Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


Imagen de cabecera del artículo

XXI. mendeko etxebizitzaren hausnarketa Museum Cemento Rezolan egiten jarraituko da

Berriak - 2019ko azaroaren 29an, ostirala - 0 Iruzkinak

"Belaunaldiz belaunaldiko etxebizitza" Rezola Museora mugitu dira, eta 2020ko otsailaren 29ra arte egongo dira ikusgai

Euskadiko Arkitekturaren Nazioarteko Biurtekoaren (“Mugak”) bigarren edizioaren esparruan, “Belaunaldiz belaunaldiko etxebizitza” erakusketa interaktiboa inauguratu da aste honetan Añorgako Rezola Museumean. Erakusketa horren bidez, datorren otsailera arte egingo diren jardueren bidez, XXI. mendeko etxebizitza nolakoa izan behar duen hausnartu ahal izango da.

Erakusketaren lehengo atala urrian egin zen, Donostiako Zuloaga plazan, eta gaur egun bizi garen etxebizitzen eta etxebizitza horiek XXI. mendeko beharrei eta bizimodu berriei erantzuten dieten hausnartzeko gonbidapena da. Horretarako, dinamika bat proposatuko du, eta, horren bidez, ohiko etxebizitzaren gaineko hesiak eraitsi nahi dira, pertsonek eta familiek benetan behar duten etxebizitzaren alde, gaur egun dituzten era guztietan.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Imagen de cabecera del artículo

Etxeko txikienentzako Gabonetarako proposamenak

Berriak - 2019ko azaroaren 27an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Gabonak gertu dira eta aurten ere etxeko txikienentzako bi proposamen prestatu ditugu Gipuzkoako EHAEOan: 

1)  Gabonetako ZUHAITZAren apaingarrietan parte-hartzea
2) Gabonetako postalen LEHIAKETA



Sariak eta opariak egongo dira. Adi irakurri proposamen bakoitzaren xehetasunak:

1) Gabonetako Zuhaitzaren apaingarriak

Etxeko txikienek egindako eskulanekin apainduko dugu sarreran egongo den zuhaitza. Hori horrela, etxean egindako apaingarri bat egiten duen ume bakoitzak opari polit bat jasoko du trukean. 

Abenduaren 31 arte jasoko ditugu apaingarriak, eta jasotzen ditugun heinean, sare sozialetan erakutsiko dugu zuhaitza hartzen ari den itxura.

OHARRA: 0-14 urte bitarteko edozeinek parte hartu dezake ekimen honetan. Ume bakoitzeko gehienez opari bat emango da, nahiz eta apaingarri bat baino gehiago egin.


2) Gabonetako postalen lehiaketa

Oinarriak:

  • 0 eta 14 urte artekoek parte hartu ahal izango dute, hiru kategoriatan banatuak: 7 urte artekoak, 8-11 urte eta 12-14 ute.
  • Arkitektura eta Gabonak  irudikatu beharko dira marrazkietan.
  •  Marrazkiak txantiloi honetan aurkeztu beharko dira. 
  • Lanak abenduak 15 arte aurkeztu ahal izango dira, ordezkaritzako Liburutegian edota posta elektroniko bidez bidalita: komunikazioa@coavnss.org.
  • Marrazkiaren atzekaldean, marrazkiari berari jarritako izenburua eta adina bakarrik azalduko dira.
  • Marrazkiarekin batera, aparteko orri batean, marrazkiaren izenburua, parte-hartzailearen izen-abizenak, adina eta harremanetan jartzeko datuak atxiki beharko dira (telefonoa eta/edo posta elektronikoa). 
  • Kategoria bakoitzean bi sari egongo dira (behean). 
  • Pertsona bakoitzeko marrazki bat bakarrik onartuko da.  
  • Abenduaren 20an emango dira ezagutzera irabazleen izenak webgunean.
  • Abenduaren 30ean 12:00etan sari-banaketa ekitaldia egingo da Gipuzkoako EHAEOean.
  • Marrazki guztiak ikusgai egongo dira ordezkaritzako sarreran.

