Berriak - 2018ko urriaren 11an, osteguna - 0 Iruzkinak
MoMoWo erakusketa ibiltariaren baitan, urriaren 17an Donostiara iritsiko dena eta Gipuzkoako EHAEOk Ondarearen Europako Jardunaldietarako antolatu duena, Gipuzkoako elkargoak ekimen hau osatu nahi izan du. Horrela, urria eta azaroko zenbait ostiraletan zehar 13:00etatik 15:00etara (bazkal orduan izanik, luntxa eskainiko), Berdintasun ibilbidea izenburupean emango diren hitzaldi sorta bat antolatu du. Sarrera doakoa da, baina saio bakoitzerako izena ematea ezinbestekoa da. Hementxe duzue egitaraua xehetua:
MoMoWo erakusketari buruz
Zenbait hiri zeharkatu eta MoMoWo: 100 Works in 100 Years. Europar emakumeak arkitektura eta diseinuan (1918-2018) erakusketa Donostiara iristen da urriaren 17an. Inaugurazio ekitaldia urriaren 18an 18:00etan izango da UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan. Erakusketa, bertan egongo da urriaren 31 arte. Ondoren, Tabakalerara mugituko dugu eta azaroaren 15a arte egongo da ikusgai.
Ekimen honek VOLAren babesa jaso du eta Habicen laguntza.
Berriak - 2018ko urriaren 08an, astelehena - 0 Iruzkinak
La pasada semana se habló de arquitectura, y mucho. Y es que coincidiendo con el Día Mundial de la Arquitectura, el COAVN Gipuzkoa preparó un programa repleto de actividades divulgativas.
Arrancamos la semana con la conferencia de Carlos Verdaguer e Isabela Velázquez, de GEA21. Arquitectos profesionales, llevan más de 20 años trabajando en planes participación con la implicación ciudadana, y con equipos multidisciplinares. Si te perdiste su conferencia, puedes verla en nuestra página de Facebook.
El 2 de octubre, y respondiendo al llamamiento que hicimos a nuestros colegiados para que mostraran su trabajo, conocimos diferentes proyectos de muy diversos ámbitos. Además, aprovechamos para reflexionar sobre el estado de la profesión. Aquí os dejamos la presentación de proyectos:
- Rafael Niño y Juan Cruz Izaguirre: La torre Tejida
- Ander Irazusta y María Pons: Carriles bici en los centros urbanos
- Miriam Valera: Regeneración del barrio Otxarkoaga
- Alex Etxeberria: El nuevo Colegio de Arquitectos de Valencia
- Garikoitz Alkorta, Idoia Goenaga y Claudia Pennese: Regeneración del barrio Lizeaga de Hernani (participación ciudadana).
- Iñigo Peñalba: Cubierta para parque infantil en Zarautz
- Albrecht Otxoa Arquitectos: Regeneración integral de un edificio (Passivhaus)
Todos los proyectos están expuestos en el salón de actos de la delegación.
En el ecuador de la semana tuvimos dos actos. Por la mañana, pusimos una placa DOCOMOMO en el Colegio Madre Pilar Izquierdo de Trintxerpe, obra de José María Yturriaga Dou. Además de la colocación de la placa, tuvimos ocasión de conocer la historia del edificio y la doctora en Historia del Arte Ana Azpiri nos ofreció una conferencia sobre el Movimiento Moderno y una visita guiada por el edificio. En el acto participaron la teniente de alcalde de Pasaia Lore Suárez, sor María Asunción Ganado directora del centro, sor Concepción Gómez una de las monjas que vivió el proceso de construcción del edificio y Judith Ubarrechena presidenta del COAVN Gipuzkoa. Vídeo de presentación.
Por la tarde, por su parte, Ángel y Pablo de la Hoz dos miembros de una misma familia de dos generaciones diferentes disertaron sobre su experiencia profesional y los cambios que se han dado en la profesión. VER vídeo en Facebook.
Finalmente, el viernes 5 de octubre por la mañana hubo una visita técnica a la fábrica de Cementos Rezola. Por la tarde, contamos con el arqutiecto madrileño Diego Peris de Todo x praxis, quien nos explicó los proyectos participativos sobre arquitectura y urbanismo que llevan a cabo en España y en el extranjero. VER Vídeo.
Cerramos la Semana de la arquitectura con la entrega de premios del Festival de Cine en Creative Commons sobre Arquitectura y Urbanimos. En total se presentaron 4 vídeos al concurso, y uno fuera del mismo:
1) Alterotopiak. Gorka Rodriguez (Urbanbat)
2) Transit Cities. Gorka Rodriguez (Urbanbat)
3) Desplazamientos. Gorka Rodriguez (Urbanbat)
4) Nuevos Muralismos. Delia Pérez.
5) Participación: ¿un juego de niños?. Judith Ubarrechena. Fuera de concurso.
Finalmente, el jurado optó por dejar desierto el premios porque ninguno de los vídeos respondía a los requisitos exigidos (ver acta). De todas formas, decidió dar dos accésit en reconocimiento al esfuerzo de los participantes: Uno fue para Gorka Rodríguez por el vídeo Alterotopiak, y e otr para Delía Pérez por el vídeo Nuevos Muralismos.
GALERÍA DE FOTOS SEMANA DE LA ARQUITECTURA.
Berriak - 2018ko irailaren 25an, asteartea - 0 Iruzkinak
-------------EPAIMAHAIAREN EBAZPENA-------------
Gipuzkoako EHAEO Lankidetza Garapeneko proiektuak laguntzeko deialdi berria zabaldu du. Gipuzkoako elkargokideek aukera izango dute laguntza jaso dezaketen proiektuak aurkezteko. Horretarako, Gipuzkoako EHAEOk 2.500 €ko laguntza emango du proiektu bat edo batzuk finantzatzeko.
Aurkezten diren proposamenak arkitektura, etxebizitzak, azpiegiturak, nekazaritza, ingurumena, hiri garapena, landa garapena… bezalako gaiak aintzat hartuko ditu, eta ingurumena errespetatzen duten eta sustatzen duten lekuko garapen ez dependientea, parte-hartzailea eta jasangarria sustatzen duten proiektu integralak izan beharko dute. Proposamenak kolegiatuta dagoen Arkitekto batek aurkeztu beharko du, ez zuzenean proiektua garatuko duen erakundeak.
Eskaerak aurkezteko urriaren 15ean amaitzen da.
Berriak - 2018ko irailaren 24an, astelehena - 0 Iruzkinak
Urriaren 1ean, Arkitekturaren Mundu Egunarekin bat eginez, Gipuzkoako EHAEOk Arkitekturaren Asteari emango dio hasiera. Aurten, berezi arkitektoaren jardunari buruz hitz egingo dugu, egon diren aldaketen inguruan eta etorkizunean egon daitezkeenak aurreikusten. Hori horrela, aste guztian zehar gaiaren inguruan hitz egiteko gonbidatu bikainak izango ditugu.
Bestalde, Do.co.mo.mo plaka bat ere jarriko dugu Pasaian.
Ekintza guztiak doakoak izango dira, baina izen-emate orri batzuk jarri dira bai ekintzen eta bai espazioaen antolakuntzari begira.
Hementxe dago egitaraua xeheagoa:
Urriak 01, astelehena
11:00: Arkitekturaren Astearen aurkezpena
18:30: Hitzaldia: Isabela Velázquez eta Carlos Verdaguer (GEA21): Hibridazioa eta ikuspegi holistikoa arkitektura-lanbidean. Gipuzkoako EHAEOean. Izen-ematea.
Isabela Velázquez eta Carlos Verdaguerrek eskarmentu handia dute alor desberdinetako analisia, esaterako hirigintza eta lurralde plangintza, nekazaritza, ingurunea eta paisaia, mugikortasuna eta garraiobideak, biodibertsitatearen kontserbazioa eta hobekuntza, hondakinak eta kutsadura, uraren zikloa, ekonomia eta lekuko garapena, turismo arduratsua eta jarduera ekonomikoaren kokalekua... 2017an CSCAEk ematne duen Urrezko Domina jaso zuten, azken bi hamarkadetan izan duten ibilbidearengatik.
Urriak 02, asteartea
18:30: Solasean: "Eraldatzeko ezagutu gaitezen", elkargokideek egindako lanez osatutako erakusketaren irekiera, eta lanbideari buruzko solasaldia: Non gaude | Nora joan nahi dugu. Gipuzkoako EHAEOean. Izen-ematea.
Urriak 03, asteazkena
12:00: DOCOMOMO plakaren ezartzea Ama Pilar Izquierdo Haur Hezkuntza ikastetxean, Pasaian. Izen-ematea.
José María Yturriaga Dou arkitektoaren obra esanguratsua. Plaka ezarri eta gero, Ana Azpiri doktoreak eraikina eta mugimendu modernoaren inguruko hitzalditxoa emango du. Ondoren, mokadutxo bat eskainiko da eskolako jangelan.
18:30: Hitzaldia: Ángel eta Pablo de la Hoz: Lanbidea garai berrietara egokitzeko gaitasun bezala. Gipuzkoako EHAEOean. Izen-ematea.
Familia bereko baina generazio desberdinetako bi kide elkartuko ditugu lanbidearen iragana, oraina eta etorkizunaren inguruan hitz egin dezaten
Urriak 05, ostirala
11:00: Cementos REZOLAra bisita teknikoa. Rezolako lantegia. Izen-ematea
FYM HeildebergCement Groupen parte hartzearekin, Añorgan kokatuta dagoen lantegia ezagutzeko aukera izango dugu. Bisita teknikoa izango da, batik bat arkitektoentzako prestatutakoa.
18:30: Hitzaldia. Todo por la praxis: Arkitektura kode irekian: herri-ondasunak. Gipuzkoako EHAEOean. Izen-ematea
Diego Perisek Todo x la praxisen hirigintza taktikoa, parte-hartze prozesuetan, lankidetza et resilientziazko proiektuetan, hiri bitartekaritzan... alorretan jasotako esperientziaren berri emango digua. Beste batzuen artean, azpimarragarria da Urretxun egin zuten parte-hartze prozesua: Auzolan Irimo.
Arkitekturaren Asteri amaiera emango zaio arkitektura eta hirigintzaren inguruko Creative Commons Zinemaldira aurkeztu diren bideoen proiekzioa eta sari-banekaterkin.
Berriak - 2018ko irailaren 21an, ostirala - 0 Iruzkinak
Pasa den irailaren 15ean Baionara egin genuen bisita gidatua, EHAEOren Ondarearen Batzordeak antolatuta Bayonne Centre Ancien eta Patrimonie et Avenir elkarteekin elkarlanean. Giro ezin hobean non umore ona izan zen protagonista 45 lagun elkarotu ziren (elkargokide eta lagunak), eta Baiona herriko arkitektura ezagutzeko aukera izan zuten bertako arkitektoen eskutik. Egitarau oso zabal bat prestatu zen, eta beste batzuena artean, Château Neuf, Bibliothèque Universitaire Florence Delay, Université de Pau et des Pays de l'Adour, Baionako Campusa edota Luc jauntxoen Jauregia ezagutu zituzten. o el antiguo Palacio de los señores de Luc.
Hementxe egunak eman zuenaren argazki albuma.
Berriak - 2018ko uztailaren 23an, astelehena - 0 Iruzkinak
Ondarearen Europako Jardunaldien baitan Bayonne Centre Ancien, Patrimonie et Avenir erakundea eta Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen batzrodeak bisita gidatu bat antolatu dute Baionara Gipuzkoako EHAEOeko arkitektoentzat, lagun batekin edo gehiagorekin etor daitezkeenak. Hiriko arkitektoen gidaritzapean, interesgarriak diren eraikinetara egingo da bisita, horietako batzuk espreski egun horretan bertan zabalduko direnak.
Oraingoz eskaintzen ziren leku guztiak bete dira, baina itxaron-zerrenda bat zabaldu da bajak egongo balira, interesa dutenek bete ahal izan ditzaten.
