Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


Euskal Herriko arkitektoek aurreikusi dutenez, enkargur berria % 49 jaitsiko dira urte amaiera arte, koronabirusaren eragina dela eta

Berriak - 2020ko apirilaren 22an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Koronabirusak eragindako osasun larrialdiari aurre egiteko alarma egoera aldarrikatu zenetik, Euskal Herriko arkitektoen %90ak, eraikuntza arloan lanean ari zen lanetako bat zelan gelditzen zen ikusteaz gain, enkargu berriek, batez beste, %63 egin dute behera, eta urtearen gainerakorako, jaitsiera %49koa izango dela aurreikusten dute.
Horiek dira Consejo Superior de los Colegios de Arquitectos de España (CSCAE) izenekoak COVID-19ak Arkitekturako profesionalen artean, lan mailan eta maila pertsonalean, eragina neurtzeko bultzatu duen inkesta telematikoak Euskadirako eta Nafarroarako ematen dituen emaitzetako batzuk.

Arkitektura estudioetako lana eraikuntza arloko jardueraren adierazle aurreratua dela kontuan izanda, jasotako datuek “Administrazioaren aldetik laguntza beharra dagoela erakusten dute, ez soilik osasun arloko krisiak duen eraginarengatik, baita aurretik galdutako muskuluaren %80a oraindik berreskuratu ez duen sektorea berriro kolpatuko duen eragin ekonomikoarengatik ere”, adierazi du Matxalen Acasuso Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (COAVN) Dekanoak.

INFORMAZIO GEHIAGO

Donostiako Antso Jakituna kalean dugun lokalari dagozkion lanak esleitzeko zozketarako zerrenda

Berriak - 2020ko urtarrilaren 29an, asteazkena - 0 Iruzkinak

ZOZKETA EGINA

Zozketako irabazlea MIKEL GONZÁLEZ MURO elkargokidea izan da.

Zirkular bidez Gipuzkoako elkargokideei jakinarazi zitzaien lez, Gipuzkoako ordezkaritzak Donostiako Antso Jakituna kalean duen lokaleko lanen esleipena zozketa bidez egingo da, interesa agertu dutenen artean. Hori horrela, eta zozketan parte hartzeko epea bukatuta, hemen argitaratzen dugun parte-hartzaileen zerrenda:

ZERRENDA

Zerrenda honetan Izena, Abizenaren lehen hizkia eta Elkargokide zenbakia agertzen dira. Otsailaren 3ra arte zerrenda honen inguruko alegazioak aurkezteko epea zabalik egongoda.

Datorren otsailaren 10ean, ordezkaritzako zuzendaritza bilera dagoenez, egun horretan bertan egingo da zozketa. Irabazlearen izena, webgune honetan argitaratuko da. Hala ere, irabazlearekin zuzenean harremanetan jarriko dira Elkargotik.

2020an ostiral moreak izango ditugu hilero: 12 hilabete 12 emakume-arkitekto (atzeratua)

Berriak - 2020ko urtarrilaren 22an, asteazkena - 0 Iruzkinak

OSASUN-KRISIA DELA ETA EKIMEN HAU ATZERATU DUGU, KONTRAKORIK ESAN BITARTEAN 

Bien bitartean, hizlari eta antolatzaileen bideo hauekin uzten zaituztegu:

- Claudia Pennese

- Ula Iruretagoiena

- Juana Otxoa-Errarte

- Karmina Peñalba


 

Pasa den urtean izandako arrakastaren ondoren, Gipuzkoako EHAEOk 12 hilabete 12 emakume-arkitekto ekimenari jarraipean ematea erabaki du. Horrela, hilero emakume arkitekto bat izango dugu eta arkitektura eta hirintzak izan duen esperientza pertsonal eta profesionalaren berri emango digu.

Hitzaldi guztiak ostiraletan egingo dira, 13:00ak eta 15:00ak bitartean Gipzukoako EHAEOean, eta hitzaldia egiten den bitartean pintxoz osatutako bazkari bat eskainiko da.

Denboraldia urtarrilaren 31n hasiko da Miren Vivesen parte-hartzearekin, arkitektoa UPV/EHUko AGETetik.  Beste lan batzuen artean, beraien estudiotik egiten duten jardun profesionala gai sozialagoetara  bideratu dute, haurtzaroa, zahartzaroa edota feminismoarekin zerikusia duten proiektuak garatuz, batik bat. 

Hitzaldi hauetan parte hartzea doakoa da eta publiko guztientzako dira, baina aurretik izena ematea ezinbestekoa da hitzaldi bakoitzean.

2020ko EGUTEGIA:

1) Urtarrilak 31: Miren Vives. Izen-ematea

2) eta 3) Otsailak 28: Montse Puig eta Teresa Meana. Izen-ematea.

4) Martxoak 27: Ula Iruroretagoiena. Izen-ematea.

5) Apirilak 24: Pilar Azurmendi. Izen-ematea.

6) Maiatzak 29: Juana Otxoa-Errarte. Izen-ematea.

7) Ekainak 27: Celia Lana. Izen-ematea.

8) Uztailak 17: Karmina Peñalba. Izen-ematea.

9)  Irailak 25: Itziar Rodríguez. Izen-ematea.

10) Urriak 30: Edurne Aperribay. Izen-ematea.

11) Azaroak 27: Nieves Rubio. Izen-ematea.

12) Abenduak 18: 2020ko itxiera-ekitaldia. Izen-ematea.

Imagen de cabecera del artículo

2019ko gabonetako postalen irabazleak ditugu jada!

Berriak - 2019ko abenduaren 18an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Gipuzkoako EHAEOk bigarrenez antolatu du aurten umeentzako postalen lehiaketa, 0-14 urte bitartekoentzat hiru kategoriatan banatuak. Parte-hartzea oso handia izan, eta guztira 34 lan jaso ditugu! Epaimahaiak sariak banatzeko garaian "originaltasuna, diseinua eta arkitektura eta gabonak uztartzeko egindako ahalegina" hartu ditu kontuan.

Sari-banaketa abenduaren 30ean izango da, 12:00etan Elkargoaren egoitzan. Sariak ospatzeko, hamaiketako bat egongo da eta sorpresatxoren bat gehiago. Parte-hartzaile guztiak zaudete gonbidatuak!. Marrazkiak Elkargoko sarreran egongo dira ikusgai urtarrilak 7 arte.

Aurtengo irabazleak hauek izan dira:

7 urte arteko kategoria:

- Lehen saria: Jon Loiarte Lopez (7 urte)

- Bigarren saria: Fernando de Castro Gajate (5 años)

 

8-11 urte arteko kategoria:

- Lehen saria: Martina Iribar Sagarna (11 urte). Gainera, postal hau Gipuzkoako EHAEOk aukeratu du Gabonak zoriontzeko.

- Bigarren Saria: Pello López Boyero (8 urte).

 

12-14 urte arteko kategoria:

- Lehen saria: Eider Sopelana Boyero (13 urte).

- Bigarren saria: Ioar Alonso Erausquin (12 urte).

 

OHARRA: Antolaketa arrazoiengatik, etortzekoa bazara, aurretik adieraztea eskertuko dizugu formularioa betez.

2019ko ‘12 hilabete 12 emakume-arkiteko’ ekimenaren amaiera ekitaldia eta hurrengo urtekoaren aurkezpena egingo da ostiralean Gipuzkoako EHAEOean

Berriak - 2019ko abenduaren 12an, osteguna - 0 Iruzkinak

Ekitaldian, Arantza Leturiondo Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolalmenduko sailburuordea, Matxalen Acasuso EHAEOeko dekanoa, Juana Otxoa-Errarte Gipuzkoako EHAEOeko presidentea eta aurtengo hizlariek hartuko dute parte

 Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzak 2019. urtean zehar antolatu duen 12 hilabete 12 emakume-arkitekto hitzaldi zikloaren amaiera-ekitaldia egingo da ostiralean (abenduak 13), 13:00etan hasita Gipuzkoako EHAEOean. Ekitaldi honetan honako hauek egongo dira: Arantza Leturiondo Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamenduko sailburuordea, Matxalen Acasuso EHAEOeko dekanoa, Juana Otxoa-Errarte Gipuzkoako EHAEOeko presidentea eta nola ez, aurtengo parte-hartzaileak.

Arantza Leturiondok Lurralde Antolamenduko Gidalerroetan -pasa den udaran onartua- eta Euskadiko Hiri Agendan barneratu den genero ikuspegiaren berri emango du, azken hau, berriki aurkeztua izan dena Euskal Hiria Kongresuan. Ondoren, lanbidearen inguruan hausnartuko dute parte-hartzaileek, betiere begirada femenino batekin.

Azkenik 2020ko egitaraua aurkeztuko da, eta gonbitari erantzunez datorren urtean hizlari moduan arituko diren batzuk ezagutzeko aukera izango da.

EUSKADIKO 17 ERAKUNDEK BAT EGIN DUTE EPE LABURREKO IRABAZI EKONOMIKOEN GAINETIK KULTURA ERREIBINDIKATZEN DUEN DAVOSEKO ADIERAZPENAREKIN

Berriak - 2019ko abenduaren 02an, astelehena - 0 Iruzkinak

Euskadiko XX erakundek arkitekturari eta hirigintzari buruzko Davoseko 2018ko Adierazpenarekiko atxikimendua sinatu dute gaur goizean Euskadiko Arkitektura Institutuan; Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak bultzatutako ekimena da, eta eraikitako ingurunean "planteamendu berria eta moldagarria premiaz egitea" erreibindikatzen du, ikuspegi kulturalean eta gizarte eta ingurumen arloko iraunkortasunean oinarritutakoa, "Kultura epe laburreko irabazi ekonomikoen gainetik jarriz".