Epamahaiak marrazkiaren kalitatea eta parte-hartzailearen adina hartuko ditu kontuan sariak emateko garaian. Bestalde, kategoria guztietako irabazleen artean marrazki bat aukeratuko du Gipuzkoko EHAEOak Gabonak zoriondu ditzan.

SARIAK:

- 7 urte arteko kategoria: 

  • Lehenengo saria: Marrazketa eta/edo eskulanetarako materiala 
  • Bigarren saria: Marrazketa eta/edo eskulanetarako materiala 


- 8-11 urteko kategoria: 

  • Lehenengo saria: 3D boligrafoa
  • Bigarren saria: Marrazketa eta/edo eskulanetarako materiala


- 12-14 uteko kategoria:

  • Lehenengo saria: 3D boligrafoa
  • Bigarren saria: Marrazketa eta/edo eskulanetarako materiala

OHARRA: Jasotzen diren marrazkiak Gipuzkoako EHAEOren esku geratuko dira eta hauek argitaratzeko eskubidea izango du, marrazki bakoitzaren egiletza aitortuko delarik. 

Imagen de cabecera del artículo

Gipuzkako EHAEOak TERMINUS erakusketa hartuko du, Nafarroako Unibertsateko ikasleena

Berriak - 2019ko urriaren 17an, osteguna - 0 Iruzkinak

Urriaren 14etik azaroaren 7ra  Nafarroako Unibertsitatearen AGETeko Master Amaierako Lanen erakusketa egongo da ikusgai Gipuzkoako EHAEOren egoitzan. Hori horrela, datorren urriaren 22 , asteartea, 19:00etan erakusketa bera inauguratuko dugu honako egitarauarekin: 

19:00: Hitzaldia: Armando Bernáldez Diago eta Gonzalo Sánche Ortega arkitektoa eta "Ortega Diago" estudiaren sortzaileak

19:00: Terminusen aurkezpena eta Master Amaierako Proiektuen aurkezpena: 

  • José Ángel Medina, Nafarroako Unibertsitatearen AGETeko Arkitektura Master Unibertsitatearen zuzendaria. 
  • Jon Ibáñez Oña, Nafarroako Unibertsitatearen AGETeko ikasle oiha eta "Hispanic Council2. Karrera Amaierako Proiektuaren egilea. 
  • Álvaro Alcain Zubillaga, Nafarroako Unibertsitatearen AGETeko ikasle oiha eta "The Bloemen experience" Karrera Amaierako Proiektuaren egilea

19:45: Mokadutxoa.

Sarrera doakoa da, baina aurretik izena ematea beharrezkoa da.

Imagen de cabecera del artículo

"Belaunaldiz belaunaldiko etxebizitza" erakusketa interaktiboa, Gipuzkoako EHAEOren eta Donostiako Udalaren proposamena 2019ko Mugak Arkitektura Bienalerako

Berriak - 2019ko urriaren 15an, asteartea - 0 Iruzkinak

Esta actividad está subvencionada por el DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA según la ORDEN de 28 de noviembre de 2018


 

Mugak Nazioarteko Arkitekturaren Bienalaren baitan, EHAEOren Gipuzkoako ordezkaritzak eta Donostiako Udalak  Belaunaldiz belaunaldiko etxebizitzak erakusketa interaktiboa antolatu dute, hainbat eta hainbat erakunde eta enpresen laguntzarekin. Erakusketa hau Donostiako Zuloaga plazan egongo da, urriaren 18tik 27ra, eta publiko guztientzako dago zabalik. 

Erakusketa interaktibo honetan, gizartea diseinu-eredu berri baten beharraz sentsibilizatzea bilatzen da, batez ere arkitektura berritu beharraz, XXI. mendeko bizimodu- eta bizikidetza-eredu berrietara egokituriko etxebizitzak diseina ditzan. Erakusketak jolas bat proposatzen dio bisitariari, etxebizitzaz eta bizikidetza-eredu ugariez gogoeta egin dezan. Hala, gurera datorren bisitariak erakusketan parte hartu ahal izango du, esperimentazio-maketekin esku hartuz eta zer egin imajinatuz. Erakusketara edonor etor daiteke, baina denetariko taldeentzako bisita gidatuak ere izango dira, gizarteko sektore guztiek beren tokia  izan dezaten. Hori horrela, urriaren 19ko Gipuzkoako Elkargokideentzako bisita berezi bat antolatu da jada.

