Berriak - 2021ko urtarrilaren 21an, osteguna - 0 Iruzkinak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (EHAEO) eta hura osatzen duten lau ordezkaritzek –Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa– 17.000 euro baino gehiago bideratu dituzte (2020ko partidetatik) tokiko zein nazioarteko lankidetza- eta garapen-arloko 11 proiektu finantzatzeko.
EHAEOko lau ordezkaritzek lankidetza- eta garapen-proiektuei emandako finantzaketaren helburua “laguntza jasotzen duten lurraldeen gizarte arloko garapenari laguntzea eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da”, adierazi du Patxi Chocarro EHAEOko dekanoak.
Gipuzkoako Ordezkaritzak aukeratutako gobernuz kanpoko Mugarik Gabeko Arkitektoak erakundearen proiektuak 3.000 euro bideratuko ditu Joal Fadiouth herrian emakumeek baldintza berbereko hezkuntzarako, lanbide-heziketarako eta enplegurako duten eskubidea sustatzeko. Proiektu horren helburu nagusia emakumeek hezkuntzarako sarbidea izatea erraztea da; horretarako, azpiegitura bat behar da, eta, beraz, ikasgelak eraikiko dira.
Berriak - 2021ko urtarrilaren 13an, asteazkena - 0 Iruzkinak
Gipuzkoako ondare arkitektonikoan esku hartzeko gidaliburua, talde kudeaketa baterantz, liburua aurkeztu da gaur goizean Euskadiko Arkitektura Institutuaren egoitzan, Donostian. Gida hau, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzak sustatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura sailaren laguntzarekin. Lau urte iraun dituen lanaren emaitza da, eta ondarearen kudeaketan adituak diren pertsonen parte-hartzea izan du. Argitalpen honen helburua da kudeaketa kolektiboaren bitartez Ondare arkitektonikoaren elementuak hiri sisteman txertatzen lagunduko duen prozesuak garatzeko erreminta izatea, eremu jasangarriagoak bultzatuz, kultura, gizarte eta ekonomiaren ikuspuntutik.
Aurkezpen ekitaldian honako hauek parte hartu dute: Josean Medina Murua, Euskadiko Arkitektura Institutuko zuzendaria; Mari José Tellería, Gipuzkoako Foru Aldundiaren kultura departamentuko zuzendaria; Juana Otxoa-Errarte, Gipuzkoako EHAEOren presidentea eta Claudia Pennese, gidaren egilea Mikel Diaz de Ilarrazarekin batera.
Josean Medina Muruak pozez hartu du argitalpena “kontzeptuak argitzeko eta ondarea nola babestu behar den jakiteko balioko baitu”. Bestalde, Mari Jose Telleriak adierazi du: “Erreminta honek gure ondarea balioan jartzeko eta ditugun baliabideak aprobetxatzen jarraitzeko balioko digu”. Juana Otxoa-Errartek “parte-hartzaileen lan desinteresatua” eskertu nahi izan du eta azpimarratu du “zeinen garrantzitsua den gure lurraldeko ondare arkitektonikoa zaintzea eta balioan jartzearen hiri-garapeneko estrategia jasangarri gisa”, beste batzuen artean. Azkenik, Claudia Pennesek hartu du hitza eta gida hau “herritarrentzat erabilgarria izan nahi du, herriko ondare arkitektonikoa analizatzeko eta ondare hori nola berrerabili dezaketen ezagutzeko”.
Gida hau euskaraz eta gaztelaniaz dago idatzita eta laster egongo da liburu-dendetan eskuragarri.
Berriak - 2020ko abenduaren 23an, asteazkena - 0 Iruzkinak
Gipuzkoako EHAEOk hirugarrenez 0 eta 15 urte bitarteko haur eta gazteentzako gabonetako postalen lehiaketa antolatu du, hiru kategoriatan banatuak. Ezohiko urte hoentan artista txikien erantzuna bikaina izan da, eta guztira 64 lan jaso dira. Epaimahaiak sariak banatzeko garaian originaltasuna, diseinua eta proposatutako gaiak ‑gabonak arkitektura eta/edo hirigintzarekin‑ uztartzeko egindako ahaleginagatik.
