Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

EHAEOak 2019ko Arkitektura sariak banatu ditu


2019ko uztailaren 01an, astelehena

  • XIII. edizioa da eta, berrikuntza gisa, hiru modalitate berri jasotzen ditu: Lurraldez gaindiko Arkitektura eta Urbanismoa; Arkitektura eta Urbanismo Iraunkorra; eta Administrazio Publikoaren zerbitzuan ari den Arkitektoari egiten zaion Aipamen Berezia. Azken kategoria horretan Ibon Areso, Enrique Ponte eta Vicente Vitoria arkitektoek jaso dute aipamena
  • Oraingo honetan ekitaldia Bilboko Azkuna Zentroan izan da, eta bertan 200 pertsona inguru elkartu dira, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako arkitekturako eta gizarte bizitzako pertsonalitateen artean
  • Sari horiek hiru urtez behin ematen dira, eta elkargo mailan arkitektoek egiten duten jarduera profesionalarekin erlazionatutako lanak aintzatesten dituzte

 

Bilbon, 2019ko uztailaren 1ean. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2019ko EHAEO-COAVN Arkitektura Sariak banatu ditu gaur, bere 8 modalitateetan. Berrikuntza gisa, XIII. edizio honetan hiru modalitate berri jaso ditu: Lurraldez gaindiko Arkitektura eta Urbanismoa; Arkitektura eta Urbanismo Iraunkorra; eta Administrazio Publikoaren zerbitzuan ari den Arkitektoari egiten zaion Aipamen Berezia. Azken kategoria horretan Ibon Areso, Enrique Ponte eta Vicente Vitoria arkitektoek jaso dute aipamena.

Azkuna Zentroa izan da EHAEO-COAVN Arkitektura Sariak banatu diren agertokia. Ekitaldian 200 pertsona inguru elkartu dira, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako arkitekturako eta gizarte bizitzako pertsonalitateen artean.

Sari horiek hiru urtez behin ematen dira, eta elkargo mailan arkitektoek egiten duten jarduera profesionalarekin erlazionatutako lanak aintzatesten dituzte. Modalitate bakoitzean saritutakoak hauek izan dira:  

 

2019KO EHAEO-COAVN ARKITEKTURA SARIEN IRABAZLEAK

 

Arkitektura eta Urbanismo Iraunkor modalitatea

Kategoria berri honen bitartez, EHAEO-COAVNek, 25 urte baino gehiagoz bere arkitektura balioa zaindu duen obraren arkitektura kalitatea aintzatesten du.

Oraingo honetan, saritutako proiektua Roberto Urtasun, Luis Fernando San Martín eta Xabier Sánchez de Muniain arkitektoen Iruñeko Udal Aurrezki Kutxaren Eraikin Nagusia da. Denboran zehar erabilera aldaketetara egokitzen jakin duen lana.

Arkitektura arloko kultura, hedapena eta berrikuntza

Iñaki Bergera arkitektoaren “Fotografía y arquitectura moderna en España” lana da irabazlea.

Lurraldez gaindiko Arkitektura eta Urbanismo modalitatea

Senegalen dagoen Bambeyko Unibertsitateko ikasgela eraikin berriak, Javier Pérezek eta Federic Pardosek egindako proiektuak, jaso du kategoria honetako saria.

Urbanismo modalitatea

Modalitate honetan hirigintza arloko planteamendua eta hiriko jarduketa saritzen dira. Bi dira saritutako proiektuak: María Urmeneta eta Francisco Javier Chocarro arkitektoen Oliteko Erdigune Historikoko Plan Berezia; eta Pasaiako portuko zerbitzu gunearen Antolamendurako Plan Bereziaren Berrikuspena, Pablo de la Hozek eta Ángel de la Hozek eginiko proiektua.

Barne arkitektura eta jarduketa iragankor modalitatea

Saria ex-aequo eman zaie Xavier Chérrez eta Raquel Cantera arkitektoen Iruñeko Arkitektura Tailerrari eta Daniel Galarren, José Luis Vélazen eta Javier Gilen C2 NO Boundaries lanari.

Birgaitze eta zaharberritze modalitatea

Antonio Vaillo, Juan Luis Irigaray, Daniel Galar eta José Luis Vélaz arkitektoen Iruñeko Psikiatria multzoak jaso du kategoria horretako saria.

Arkitektura modalitatea

2019ko EHAEO-COAVN Sariek proiektu hauek aintzatetsi dituzte modalitate honetan: “Habitar la fachada”, Javier Larraz arkitektoaren etxebizitza kolektiboa, Iruñean; Pablo de la Hoz, Ángel de la Hoz, Susana Figueroa eta Francisco Javier Fuente arkitektoen Donostiako Arima Hotela; eta Carlos Peredak eta Oscar Pérezek Iruñean egin duten familia bakarreko etxebizitza bat.

Administrazio Publikoaren zerbitzuan ari den Arkitektoari egiten zaion Aipamen Berezia

Modalitate berri honek, arkitekturako profesionalek administrazio publikoan egin duten ibilbidea aintzatesten du. Sarien edizio honetan, sarituak Ibon Areso, Enrique Ponte eta Vicente Vitoria izan dira.

 

2019KO EHAEO-COAVN ARKITEKTURA SARIEN FINALISTAK

2019ko EHAEO-COAVN Sarien hamahirugarren edizioko proiektu finalistek ere euren lana aintzatesten duen diploma jaso dute sariak banatzeko ekitaldian.

 

Arkitektura eta Urbanismo Iraunkor modalitatea

Industria nabea kirol anitzeko pista bilakatzea eta industrialdea parke publiko bilakatzea, Bergaran, Ramón Garitano arkitektoaren proiektua.

Lurraldez gaindiko Arkitektura eta Urbanismo modalitatea

Finalistak, Senegalen dagoen Gaston Berger Unibertsitateko ikasgela eraikin, kiroldegi eta igerileku berrien proiektuak, Javier Pérez eta Federic Pardos arkitektoek egindakoak; eta Zamoran dauden Kultur Intereseko Ondasunen zainketarako pabiloiak, Enrique Jerezen eta Koldo Fernándezen lana.

Urbanismo modalitatea

Oinezkoentzako igarobidea Miramongo parkearen gainean, Donostian, Ángel de la Hoz arkitektoaren lana.

Barne arkitektura eta jarduketa iragankor modalitatea

Abaco proiektua, Iruñeko Hartza jatetxea izandakoaren egokitzapena, Daniel Galar, José Luis Vélaz eta Javier Gil arkitektoen lana; Bilboko Athletic Museoa, Antonio Vaillo, Juan Luis Irigaray, Daniel Galar, José Luis Vélaz eta Carlos Iraburu arkitekoek egindakoa; eta Bilbon dagoen “100.60 Apartamentua”, Cristina Acharen eta Miguel Zaballaren proiektua, izan dira modalitateko finalistak.

Birgaitze eta zaharberritze modalitatea

Hiru proiektu izan dira finalistak: Dique 2A Berria, Bilboko Olabeaga auzoan etxebizitza eraikinaren birgaitze eraginkorra, Beñat Saratxagak eta Gentzane Goikuriak egindakoa; Durangoko Kurutziaga ikastolaren birgaitzea eta handitzea, Eduardo Landia eta Jesús Ángel Landia arkitektoek egindakoa; eta, azkenik, Iruñeko Bicho Amarillo, Javier Martín, Víctor Larripa, Javier Martínez eta Daniel Ruiz de Gordejuela arkitektoena.

Arkitektura modalitatea

David Serranoren eta Maier Vélezen Azkoieneko AGL etxea; Santiago Virto arkitektoaren Cintruenigoko MM etxea; eta Cristina Acharen, Miguel Zaballaren eta Andrés Izaren Igorreko Inazio Zubizarreta Ikastola izan dira modalitateko finalistak.

EZAGUTU PROIEKTU SARITU GUZTIAK

 

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

04 - 24

Liburu aurkezpena + solasaldia: "Una vida y veinte fragmentos", María Ángeles Durán Lekua: UPV/EHU. Arkitektura Eskola. Espacio HABIC Aretoa (Oñati plaza, 2 - Donostia) Ordua: 18:00 2024ko apirilaren 24an, asteazkena

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter