Berriak - 2018ko irailaren 21an, ostirala - 0 Iruzkinak
Pasa den irailaren 15ean Baionara egin genuen bisita gidatua, EHAEOren Ondarearen Batzordeak antolatuta Bayonne Centre Ancien eta Patrimonie et Avenir elkarteekin elkarlanean. Giro ezin hobean non umore ona izan zen protagonista 45 lagun elkarotu ziren (elkargokide eta lagunak), eta Baiona herriko arkitektura ezagutzeko aukera izan zuten bertako arkitektoen eskutik. Egitarau oso zabal bat prestatu zen, eta beste batzuena artean, Château Neuf, Bibliothèque Universitaire Florence Delay, Université de Pau et des Pays de l'Adour, Baionako Campusa edota Luc jauntxoen Jauregia ezagutu zituzten. o el antiguo Palacio de los señores de Luc.
Hementxe egunak eman zuenaren argazki albuma.
Berriak - 2018ko uztailaren 23an, astelehena - 0 Iruzkinak
Ondarearen Europako Jardunaldien baitan Bayonne Centre Ancien, Patrimonie et Avenir erakundea eta Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen batzrodeak bisita gidatu bat antolatu dute Baionara Gipuzkoako EHAEOeko arkitektoentzat, lagun batekin edo gehiagorekin etor daitezkeenak. Hiriko arkitektoen gidaritzapean, interesgarriak diren eraikinetara egingo da bisita, horietako batzuk espreski egun horretan bertan zabalduko direnak.
Oraingoz eskaintzen ziren leku guztiak bete dira, baina itxaron-zerrenda bat zabaldu da bajak egongo balira, interesa dutenek bete ahal izan ditzaten.
Egitarauari dagokionez, beste eraikin batzuen artean, Baionako Unibertsitatea eta Caves gothiques (soto gotikoak) bisitatuko direla baieztatuta daude.
Berriak - 2018ko uztailaren 16an, astelehena - 0 Iruzkinak
Jazzaldia egiten den egunetan Gastronomiazko Anaiartera -EHAEO bertako bazkide da- joateko zozketaren irabazleak baditugu jada. 85 elkargokidek hartu dute parte, horregatik irabazleetako batek azken momentuan joaterik ez balu, uztailak 19 (osteguna) baino lehen esan beharko du Elkargoko Idazkaritzan, bere ordez, beste pertsona bat joan ahal dadin.
OHAR GARRANTZITSUAK:
- Zozketak sartzeko eskubidea bakarraik ematen du. Bakoitzak bere jan-edanak ordainduko ditu.
- Sarrerak besterenezinak dira. Irabazleak berak joan beharko du jasotzera egun horretan bertan Elkartean. Bere izenean joaten den pertsona bati EZ zaio emango.
- Munibe jangelaren kasuan, elkargokide irabazleak aurretik erreserbatu dituen menu kopurua ordaintzeko ardura hartzen du, azkenean pertsona kopuru hori joan ala ez. Menuaren prezioa 35 €koa da (edariak eta BEZ ez daude barne).
- Busca-Isusi terrazaren kasuan, irabazle bakoitza beste hiru pertsonekin joan ahal izango du. Sarrera-txartel bakoitza 4 pertsonentzako da.
Berriak - 2018ko uztailaren 04an, asteazkena - 0 Iruzkinak
Gipuzkoako EHAEOk elkargokideei dei egiten die izaera artistikoa (pintura, marrazketa, eskultura...) duen arkitektoen talde bat sortzeko interesa duen ala ez jakitearren. Asmoa da Ligne et Couleur elkarte frantsesarekin senidetzea modu independientean, eta honek antolatzen dituen ekintzetan parte hartzea. Gainera, etorkizunean tokiko beste ekintza batzuk egiten saiatuko ginateke, nahiz eta elkarte frantsesa eta Europako beste elkarte batzuekin, Ligne et Couleurrekin senidetuak daudenak, harremana izango luketen.
Beste ekintza batzuen artean, urtero Parisen erakusketa kolektibo bat egiten da, hiriko puntu desberdinetan zehar ikusi daitekeenta, eta gure taldeko artisten lanak hartuko lituzkeenak. Erakusketa honetan, urtero gai zehatz bat aukeratzen da eta ezaguna den artista bat gonbidatzen da bere lana erakus dezan ohorezko kide gisa.
Gipuzkoako EHAEO Ligne et Couleuren filosofiarekin bat egin nahi izan dugu. Horretagik, gure arkitektoak ordenadorea utzi eta komunikazio eta espresiora beste erramintak hartzera animatu nahi digutu. Helburua da lan alternatiba berriak sortzea eta espresio eta komunikaziorako gure gaitasuna aberastu, gure jardunaren kalitatean islatuko dena.