Sari-banaketa abenduaren 30ean izango da, 12:00etan Elkargoaren egoitzan. Segurtasun neurriak direla eta, saridunak eta saridun bakoitzeko laguntzaile bat bakarrik baino ezingo dute etorri. Sare sozialetan emango da guztiaren berri.
Aurtengo irabazleak hauek izan dira:
A kategoria (2013an edo ondoren jaioatakoak)
- Lehen saria: Lucas Prada García. 5 urte
- Bigarren saria: Fernando de Castro Gajate. 5 años
B kategoria (2012-2009 urteen artean jaioatakoak)
- Lehen saria: Lide Otaduy Sagarna. 11 urte
- Bigarren saria: Abril Vicente Meana. 8 urte
C kategoria (2008-2005 urteen artean jaiotakoak)
- Lehen saria: Nikole Iribar Sagarna. 14 urte
- Bigarren saria: Martina Iribar Sagarna. 12 urte
Bestalde, epaimahaiak erabaki du aurtengo Gabonak A kategoriaren lehen sariaren marrazkiarekin zorionduko dituela.
Gipuzkoako EHAEO eskerrak eman nahi dizkizkie parte-hartzaile guztiei eta gainontzeko edizioetan parte hartzen jarraitu dezatela.
Berriak - 2020ko abenduaren 02an, asteazkena - 0 Iruzkinak
Azken urteetako ohiturari jarraituz, Gipuzkoako EHAEOk haur eta 15 urte arteko gazteentzako Gabonetako kanpaina jarri du abian. COVID-19arengatik bizi dugun egoera dela-eta, eta ordezkaritzan jende pilaketak ekiditeko, aurten Gabonetako zuhaitza etxean egindako eskulanekin apaintzeko aukera ez da egongo. Hori horrela, posta elektroniko bidez bidaliko diren Gabonetako postalen lehiaketan bakarrik parte hartu ahal izango da. Hori bai, parte-hartzaile guztiek oparitxo bat jasoko dute euren etxeetan.
Parte hartzeko interesa dutenek euren marrazkiak abenduaren 20a arte bidali ahal izango dute. Bestalde, sari-banaketa ekitaldia abenduaren 30ean 12:00etan egingo da Gipuzkoako EHAEOren egoitzan, baina irabazleak eta irabazle bakoitzari lagunduko dien pertsona batek bakarrik etorri ahal izango dute, pertsonen arteko distantzia ziurtatu ahal izateko. Ekitaldiaren xehetasunak argazki eta bideo bidez partekatuko dira webguenan eta sare-sozialetan. Jarraian, lehiaketaren oinarriak daude.
Epaimahaiaren aurrean anonimotasuna mantentze aldera, marrazkian bertan ezingo dira parte-hartzailearen izen-abizenak jarri.
Epaimahaik kalitatea, ideia eta parte-hartzaileen adina hartuko du kontuan sariak banatzerakoan. Bestalde, kategoria desberdinetako saridunen artetik, marrazki bat hautatuko da, eta Gipuzkoako EHAEOk Gabonetak zoriontzeko erabiliko du.
OHARRA: Lehiaketara aurkezten diren marrazkiak Gipuzkoako EHAEOren menpe geldituko dira, eta bere kanalen bidez argitaratzeko aukera izango du, betiere egiletza aitortuko delarik. Lehiaketan parte-hartzeak oinarri guztiak onartzea inplikatzen du.
Berriak - 2020ko azaroaren 19an, osteguna - 0 Iruzkinak
Covid-19ak eragindako krisiaren ondorioz, %21etik gorako beherakada izan da obra berrietan eta zaharberritze lanetan Euskadin eta Nafarroan, 2020ko Arkitektura eta Eraikuntza Barometroak erakusten duenez. Txosten honetan beheranzko joera erakusten duten zifrak ugariak dira, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta Euskadiko eta Nafarroako sektorearentzat oso baikorra ez den bat-bateko emaitza baita. Bizitegi izateko ikus-onetsitako obra berriaren azalera %21 jaitsi da irailera arte, 2019ko aldi berarekin alderatuta –jaitsiera handiena maiatzean izan zen, 2019ko hilabete berean baino %39,2 gutxiago–, baina ikus-onetsitako azalera zaharberritua, bizitegi-erabilerakoa dena eta ez dena, %26 jaitsi da. Daturik txarrenak bizitegi-erabilerakoa ez den zaharberritutako azaleran erregistratu dira: urtetik urterako jaitsiera metatua %38tik gorakoa da dagoeneko.
