Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


Jasangarritasun Batzordera hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu da

Berriak - 2021ko otsailaren 15an, astelehena - 0 Iruzkinak

Gipuzkoako EHAEOren Jasangarritasun Batzordea erregulatzen duen arautegiari jarraiki, Zuzendari eta Idazkari karguak berritu egin behar dira bi urte pasa ostean.

Hori horrela, Elkargokide guztiei jakinarazten zaie Batzorde horretako kideek euren hautagaitzak aurkeztu ahal izango dituztela 2021eko otsailaren 28a arte. Hautagaitzak , programa batez lagunduak joan ahalko dute, hautagai bakoitzak beharrezkotzat jotzen badu.

Hautagaitzak posta elektroniko bidez aurkeztu beharko dira helbide honetara:

jasangarritasuna@coavngipuzkoa.eus

Hauteskudeak 2021eko martxoaren 15ean egingo dira, eta botoa emateko eskubidea izango dute Batzordeko kide diren elakargokideek. Halaber, aurkezten ez diren kideen ordezkaritzak onartuak izango dira.

Batzordeari buruzko informazio gehiago jakin nahi izanez gero, jarri harremanetan aurreko helbide elektronikoaren bidez.

JASANGARRITASUN BATZORDEA

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala eta bere lau ordezkaritzek lankidetzkao 11 proiektu sozial bultzatuko dituzte

Berriak - 2021ko urtarrilaren 21an, osteguna - 0 Iruzkinak

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (EHAEO) eta hura osatzen duten lau ordezkaritzek –Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa– 17.000 euro baino gehiago bideratu dituzte (2020ko partidetatik) tokiko zein nazioarteko lankidetza- eta garapen-arloko 11 proiektu finantzatzeko.

EHAEOko lau ordezkaritzek lankidetza- eta garapen-proiektuei emandako finantzaketaren helburua “laguntza jasotzen duten lurraldeen gizarte arloko garapenari laguntzea eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da”, adierazi du Patxi Chocarro EHAEOko dekanoak.

Gipuzkoako Ordezkaritzak aukeratutako gobernuz kanpoko Mugarik Gabeko Arkitektoak erakundearen proiektuak 3.000 euro bideratuko ditu Joal Fadiouth herrian emakumeek baldintza berbereko hezkuntzarako, lanbide-heziketarako eta enplegurako duten eskubidea sustatzeko. Proiektu horren helburu nagusia emakumeek hezkuntzarako sarbidea izatea erraztea da; horretarako, azpiegitura bat behar da, eta, beraz, ikasgelak eraikiko dira.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

GIPUZKOAKO EHAEOren EBAZPENA

Gipuzkoako EHAEOk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeaketa kolektiboaren bidez Ondare arkitektonikoa hiri sisteman berriro txertatzen lagunduko duen gida aurkeztu dute

Berriak - 2021ko urtarrilaren 13an, asteazkena - 0 Iruzkinak

 

Gipuzkoako ondare arkitektonikoan esku hartzeko gidaliburua, talde kudeaketa baterantz, liburua aurkeztu da gaur goizean Euskadiko Arkitektura Institutuaren egoitzan, Donostian. Gida hau, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzak sustatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura sailaren laguntzarekin. Lau urte iraun dituen lanaren emaitza da, eta ondarearen kudeaketan adituak diren pertsonen parte-hartzea izan du. Argitalpen honen helburua da kudeaketa kolektiboaren bitartez Ondare arkitektonikoaren elementuak hiri sisteman txertatzen lagunduko duen prozesuak garatzeko erreminta izatea, eremu jasangarriagoak bultzatuz, kultura, gizarte eta ekonomiaren ikuspuntutik.

Aurkezpen ekitaldian honako hauek parte hartu dute: Josean Medina Murua, Euskadiko Arkitektura Institutuko zuzendaria; Mari José Tellería, Gipuzkoako Foru Aldundiaren kultura departamentuko zuzendaria; Juana Otxoa-Errarte, Gipuzkoako EHAEOren presidentea eta Claudia Pennese, gidaren egilea Mikel Diaz de Ilarrazarekin batera.

Josean Medina Muruak pozez hartu du argitalpena “kontzeptuak argitzeko eta ondarea nola babestu behar den jakiteko balioko baitu”. Bestalde, Mari Jose Telleriak adierazi du: “Erreminta honek gure ondarea balioan jartzeko eta ditugun baliabideak aprobetxatzen jarraitzeko balioko digu”. Juana Otxoa-Errartek “parte-hartzaileen lan desinteresatua” eskertu nahi izan du eta azpimarratu du “zeinen garrantzitsua den gure lurraldeko ondare arkitektonikoa zaintzea eta balioan jartzearen hiri-garapeneko estrategia jasangarri gisa”, beste batzuen artean. Azkenik, Claudia Pennesek hartu du hitza eta gida hau “herritarrentzat erabilgarria izan nahi du, herriko ondare arkitektonikoa analizatzeko eta ondare hori nola berrerabili dezaketen ezagutzeko”.  

Gida hau euskaraz eta gaztelaniaz dago idatzita eta laster egongo da liburu-dendetan eskuragarri.

 

2020ko Gabonetako postal-lehiaketaren irabazleen izenak gaur eman dira ezagutzera

Berriak - 2020ko abenduaren 23an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Gipuzkoako EHAEOk hirugarrenez 0 eta 15 urte bitarteko haur eta gazteentzako gabonetako postalen lehiaketa antolatu du, hiru kategoriatan banatuak. Ezohiko urte hoentan artista txikien erantzuna bikaina izan da, eta guztira 64 lan jaso dira. Epaimahaiak sariak banatzeko garaian  originaltasuna, diseinua eta proposatutako gaiak ‑gabonak arkitektura eta/edo hirigintzarekin‑ uztartzeko egindako ahaleginagatik.

Sari-banaketa abenduaren 30ean izango da, 12:00etan Elkargoaren egoitzan. Segurtasun neurriak direla eta, saridunak eta saridun bakoitzeko laguntzaile bat bakarrik baino ezingo dute etorri. Sare sozialetan emango da guztiaren berri.

Aurtengo irabazleak hauek izan dira:

A kategoria (2013an edo ondoren jaioatakoak)

- Lehen saria: Lucas Prada García. 5  urte

- Bigarren saria: Fernando de Castro Gajate. 5 años

 

B kategoria (2012-2009 urteen artean jaioatakoak)

-          Lehen saria: Lide Otaduy Sagarna. 11 urte

-          Bigarren saria: Abril Vicente Meana. 8 urte

 

C kategoria (2008-2005 urteen artean jaiotakoak)

-          Lehen saria: Nikole Iribar Sagarna. 14 urte

-          Bigarren saria:  Martina Iribar Sagarna. 12 urte

 

Bestalde, epaimahaiak erabaki du aurtengo Gabonak A kategoriaren lehen sariaren marrazkiarekin zorionduko dituela.

Gipuzkoako EHAEO eskerrak eman nahi dizkizkie parte-hartzaile guztiei eta gainontzeko edizioetan parte hartzen jarraitu dezatela.

Gabonetako postalen lehiaketa 2020

Berriak - 2020ko abenduaren 02an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Gipuzkoako EHAEOk haur eta 15 urte arteko gazteentzako Gabonetako kanpaina jarri du abian. COVID-19arengatik bizi dugun egoera dela-eta, eta ordezkaritzan jende pilaketak ekiditeko, aurten Gabonetako zuhaitza etxean egindako eskulanekin apaintzeko aukera ez da egongo. Hori horrela, posta elektroniko bidez bidaliko diren Gabonetako postalen lehiaketan bakarrik parte hartu ahal izango da. Hori bai, parte-hartzaile guztiek oparitxo bat jasoko dute euren etxeetan. 

Parte hartzeko interesa dutenek euren marrazkiak abenduaren 20a arte bidali ahal izango dute. Bestalde, sari-banaketa ekitaldia abenduaren 30ean 12:00etan egingo da Gipuzkoako EHAEOren egoitzan, baina irabazleak eta irabazle bakoitzari lagunduko dien pertsona batek bakarrik etorri ahal izango dute, pertsonen arteko distantzia ziurtatu ahal izateko. Ekitaldiaren xehetasunak argazki eta bideo bidez partekatuko dira webguenan eta sare-sozialetan. Jarraian, lehiaketaren oinarriak daude.