Bisitariak informazioa, ezagutza pilulak, jasoko dituzte dagoeneko egon diren zenbait esperientzietatik ekarriak, ikuspegi desberdin bat emango diena. Besteak beste: : 'HABITAR / INHABITING', Bartzelonako UPCko Ikerketa Taldea; COL·LECTIU PUNT 6, Red de soporte a los cuidados en el entorno de la vivienda (Bartzelona); EEESTUDIO + LYS VILLALBA, Proyecto de vivienda rur-urbana “THE OLD YOUNG HOUSE” (Madrid); ENORME ESTUDIO, Experimentación con mobiliario flexible; "EIP‐EVERYTHING IN PLACE" HOUSE, LIVING BIG (Madrid); LACOL ARQUITECTURA COOPERATIVA,  “LA BORDA” co-housing proiektua(Barcelona); MAIO ARCHITECTS, Etxebizitza kolektiboko proiektua: "110 HABITACIONES" (Barcelona); eta SATT ARQUITECTURA, "ENTREPATIOS LAS CAROLINAS” (Madrid) co-housing proiektua.

Belaunaldientan zeharrko etxebizitzaren parte-hartzeileek 15 minutuko hitzaldiak emango dituzte honako egun eta ordutegietan:  realizarán intervenciones de 15 minutos en las siguientes fechas y horarios:

Erakusketa hau ez litzateke posible izango kolaboratzaile, babesle eta parte-hartzaileen laguntza gabe:

Kolaboratzaileak:

- Departamento de Medio Ambiene, Planificación territorial y Vivienda del Gobierno Vasco

- Diputación Foral de Gipuzkoa

Babesle nagusia:

- Egoin

Babesleak:

 

- Grupo Kursaal

- Niessen

- Grupo Enedi (UPV/EHU)

- Arima Hotel

- Láser Audiovisuales

- Morgan Crea

- Q+D

- Ondarreta

- Katagraphic Rotulacion

Parte-hartzaileak:

- Enorme

- HABITAR / INHABITING', Grupo de Investigación UPC Barcelona

- Lacol Arquitectura cooperativa

- LyS Villaba

- EEEstudio

- sAtt: Arquitectura abierta

- Co-lectiu Punt 6


 

 

 

 

Arkitekturaren Mundu Eguna 2019

Berriak - 2019ko irailaren 26an, osteguna - 0 Iruzkinak

Arkitektura eta hiria: memoria eta berrikuntzaren artean, hori da 2019ko Arkitekturaren Mundu Eguna ospatzeko aukeratu dugun gaia, urtero legez, urriko lehen astelehenean ospatzen dena. Gai honi jarraiki, egun horretarako hiru bisita gidatu antolatu dira, aldi berean egingo direnak (gehien interesatzen zaizuna aukeratu beharko duzu!).

Eguna borobiltzeko, Izaskun Chinchillaren hitzaldia izango da arratsaldean, UPV/EHU Carlos Santamaria zentroan. Guztia doakoa izango da, baina logistika arloa antolatze aldera eta lekuak mugatuak direla kontuan izanda, ezinbestekoa izango da izena ematea parte hartuko duzun jardueretan.

EGITARAUA:

IBILBIDEAK:

1. Ondare industriala

Ibilbide honetan Eibarko mugimendu modernoaren arkitektura industriala ezagutzeko aukera izango dugu, eta Elgoibarren birgaitu eta inauguratu berri duten Aita Agirre eraikina. Ondoren Makina Erremintako museoa ezagutuzko dugu. Bisita honetan Hirikiten eta Elgoibarko udaleko kideek lagunduko digute.