Berriak - 2020ko azaroaren 16an, astelehena - 0 Iruzkinak
Gipuzkoako EHAEOaren azken batzarrean Lankidetza eta Garapenerako 2020ko diru-laguntzak zein proiekturi ematea erabaki zuen zuzendaritza batzordeak. Guztira lau proiektu aurkeztu dituzte elkargokideek, eta guztiak oso interesgarriak baziren ere, 3.000 € diru-laguntza bere osotasunean Eñaut Elizegi Sarasola elkargokideak aurkeztu duen Arquitectos Sin Fronteras GKEaren proiektu bati ematea erabaki da:
Heziketarako, lanbide heziketarako eta lanerako emakumeen eskubidearen sustapena baldintza berdinetan, Joal Fadiouthen (Senegal).
Izenburuan aditzera ematen den bezala, Joal Fadioutheneko emakumeek heziketarako eskubidea sustatu nahi da, eta horretarako, azpiegitura baten beharra dago. Arquitectos Sin Fronterasen proiektuan gela hauek sortuko dituzte, eta horretara bideratuko da diru-laguntza.
Berriak - 2020ko urriaren 20an, asteartea - 0 Iruzkinak
AURREZ AURREKO EKITALDIA BERTAN BEHERA GERATZEN DA
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen dituen Ondarearen Europako Jarduanldien barruan, Gipuzkoako EHAEOk eta Irungo Udalak elkarlanean, Irungo Aduana Zaharra. Memoria eta nortasunezko historia kolektiboa ekimena antolatu dute. Helburua da Aduanak bai hirian eta baita herritarrengan denboran zehar jokatu duen papera berreraikitzea. Beraz, denboraren lerro bat sortuko da, non parte hartu nahi duten guztien ekarpenak jasoko diren.
Horretarako, Aduana eraikinaren zenbait irudi aukeratu dira: Aduana eraiki zenetik gaur egun artekoak arte. Parte-hartzaileek irudi bakoitzak zer iradokitzen dien idatzi beharko dute labur-labur: bakoitzaren bizipenak izan daitezke edota euren arbasoek kontatutakoak edon nonbait irakurritakoaren arabaerakoak. Dagoeneko parte hartu daiteke inkesta hau betez, edota urriaren 30ean bertan, Aduanatik hurbil instalatuko den karpan.
Gainera, egun horretan, herriko historian aditua den pertsona baten laguntza izango dugu eraikin adierazgarri honen xehetasunak emango dizkigunak.
PARTE HARTU DENBORAREN LERROA ERAIKITZEN!
COVID-19 dela-eta segurtasun protokolo zorrotzak jarraitu behar ditugu, birusaren hedapena ekiditzeko. Beraz, lekuak mugatuak izango dira eta horregatik, hilaren 30ean Irungo ekitaldira joan behar baduzu izen-ematea orria beteatzea beharrezkoa da.
Bestalde, gogorarazten dizugu maskara jantzita eramatea ezinbestekoa izango dela.
Berriak - 2020ko irailaren 28an, astelehena - 0 Iruzkinak
Urtero legez, urriko lehen astelehenean Arkitekturaren Mundu Eguna ospatzen da, eta horregatik, Gipuzkoako EHAEOk, Ficoba eta Musikeneren laguntzarekin, programa berezi bat antolatu du egun horretarako, hiri- eta arkitektura-pentsamenduak arteen munduarekin uztartuko dituenak. Goizeko egitaraua Irungo Ficoban egingo da, eta bertan Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxeak bizitzeko eta lanerako partekatu zuten eraikinaren azalpen xehe bat emango da, Ficobatik metro batzuetara kokatua dagoena. Gainera, Jorge Oteiza ezagutzeko aukera izango dugu bere irudian adituak direnen eskutik. Arratsaldean, arkitektura eta beste disziplina artistikoen (musika, dantza, zinema…) elkarrekiko harremanaren inguruko ekintzak izango dira Musikenen (Donostian).