Parte hartzeko interesa izanez gero, arren, bete formulario hau.
Irailean interesatuak dauden pertsonekin bilera bat egingo dugu informazio gehiago emateko eta ekintzarako gidalerroak ezartzeko.
Ligne et Couleur elkarteari buruz
Ligne et Couleur elkartea 1930. urtean sortu zen XIX. mendean Les amants de la Nature elkartearen jarraipen gisa. 50. hamarkadan elkarteak Europara hedatu nahi izan zuen, horregatik izen bereko elkarteen sare bat sortu zen Batasuneko herrialde desberdinen artean. Horrela, esperientzien elkartruke bat ezarri zen askoren artean egiten diren erakusketekin. Bada, gaur egun Ligne et Couleurrek arkitekto artistak batzen ditu, beraien ideia kreatiboak ikustarazten dituztenak ekintza desberdinen bidez eta jardunaren ekintza osagarriak direnak: pintura, marrazketa, grabatuak, eskultura tapizgintza, argazkilaritza, infografia...
Berriak - 2018ko ekainaren 29an, ostirala - 0 Iruzkinak
Gastronomiazko Euskal Anaiarteak Gipuzkoako EHAEOri, bertako bazkide garen heinean, zenbait leku uzten dizkigu elkargokideen artean banatu eta bertara joateko Jazzaldia egiten den egunetan (uztailaren 26, 27, 28 eta 29an), eta Trinitate plazan izango diren kontzertuetaz bertatik gozatzeko.
Bertara gerturatzeko eta kontzertuetaz disfrutatzeko bi modu daude:
1) Munibe Jangela: Gehienez 10 pertsonentzako mahai bat erreserbatu daiteke egun bakoitzeko. Menu bakoitzaren prezioa 35 €koa izango da (edariak ez daude barne). Mahaia erreserbatzen duenak, aurretik hartu dituen lekuen menuaren ordainketa egiteko ardura hartzen du.
2) Busca Isusi jangelako terrazak: Busca Isusiko jangelako terrazetan taberna zerbitzua ematen da: ogitartekoak, errazioak eta pintxoak (ez dira doakoak). Kasu honetan, bost sarrera-txartel ditugu egun bakoitzerako, eta sarrera-txartel bakoitzarekin 4 pertsona sartu daitezke.
Jazzaldiaren egunetarako mahaiaren erreserban edota sarrera-txartelen zozketan parte hartu nahi dutenek, formularioa hau bete behar dute. Zozketa uztailaren 16an egingo da. Irabazleen izenak hurrengo egunean argitaratuko ditugu webgunean (www.coavnss.org). Hala ere, saridunekin harremanetan jarriko gara zuzenean.
OHAR GARRANTZITSUAK:
- Sarrerak besterenezinak dira. Irabazleak berak joan beharko du jasotzera. Bere izenean joaten den pertsona bati EZ zaio emango.
- Munibe jangelaren kasuan, mahaiak 10 pertsonentzako dira, beraz, Gipuzkoako EHAEO edota Gastronomiazko Anaiarteak mahaiak betetzeko eskubidea izango du baldin eta pertsona saritua 10 mahaikide baino gutxiagorekin joan.
Berriak - 2018ko ekainaren 08an, ostirala - 0 Iruzkinak
Duela zenbait urtetik, Gipuzkoan, oro har, eta zehazki Donostian, arkitektoek eta herritarrek larritasuna sentitzen dugu, neurri handi edo txikian aurretik existitzen diren eraikin edo elementuetan eragina izango duten lanen aurrean. Esku hartze bat egingo den bakoitzean, ez dakigu zehazki zer gertatuko den, eta eztabaida publiko antzeko bat sortzen da. Ondorioz, ez dira normaltasunez aplikatzen hiriek hirigintzaren eta arkitekturaren eremuan izan behar duten jarduna garatzeko onartuta dauden arauak.
Hiriak ekosistema biziak dira, etengabe aldatu eta egokitzen direnak, hori baita bizirik iraungo dutela eta bilakatuko direla bermatzeko bide bakarra. Garrantzitsua da gure identitate eta ondare balioak zaintzea, baina ezin dugu onartu gure hiri eta herriak jada existitzen ez den iragan batean ainguratuta geratzea.