Egitaraua: 
9:00: Donostiako Autobus geltokitik irteera autobusean. 
9:45-13:00:  Eibarrera iritsi eta bertako eraikin industrialak ezagutu .
13:30-14:15: Elgoibarren luntxa. 
14:15 - 15:00: Elgoibarko Aita Agirre eraikinera bisita gidatua. 
15:15 -16:00:  Makina Erremintako museoa bisitatu.
16:30: Donostiara itzulera

IZEN-EMATEA

EIBARREN IKUSIKO DIREN ERAIKINEN INGURUKO INFORMAZIO OSAGARRIA

 


2. Ondare historikoa

Ibilaldi honetan Urolako zonara joango gara, eta Zumarragako Antigua ermita eta Urretxuko San Martin de Tours eliza (biak XIV. mendekoak) ezagutuko ditugu. Oso esanguratsuak dira bi eraikinen zurezko gangak. Bisita honetan Antón López de Aberasturi arkitekto era irakaslea izangod dugu lagun.


Egitaraua
9:30: Donostiako autobus geltokitik irteera.
10:15-11:30: Zumarragara iritis eta Antigua bisitatu.
12:00-13:30: Urretxuko San Martin de Tours eliza bisitatu
13:45-14:45: Luntxa
15:45: Donostiara iritsi.

IZEN-EMATEA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


3. hiri-berroneratzea:
    Txomin-Pasaia-Irun

Bisita honetan Donostiako Txomin auzoa ikusiko dugu, Pasaiako badiaren berroneratze proiektua eta Vías Irun proiektua. Horretarako, honako hauek lagunduko digute: Donostia Sustapeneko ordezkariak, Pasaiako Udaleko ordezkariak, Gipuzkoako Foru Aldunidako ordezkariak eta Naiara Zabala Irungo Udaleko arkitektoa.


Egitaraua
9:15: Donostiako autobus geltokitik irteera
9:30-11:00: Txomin auzoa ezagutu
11:30-13:00: Pasaiara bistia.
13:30-14:30: Irunera joan eta luntxa.
14:30-15:30: Vias Irun proiektuaren esposaketa
16:00: Donostiara itzulera

INSCRIPCIÓN


HITZALDIA: Izaskun Chinchilla: "Qué debemos cambiar en la arquitectura y en la ciudad para enfrentar tres retos inmediatos: el cambio climático, la digitalización y la destrucción de empleo"
Lekua: UPV/EHU Carlos Santamaria Zentroa (Elhuyar plaza, 2 Donostia)
Ordua: 18:30

Izaskun Chinchilla Moreno (Madril, 1975) arkitekto omentsuarekin itxiko dugu Arkitekturaren Mundu Eguna. Arkitektura ikasketak 2001. urtean, amaitu zituenetik ohore hoberenekin, bere estudio jarri zuen abian. Orduztik,  sari andana jaso ditu bere lanak. Arkitekto bezala lan egiteaz gain, irakasle eta ikertzaile ere bada, eta hainbat eta hainbat foroetan parte hartzen du. 


IZEN-EMATEA

Imagen de cabecera del artículo

Lankidetza eta garapeneko proiektuak laguntzeko 2019ko deialdia zabaldu du Gipuzkoako EHAEOk

Berriak - 2019ko irailaren 19an, osteguna - 0 Iruzkinak

Gipuzkoako EHAEO Lankidetza Garapeneko proiektuak laguntzeko 2019ko deialdia zabaldu du. Guztira, 2.500 €ko laguntza emango da elkargokideek aurkeztez dituzten  proiektu bat edo gehiago finantzatzeko.

Aurkezten diren proposamenak arkitektura, etxebizitzak, azpiegiturak, nekazaritza, ingurumena, hiri garapena, landa garapena… bezalako gaiak aintzat hartuko ditu, eta ingurumena errespetatzen duten eta sustatzen duten lekuko garapen ez dependientea, parte-hartzailea eta jasangarria sustatzen duten proiektu integralak izan beharko dute. Proposamenak aurkezten dituen pertsonak nahitaez elkargokidea izan beharko du Gipuzkoako EHAEOean. Proiektua garatuko duen erakundeak zuzenean ezin du aurkeztu proposamena.

Eskaerak aurkezteko urriaren 14an amaitzen da.

IKUS OINARRIAK

 

Imagen de cabecera del artículo

2019ko Jazzaldira joateko irabazleak

Berriak - 2019ko uztailaren 15an, astelehena - 0 Iruzkinak

Badugu jada Jazzaldia egiten den egunetan Gastronomiazko Anaiartera -EHAEO bertako bazkide da- joateko zozketaren emaitza, eta hortaz, irabazleen zerrenda. 93 elkargokidek hartu dute parte, horregatik irabazleetako batek azken momentuan joaterik ez balu, uztailak 18 (osteguna) baino lehen esan beharko du Elkargoko Idazkaritzan, bere ordez, beste pertsona bat joan ahal dadin.