Egitarauari dagokionez, beste eraikin batzuen artean, Baionako Unibertsitatea eta Caves gothiques (soto gotikoak) bisitatuko direla baieztatuta daude.
Berriak - 2018ko uztailaren 16an, astelehena - 0 Iruzkinak
Jazzaldia egiten den egunetan Gastronomiazko Anaiartera -EHAEO bertako bazkide da- joateko zozketaren irabazleak baditugu jada. 85 elkargokidek hartu dute parte, horregatik irabazleetako batek azken momentuan joaterik ez balu, uztailak 19 (osteguna) baino lehen esan beharko du Elkargoko Idazkaritzan, bere ordez, beste pertsona bat joan ahal dadin.
OHAR GARRANTZITSUAK:
- Zozketak sartzeko eskubidea bakarraik ematen du. Bakoitzak bere jan-edanak ordainduko ditu.
- Sarrerak besterenezinak dira. Irabazleak berak joan beharko du jasotzera egun horretan bertan Elkartean. Bere izenean joaten den pertsona bati EZ zaio emango.
- Munibe jangelaren kasuan, elkargokide irabazleak aurretik erreserbatu dituen menu kopurua ordaintzeko ardura hartzen du, azkenean pertsona kopuru hori joan ala ez. Menuaren prezioa 35 €koa da (edariak eta BEZ ez daude barne).
- Busca-Isusi terrazaren kasuan, irabazle bakoitza beste hiru pertsonekin joan ahal izango du. Sarrera-txartel bakoitza 4 pertsonentzako da.
Berriak - 2018ko uztailaren 04an, asteazkena - 0 Iruzkinak
Gipuzkoako EHAEOk elkargokideei dei egiten die izaera artistikoa (pintura, marrazketa, eskultura...) duen arkitektoen talde bat sortzeko interesa duen ala ez jakitearren. Asmoa da Ligne et Couleur elkarte frantsesarekin senidetzea modu independientean, eta honek antolatzen dituen ekintzetan parte hartzea. Gainera, etorkizunean tokiko beste ekintza batzuk egiten saiatuko ginateke, nahiz eta elkarte frantsesa eta Europako beste elkarte batzuekin, Ligne et Couleurrekin senidetuak daudenak, harremana izango luketen.
Beste ekintza batzuen artean, urtero Parisen erakusketa kolektibo bat egiten da, hiriko puntu desberdinetan zehar ikusi daitekeenta, eta gure taldeko artisten lanak hartuko lituzkeenak. Erakusketa honetan, urtero gai zehatz bat aukeratzen da eta ezaguna den artista bat gonbidatzen da bere lana erakus dezan ohorezko kide gisa.
Gipuzkoako EHAEO Ligne et Couleuren filosofiarekin bat egin nahi izan dugu. Horretagik, gure arkitektoak ordenadorea utzi eta komunikazio eta espresiora beste erramintak hartzera animatu nahi digutu. Helburua da lan alternatiba berriak sortzea eta espresio eta komunikaziorako gure gaitasuna aberastu, gure jardunaren kalitatean islatuko dena.
Parte hartzeko interesa izanez gero, arren, bete formulario hau.
Irailean interesatuak dauden pertsonekin bilera bat egingo dugu informazio gehiago emateko eta ekintzarako gidalerroak ezartzeko.
Ligne et Couleur elkarteari buruz
Ligne et Couleur elkartea 1930. urtean sortu zen XIX. mendean Les amants de la Nature elkartearen jarraipen gisa. 50. hamarkadan elkarteak Europara hedatu nahi izan zuen, horregatik izen bereko elkarteen sare bat sortu zen Batasuneko herrialde desberdinen artean. Horrela, esperientzien elkartruke bat ezarri zen askoren artean egiten diren erakusketekin. Bada, gaur egun Ligne et Couleurrek arkitekto artistak batzen ditu, beraien ideia kreatiboak ikustarazten dituztenak ekintza desberdinen bidez eta jardunaren ekintza osagarriak direnak: pintura, marrazketa, grabatuak, eskultura tapizgintza, argazkilaritza, infografia...