Horretarako, ezinbestekoa da azterketa aditu eta sakon bat egitea, zer kontserbatu behar den epaitu eta aukeratzeko. Begirada horretan, azterketa oso bat gauzatu behar dugu, aintzat hartuta alderdi geografikoak, artistikoak, historikoak eta baita soziologikoak ere. Zenbait eremu, paisaia, espazio eta eraikin ebaluatu egin beharko dira. Baina ezin ditugu alde batera utzi kudeaketa ekonomikoa, erabilera eta iraunkortasuna, are gehiago eraikinen kasuan, aldaera horiek funtsezkoak baitira gaur egungo azterketa orotan.
Euren balio arkitektoniko eta historikoak, eraikuntzakoak, eta baita sozialak ere, kalitatea ematen diete eraikinei, baina, era berean, erabilera bati erantzun behar diote. “Bizirik” egongo badira, jardueraren bat hartu behar dute, pertsonen existentziaren zerbitzura dagoen artea baitira, kasurik onenean. Haien jatorrizko erabilera amaitu egin bada, edo aldatu, onartu egin beharko ditugu haiek berritu edo birsortzeko lagungarriak izango diren aldaketak, giza jarduera mesedetuko dutenak.
Eraikin guztiek ezin dute izan museo edo kultura etxe, eta ez dute izan beharrik. Sormena erabili behar dugu, eta nahasketak egin, kasu bakoitza kontu handiz aztertuta. Horrela, bikaintasuna hautatu ahal izango dugu, eta ez dugu gehiegizko babesa ezarriko, horrek arrunt bihurtzen baitu babestu beharreko ezaugarria.
Era berean, zaharra den orok ez du zertan baliotsua izan zaharra izate hutsagatik, edo egilearen izenagatik, edo osagai dituen materialengatik. Lan batzuek desagertu egin beharko dute, eguneroko beste elementu batzuk desagertu diren bezalaxe, eraikinei ere berezkoa baitzaie egunerokotasunaren ezaugarria, hormako ordulariei edo telefono analogikoei berezkoa zitzaien moduan. Beharrezkoa izanez gero, haien memoria jaso dezakegu, eta emandako zerbitzuak eskertu diezazkiekegu.
Bestalde, gaur egun, eraikuntza bat ondaretzat kalifikatzeak "zigortu" egiten du jabea, pribatua edo publikoa izan. Kalifikazio horren ondorioz, jabeak bere gain hartu behar ditu hainbat zama, eta, jabe pribatuen kasuan, ez dute inolako ordainik jasotzen, eta, ironikoki, egoera horrek babestu nahi zen elementuaren hondamendia dakar kasu askotan. Edo ondaretzat aitortzeko aukera hutsak bizkortu egiten du eraisketa.
Eta eraikin publikoen kasuan, hau da, guztiok gure zergekin mantentzen ditugun eraikinen kasuan, ez dago nahikoa baliabide ekonomiko zerrenda hori mugarik gabe handitzeko; hortaz, oreka bat lortu behar dugu, zaila bada ere. Partikularren kasuan, arazo hori esponentzialki handitzen da, bistakoa denez.
Adibide gisa, une honetan bete-betean murgilduta gaude Miramar Jauregiari eman dakiokeen kudeaketari eta erabilerari buruzko eztabaidan. Eraikin hori gure hirian babes handiena jasotzen duenetako bat da, arrazoi argiak tarteko. Zaila da neurri egokia ezartzea eraikina behar bezala zaindu eta haren balioa azpimarratzeko, batetik, eta zama onargarri bat ekarriko duen kudeaketa ekonomikoaren ekuazioa ebazteko, bestetik.
Bestalde, zaharberritzearen, eraikuntzaren eta hirigintzaren esparruan dihardugun arkitektoek segurtasun juridikorik eza daukagu arauaren aplikazio zehatzari dagokionez egin nahi ditugun esku hartzeetan.
Bada araudi bat, ildo batzuk eta jokorako eremu batzuk ezartzen dituena. Baina esku hartu nahi den bakoitzean, aldaketaren aurkako mugimendu gutxi-asko zaratatsua izaten da, eraikin bakoitza lubaki gerra bihurtzen duena, eta behartuta sentitzen gara geure burua babestera eta gure lanaren legezkotasuna justifikatzera, baita haren kalitatea ere, noski. Sustatzaileak eta administrazioak berak presioak jasotzen dituzte indarreko legediak baimenduta egin dezaketena egin ez dezaten, nahiz eta askotan XXI. mendeko hiri baten dinamismoarentzat esku hartze hori beharrezkoa izan.
Arretaz jokatu behar dugu, eta babestu behar dugun hura zaindu, baina gehiegizko ardurak immobilismora eramango gaitu, eta sepia tonuak dituen irudi finko bilakatuko dugu gure hiri maitea.
1930az geroztik, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren baitan, Arkitektura aitortu, hedatu eta balioesteko lanean ari gara Gipuzkoan. Azken jardueren artean, aipatzekoak dira Donostiako arkitekturari buruzko gidaliburuak (1996), Gipuzkoako arkitekturari buruzko lana (Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan egina 2004an), Gipuzkoako arkitektoei buruzko biografia bilduma, “Kultura ondarea eta gizartea” izeneko IX. Docomomo Biltzarraren antolakuntza 2016an (Euskal Herrian egindako lehenengo edizioa) edo Euskal Herriko Unibertsitateko uda ikastaroak ("Construido para durar", 2017an eta “Estudios de cascos históricos: Europa de norte a sur”, aurten).
Ondarea oinarrizko balioa eta eragilea da gure hiriko jardunarentzat eta bizitzarentzat, baina zapalduko gaituen zama ere bilaka daiteke. Gauden moduan geratzeko tentazioari amore emango bagenio, harresiak ez ziren inoiz eraitsiko, eta gaur egungo Donostia eta orain babesten ditugun elementu gehienak ez ziren sekula eraikiko.
Judith Ubarrechena Iribarren,
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Gipuzkoan duen Ordezkaritzaren Batzarreko lehendakaria
Berriak - 2018ko apirilaren 23an, astelehena - 0 Iruzkinak
PROPOSAMENEN BIDALKETARAKO EPEA UZTAILAREN 31 ARTE LUZATU DA
EHAEOren Gipuzkoako ordezkaritzako KULTURA|GIZARTEA batzordeak 2018ko Arkitekturaren Astean parte hartzeko deialdia egiten du, urriko lehenengo astean izango dena. Helburua da arkitekto-lanbidea ikustaratzea, azken urteetan eraldaketa eta eraberritze prozesu batean dagoena. Horregatik, 2018ko Arkitekturaren Asteak aldaketa hauen bozgoragailu eta katalizatzaile izan nahi du.
Parte hartzeko interesa dutenek, euren lan profesionala honako lau eremuetan aurkeztu ahal izango dute:
EZ da derrigorrezkoa izango elkargokide izatea, baina parte hartu nahi dutenek izen-emate formularioa bete beharko dute, zein eremuetan parte hartu nahi duten adieraziz. Izena emateko epea maiatzaren 6an amaituko da.
Jasotako lanak Arkitekturaren Astean egingo den egitarauaren barruan (erakusketa, hitzaldi eta eztabaidetan) egongo lirateke, hizketaldi eta elkar-trukeak bultzatzeko asmoz, bai arkitektoekin baita herritarrekin ere. Gainera, argitalpen digital bat osatuko da jasotako lanekin. Laster jakinaraziko da behin betiko egitaraua eta programatutako hitzaldiak. Momentuz, bi hitzaldi hauek daude baieztatuak:
- El sentido holístico del oficio de arquitecto y la importancia de la hibidación, Isabel Velázquez etaCarlos Balaguez (GEA21).
- La profesión como capacidad de adaptabilidad a los tiempos, Ángel eta Pablo de la Hoz.
Berriak - 2018ko apirilaren 23an, astelehena - 0 Iruzkinak
DinaminT(z)ando, hiri-berroneratzearen ibilbide parte-hartzailea, II faseari dagokion lehen Lan Jardunalia ostiral honetan (apirilak 27) izango da Donostiako Tabakaleran, Basque Livin espazioian. Jardunaldia 10:00etan hasiko da eta 3 orduko iraupena izango du. Lehen fasean bezala, disziplina desberdinetako agente y profesionales parte hartzea espero da, bakoitzak bere ezagutza eta esperientziaren ekarpena egin dezan.
Bigarren fase honen helburua da dokumentu bat idaztea, non zehaztu egingo diren hiri plangintzaren praktikan aldaketa
erreal bat eragingo duten ekintza zehatzak eta prozedura erabilgarriak, hiri berroneratze integrala
lehentasunezko garapen politika bihurtzeko asmoz. Horretarako, hiru Lan Jardunaldi antolatu dira: Apirialk 27 (Tabakalera), maiatzak 25 (Gipuzkoako EHAEO) eta ekainak 8 (Gipuzkoako EHAEO).
Bigarren fase honi hasiera emateko, aurretiko dokumentu bat osatu da, abiapuntua izango dena.
Gipuzkoako EHAEOtik profesional eta orokorrean, herritarrei prozesu parte-hartzaile honetan parte hartzera dei egin eta animatzen zaie. Horretarako aurretik izena eman behar da formulario honen bidez.
OHARRA: Lehen faseko emaitzak hemen ikus ditzakezu.