HITZALDIETARAKO LEKUAK BETE DIRA
Ekitaldi hauek guztietan parte hartzea doakoa izango da, Donostiatik Irunera eskainiko den garraioa barne. Baina lekuak mugatuak izango dira, beraz, ezinbestekoa izango da aurretik izan ematea:
Osasun agintariek xedatu bezala, ekintza guzti hauek egiteko COVID-19aren birusaren hedapenaren prebenetziorako protokoloak aktibatu eta errespetatuko dira.
EKINTZEN INFORMAZIO XEHEA
Arkitekturaren Mundu Eguneko ekintzak goizeko 10:30ean hasiko dira Irungo Ficoban. Felix Maraña kazetariak eta Emilio Varela arkitekto eta idazleak Jorge Oteiza pertsonaiaren inguruko hitzaldia eskainiko dute. Ordubete beranduago, Jesus Mari Palaciosen La Casa Vacía dokumentala emango da, Nestor Basterretxeak eta Jorge Oteizak partekatu zuten etxebizitza eta tailarreren ingurukoa dena, eta hortik oso metro gutxietara dagoena kokatua. 12:00etan, Fernando García historialaria eta Lauren Etxepare arkitektoak Luis Vallet de Montano irundar arkitektoak egin zuen eraikin honen azalpenak emango dituzte ikuspegi arkitektoniko batetik. Hitzaldi honetan, Musikeneko ikasleak izango dituzte lagun, egun honetarako Mikel Iturregi Ikaranek – gaur egun Musikenen Musika Garaikedearen Sorkuntza Masterreko ikaslea‑ sortu duen pilula bat interpretatuz. Aldi berean, Oiartzungo Myriam Pérez Cazabón dantzari eta koreografoak, beste dantzari batzuekin batera, bat-bateko dantza egingo du. Ondoren, luntx bat emango da.
Arratsaldeko ekintzak 16:30ean hasiko dira Musikenen (Donostian). Elixabete Etxebeste Magister Artiumen Musika Zientziatan tituludunak El (in)discreto encanto de la composición hitzaldia emango du, musika eta arkitekturaren arteko erlazioaren artekoa, eta Oteizak musika egiteko izan zituen asmoen ingurukoa. 17:20ean, Joaquín Lizasoain Urcolak El muro de Jorge Oteiza. Un sistema de proyectar el espacio liburua aurkeztuko du; ondoren, egilea berak, Josean Medina Murua arkitekto eta Euskadiko Arkitektura Institutuko zuzendariak eta Juan Pablo Huércanos Oteiza Museoaren zuzendariordeak Oteizaren alde arkitektonikoaz arituko dira. 18:15ean Juan Bautista Echeverríaren txanda izango da: El montaje de un sueño: la mirada del cine en la arquitecturahitzaldia emango du.
Azkenik, 19:00etan hasiko den kontzertu batekin emango zaio amaiera egunari. MSKN Master Ensemblerena, Interrpetazio Musikaleko ikasleek osatzen dutena. José Estrellésen zuzendaritzapean Mikel Iturregi Ikaran konpositoreak eta Musikeneko Musika Garaikideko Sorkuntzako ikasleak sortutako Las pausas del escombro obra estreinatuko da, egun honetarako espreski aukeratutako beste obra batzuen interpretazioaz gain.
Ekitaldi hauek guztietan parte hartzea doakoa izango da, Donostiatik Irunera eskainiko den garraioa barne. Baina lekuak mugatuak izango dira, beraz, ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea.
Osasun agintariek xedatu bezala, ekintza guzti hauek egiteko COVID-19aren birusaren hedapenaren prebentziorako protokoloak aktibatu eta errespetatuko dira.