 INFORMAZIO GEHIAGO

 

Imagen de cabecera del artículo

XXI. mendeko etxebizitzaren hausnarketa Museum Cemento Rezolan egiten jarraituko da

Berriak - 2019ko azaroaren 29an, ostirala - 0 Iruzkinak

"Belaunaldiz belaunaldiko etxebizitza" Rezola Museora mugitu dira, eta 2020ko otsailaren 29ra arte egongo dira ikusgai

Euskadiko Arkitekturaren Nazioarteko Biurtekoaren (“Mugak”) bigarren edizioaren esparruan, “Belaunaldiz belaunaldiko etxebizitza” erakusketa interaktiboa inauguratu da aste honetan Añorgako Rezola Museumean. Erakusketa horren bidez, datorren otsailera arte egingo diren jardueren bidez, XXI. mendeko etxebizitza nolakoa izan behar duen hausnartu ahal izango da.

Erakusketaren lehengo atala urrian egin zen, Donostiako Zuloaga plazan, eta gaur egun bizi garen etxebizitzen eta etxebizitza horiek XXI. mendeko beharrei eta bizimodu berriei erantzuten dieten hausnartzeko gonbidapena da. Horretarako, dinamika bat proposatuko du, eta, horren bidez, ohiko etxebizitzaren gaineko hesiak eraitsi nahi dira, pertsonek eta familiek benetan behar duten etxebizitzaren alde, gaur egun dituzten era guztietan.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Imagen de cabecera del artículo

Etxeko txikienentzako Gabonetarako proposamenak

Berriak - 2019ko azaroaren 27an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Gabonak gertu dira eta aurten ere etxeko txikienentzako bi proposamen prestatu ditugu Gipuzkoako EHAEOan: 

1)  Gabonetako ZUHAITZAren apaingarrietan parte-hartzea
2) Gabonetako postalen LEHIAKETA



Sariak eta opariak egongo dira. Adi irakurri proposamen bakoitzaren xehetasunak:

1) Gabonetako Zuhaitzaren apaingarriak

Etxeko txikienek egindako eskulanekin apainduko dugu sarreran egongo den zuhaitza. Hori horrela, etxean egindako apaingarri bat egiten duen ume bakoitzak opari polit bat jasoko du trukean. 

Abenduaren 31 arte jasoko ditugu apaingarriak, eta jasotzen ditugun heinean, sare sozialetan erakutsiko dugu zuhaitza hartzen ari den itxura.

OHARRA: 0-14 urte bitarteko edozeinek parte hartu dezake ekimen honetan. Ume bakoitzeko gehienez opari bat emango da, nahiz eta apaingarri bat baino gehiago egin.


2) Gabonetako postalen lehiaketa

Oinarriak:

  • 0 eta 14 urte artekoek parte hartu ahal izango dute, hiru kategoriatan banatuak: 7 urte artekoak, 8-11 urte eta 12-14 ute.
  • Arkitektura eta Gabonak  irudikatu beharko dira marrazkietan.
  •  Marrazkiak txantiloi honetan aurkeztu beharko dira. 
  • Lanak abenduak 15 arte aurkeztu ahal izango dira, ordezkaritzako Liburutegian edota posta elektroniko bidez bidalita: komunikazioa@coavnss.org.
  • Marrazkiaren atzekaldean, marrazkiari berari jarritako izenburua eta adina bakarrik azalduko dira.
  • Marrazkiarekin batera, aparteko orri batean, marrazkiaren izenburua, parte-hartzailearen izen-abizenak, adina eta harremanetan jartzeko datuak atxiki beharko dira (telefonoa eta/edo posta elektronikoa). 
  • Kategoria bakoitzean bi sari egongo dira (behean). 
  • Pertsona bakoitzeko marrazki bat bakarrik onartuko da.  
  • Abenduaren 20an emango dira ezagutzera irabazleen izenak webgunean.
  • Abenduaren 30ean 12:00etan sari-banaketa ekitaldia egingo da Gipuzkoako EHAEOean.
  • Marrazki guztiak ikusgai egongo dira ordezkaritzako sarreran.

Epamahaiak marrazkiaren kalitatea eta parte-hartzailearen adina hartuko ditu kontuan sariak emateko garaian. Bestalde, kategoria guztietako irabazleen artean marrazki bat aukeratuko du Gipuzkoko EHAEOak Gabonak zoriondu ditzan.

SARIAK:

- 7 urte arteko kategoria: 

  • Lehenengo saria: Marrazketa eta/edo eskulanetarako materiala 
  • Bigarren saria: Marrazketa eta/edo eskulanetarako materiala 


- 8-11 urteko kategoria: 

  • Lehenengo saria: 3D boligrafoa
  • Bigarren saria: Marrazketa eta/edo eskulanetarako materiala


- 12-14 uteko kategoria:

  • Lehenengo saria: 3D boligrafoa
  • Bigarren saria: Marrazketa eta/edo eskulanetarako materiala

OHARRA: Jasotzen diren marrazkiak Gipuzkoako EHAEOren esku geratuko dira eta hauek argitaratzeko eskubidea izango du, marrazki bakoitzaren egiletza aitortuko delarik. 

113-tik 120-ra guztira: 323

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 19

Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00 2025ko ekainaren 19an, osteguna

06 - 20

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak 2025 Lekua: Streaming Ordua: 9:30-14:00 2025ko ekainaren 20an, ostirala

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

Twitter