IRABAZLEEN ZERRENDA

 

OHAR GARRANTZITSUAK:

- Zozketak sartzeko eskubidea bakarrik ematen du. Bakoitzak bere jan-edanak ordainduko ditu. 

- Sarrerak besterenezinak dira. Irabazleak berak joan beharko du jasotzera egun horretan bertan Elkartean. Bere izenean joaten den pertsona bati EZ zaio emango.

- Munibe jangelaren kasuan, elkargokide irabazleak aurretik erreserbatu dituen menu kopurua ordaintzeko ardura hartzen du, azkenean pertsona kopuru hori joan ala ez. Menuaren prezioa 35 €koa da (edariak eta BEZ ez daude barne). IKUSI EGUN BAKOITZEKO MENUA.

- Busca-Isusi terrazaren kasuan, irabazle bakoitza beste hiru pertsonekin joan ahal izango da. Sarrera-txartel bakoitza 4 pertsonentzako da.

 

 

Imagen de cabecera del artículo

Gipuzkoar arkitektoek euren alderdi artistikoena erakutsiko dute Parisen

Berriak - 2019ko uztailaren 10an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Gipuzkoako arkitektoekin osatutako talde bat gaur goizean abiatu da Paris aldera, 84 Exposition Intenational Ligne et Couleur erakusketan parte hartzera. Uztailaren 11 eta 22 bitartean Frantziako hiriburuko Luxenburgo Jardinetan kokatuta dagoen L’Orangerie du Senat eraikinak hartuko duen erakusketa parte hartuko dute, non arkitekto gipuzkoarren lanez gain, Alemania, Italia, Eskozia, Hungaria eta Poloniatik etorritako beste arkitektoen margo-lanak, eskulturuak, argazkiak, egur-tailak… ikusgai egongo dira. Koloreren izenpean, eta Ligne et Couleurri senidetutako elkarte gisa, Gipuzkoako ordezkariak hauek izango dira: José Antonio Barea, Lorenzo García, Carlos Orlando, Claudia Pennese, Jon Sáenz del Castillo eta Jon Sistiaga.

José Antonio Barea arkitektoak proposatuta, eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzaren laguntzarekin, pasa den irailean abiatu zen Kolore taldea, Ligne et Couleur europar sareko elkarte homologatu gisa, eta Gipuzkoako arkitekto-artistak ordezkatu dituena. Momentuz sei dira edizio honetan parte hartzera animatu direnak, guztiak Gipuzkoako EHAEOko elkargokideak, baina datozen urteetan gehiago batzea espero dute.

Ligne et Couleur Elkarteari buruz

Ligne et Couleur elkartea 1930. urtean sortu zen XIX. mendean Les amants de la Nature elkartearen jarraipen gisa. 50. hamarkadan elkarteak Europara hedatu nahi izan zuen, horregatik izen bereko elkarteen sare bat sortu zen Batasuneko herrialde desberdinen artean. Horrela, esperientzien elkartruke bat ezarri zen askoren artean egiten diren erakusketekin. Bada, gaur egun Ligne et Couleurrekarkitekto artistak batzen ditu, beraien ideia kreatiboak ikustarazten dituztenak ekintza desberdinen bidez eta jardunaren ekintza osagarriak direnak: pintura, marrazketa, grabatuak, eskultura tapizgintza, argazkilaritza, infografia...

Argazkian (ezkerretik eskuinera): José Antonio Barea, Carlos Orlando, Lorenzo García (atzean), Claudia Pennese, Jon Sistiaga eta Jon Sáenz del Castillo.

121-tik 128-ra guztira: 325

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

09 - 26

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 26an, ostirala

10 - 23

Hitzaldia: 'Etorkizunerako arkitektura: errealitate jasangarri baterantz', Bruno Sauer Lekua: Miramar Jauregia Ordua: 18:30 2025ko urriaren 23an, osteguna

Twitter