Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

Jazzaldia 2019 Gastronomiazko Anaiartetik elkargokideentzat


2019ko ekainaren 18an, asteartea

Gastronomiazko Euskal Anaiarteak Gipuzkoako EHAEOri, bertako bazkide den heinean, zenbait leku uzten dizkio bertara joateko Jazzaldia egiten den egunetan (uztailaren 24, 25, 26, 27 eta 28an) eta Trinitate plazan izango diren kontzertuekin bertatik gozatzeko. 

Bertara joateko bi modu daude: 

1) Munibe Jangelan erreserba eginez: Gehienez 10 pertsonentzako mahai bat erreserbatu daiteke egun bakoitzeko. Menuaren prezioa 35 € pertsonako izango da (edariak ez daude barne), eta egun bakoitzerako menu aukera bakarra egongo da. Mahaia erreserbatzen duenak, aurretik hartu dituen lekuen menuaren ordainketa egiteko ardura hartzen du.  

2)  Busca Isusiko terrazak: Busca Isusiko jangelako terrazetan taberna zerbitzua ematen da: ogitartekoak, anoak eta pintxoak (ez dira doakoak). Kasu honetan, bost sarrera-txartel ditugu egun bakoitzerako, eta sarrera-txartel bakoitzarekin 4 pertsona sartu daitezke. Txartelak sarrerarako eskubidea baino ez dute ematen. Jan-edanak bakoitzaren kontura dira

Jazzaldiaren egunetarako mahaiaren erreserban edota sarrera-txartelen zozketan parte hartu nahi duten elkargokideek, formularioa bete beharko dute. Parte hartzeko azken eguna uztailak 14 izango da, eta zozketa uztailaren15ean egingo da. Irabazleen izenak hurrengo egunean argitaratuko dira webgunean.

JAZZALDIAREN PROGRAMA

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 06

Etengabeko trebakuntza: Adimen artifizialak bultzatutako diseinu aurreratua Lekua: Streaming (grabaketarekin) Ordua: 15:00 - 17:00 2025ko maiatzaren 06an, asteartea

05 - 07

Etengabeko trebakuntza: 'Segurtasuna sua dagoen kasuetan' Lekua: Streaming (grabaketa gabe) Ordua: 15:00 - 18:00 2025ko maiatzaren 07an, asteazkena

05 - 13

Egoiliarren biltzarra: Gipuzkoako EHAEO. 2025eko maiatza Lekua: Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargo Ofiziala Ordua: 17:30 (lehen deialdia) ; 18:00 (bigarren deialdia) 2025ko maiatzaren 13an, asteartea

Twitter