Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

"Belaunaldiz belaunaldiko etxebizitza" erakusketa interaktiboa, Gipuzkoako EHAEOren eta Donostiako Udalaren proposamena 2019ko Mugak Arkitektura Bienalerako


2019ko urriaren 15an, asteartea

Esta actividad está subvencionada por el DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA según la ORDEN de 28 de noviembre de 2018


 

Mugak Nazioarteko Arkitekturaren Bienalaren baitan, EHAEOren Gipuzkoako ordezkaritzak eta Donostiako Udalak  Belaunaldiz belaunaldiko etxebizitzak erakusketa interaktiboa antolatu dute, hainbat eta hainbat erakunde eta enpresen laguntzarekin. Erakusketa hau Donostiako Zuloaga plazan egongo da, urriaren 18tik 27ra, eta publiko guztientzako dago zabalik. 

Erakusketa interaktibo honetan, gizartea diseinu-eredu berri baten beharraz sentsibilizatzea bilatzen da, batez ere arkitektura berritu beharraz, XXI. mendeko bizimodu- eta bizikidetza-eredu berrietara egokituriko etxebizitzak diseina ditzan. Erakusketak jolas bat proposatzen dio bisitariari, etxebizitzaz eta bizikidetza-eredu ugariez gogoeta egin dezan. Hala, gurera datorren bisitariak erakusketan parte hartu ahal izango du, esperimentazio-maketekin esku hartuz eta zer egin imajinatuz. Erakusketara edonor etor daiteke, baina denetariko taldeentzako bisita gidatuak ere izango dira, gizarteko sektore guztiek beren tokia  izan dezaten. Hori horrela, urriaren 19ko Gipuzkoako Elkargokideentzako bisita berezi bat antolatu da jada.

Bisitariak informazioa, ezagutza pilulak, jasoko dituzte dagoeneko egon diren zenbait esperientzietatik ekarriak, ikuspegi desberdin bat emango diena. Besteak beste: : 'HABITAR / INHABITING', Bartzelonako UPCko Ikerketa Taldea; COL·LECTIU PUNT 6, Red de soporte a los cuidados en el entorno de la vivienda (Bartzelona); EEESTUDIO + LYS VILLALBA, Proyecto de vivienda rur-urbana “THE OLD YOUNG HOUSE” (Madrid); ENORME ESTUDIO, Experimentación con mobiliario flexible; "EIP‐EVERYTHING IN PLACE" HOUSE, LIVING BIG (Madrid); LACOL ARQUITECTURA COOPERATIVA,  “LA BORDA” co-housing proiektua(Barcelona); MAIO ARCHITECTS, Etxebizitza kolektiboko proiektua: "110 HABITACIONES" (Barcelona); eta SATT ARQUITECTURA, "ENTREPATIOS LAS CAROLINAS” (Madrid) co-housing proiektua.

Belaunaldientan zeharrko etxebizitzaren parte-hartzeileek 15 minutuko hitzaldiak emango dituzte honako egun eta ordutegietan:  realizarán intervenciones de 15 minutos en las siguientes fechas y horarios:

Erakusketa hau ez litzateke posible izango kolaboratzaile, babesle eta parte-hartzaileen laguntza gabe:

Kolaboratzaileak:

- Departamento de Medio Ambiene, Planificación territorial y Vivienda del Gobierno Vasco

- Diputación Foral de Gipuzkoa

Babesle nagusia:

- Egoin

Babesleak:

 

- Grupo Kursaal

- Niessen

- Grupo Enedi (UPV/EHU)

- Arima Hotel

- Láser Audiovisuales

- Morgan Crea

- Q+D

- Ondarreta

- Katagraphic Rotulacion

Parte-hartzaileak:

- Enorme

- HABITAR / INHABITING', Grupo de Investigación UPC Barcelona

- Lacol Arquitectura cooperativa

- LyS Villaba

- EEEstudio

- sAtt: Arquitectura abierta

- Co-lectiu Punt 6


 

 

 

 

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter