
Berriak - 2018ko abenduaren 19an, asteazkena - 0 Iruzkinak
Gipuzkoako EHAEOk martxan jarri du aurten lehen aldiz Gabonetako txartelen lehiaketa. Guztria 16 gaztetxok hartu dute parte, eta sormen handia dutela erakutsi dute. Epaimahaiak oso zaila izan irabazleak zeintzun izango ziren erabakitzean. Azkenean honako hauek jaso dute saria:
LEHEN SARIA: Lide Otaduy Sagarna. 60 € Quarón gastetzeko eta Gipuzkoako EHAEOren gabonetako txartelaren irudia izatea.
BIGARREN SARIA: Martina Iribar Sagarna. 40 € Quarón gastatzeko.
Hemen argiratzen ditugu lehiaketara aurkeztu diren marrazki guztiak.
Gipuzkoako EHAEOk "parte hartu duten gaztetxo guztiak zoriondu nahi ditu egin duten lanarengati, eta bide horretatik jarraitzera animatu nahi ditugu".
Marrazki guztiak Gipuzkoako ordezkaritzan egongo dira ikusgai urtarrilaren 7a arte.