 


Lehiaketaren oinarriak

  • 0 eta 15 urte bitarteko haur eta gazteek parte ahal izango dute honako kategoriatan banatuta:
    • A kategoria: 2013an edo ondoren jaiotakoak
    • B kategoria: 2009 eta 2012 urteen artean jaiotakoak
    • C kategoria: 2005 eta 2008 urteen artean jaiotakoak
  • Marrazkiek honako gai hauek islatu beharko dituzte: Gabonak eta arkitektura edo hirigintza
  • Marrazkiak txantiloi honetan aurkeztea ezinbestekoa da. 
  • Marrazkiaren batera, datu hauek jasotzen dituen dokumentu bat aurkeztu beharko da:
    • Marrazkiaren izenburua
    • Parte-hartzailearen izen-abizenak
    • Jaiotze-urtea 
    • Posta helbidea (parte-hartze oparia bidaltzeko)
    • Harremanetan jartzeko telefonoa zenbakia.

Epaimahaiaren aurrean anonimotasuna mantentze aldera, marrazkian bertan ezingo dira parte-hartzailearen izen-abizenak jarri.

  • Lanak abenduaren 20a arte aurkeztua ahal izango dira posta elektroniko bidez:  komunikazioa@coavnss.org. GAIAn hauxe jarri beharko da: Gabonak / Navidad 2020 + marrazkiaren izenburua
  • Marrazkiak .jpg edo .pdf formatuan aurkeztu ahal izango dira.
  • Kategoria bakoitzean bi sari egongo dira, marrazketa eta/edo eskulanetako materialez osatua.
  • Parte-hartzaile guztiek opari jasoko dute euren etxeetan, soilik parte hartu izanagatik.
  • Pertsona bakoitzeko marrazki bat bakarrik onartuko da.
  • Abenduaren 23an irabazleen izen-abizenak argitaratuko dira webgunean.
  • Epaimahaia Gipuzkoako EHAEOren kideek osatuko dute.
  • Marrazki guztiak Gipuzkoako EHAEOren webgunean argitaratuko dira. 

Epaimahaik kalitatea, ideia eta parte-hartzaileen adina hartuko du kontuan sariak banatzerakoan. Bestalde, kategoria desberdinetako saridunen artetik, marrazki bat hautatuko da, eta Gipuzkoako EHAEOk Gabonetak zoriontzeko erabiliko du.

OHARRA: Lehiaketara aurkezten diren marrazkiak Gipuzkoako EHAEOren menpe geldituko dira, eta bere kanalen bidez argitaratzeko aukera izango du, betiere egiletza aitortuko delarik. Lehiaketan parte-hartzeak oinarri guztiak onartzea inplikatzen du.

 

COVID-19aren krisiak Euskadiko eta Nafarroako eraikuntza eta zaharberritze obren % 21eko jaitsiera eragin du

Berriak - 2020ko azaroaren 19an, osteguna - 0 Iruzkinak

Covid-19ak eragindako krisiaren ondorioz, %21etik gorako beherakada izan da obra berrietan eta zaharberritze lanetan Euskadin eta Nafarroan, 2020ko Arkitektura eta Eraikuntza Barometroak erakusten duenez. Txosten honetan beheranzko joera erakusten duten zifrak ugariak dira, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta Euskadiko eta Nafarroako sektorearentzat oso baikorra ez den bat-bateko emaitza baita. Bizitegi izateko ikus-onetsitako obra berriaren azalera %21 jaitsi da irailera arte, 2019ko aldi berarekin alderatuta –jaitsiera handiena maiatzean izan zen, 2019ko hilabete berean baino %39,2 gutxiago–, baina ikus-onetsitako azalera zaharberritua, bizitegi-erabilerakoa dena eta ez dena, %26 jaitsi da. Daturik txarrenak bizitegi-erabilerakoa ez den zaharberritutako azaleran erregistratu dira: urtetik urterako jaitsiera metatua %38tik gorakoa da dagoeneko.

JARRAITU IRAKURTZEN

Ebazpena: Gipuzkoako EHAEOren 2020ko diru-laguntzak Lankidetza eta Garapeneko proiektuentzat

Berriak - 2020ko azaroaren 16an, astelehena - 0 Iruzkinak

Gipuzkoako EHAEOaren azken batzarrean Lankidetza eta Garapenerako 2020ko diru-laguntzak zein proiekturi ematea erabaki zuen zuzendaritza batzordeak. Guztira lau proiektu aurkeztu dituzte elkargokideek, eta guztiak oso interesgarriak baziren ere, 3.000 € diru-laguntza bere osotasunean  Eñaut Elizegi Sarasola elkargokideak aurkeztu duen Arquitectos Sin Fronteras GKEaren proiektu bati ematea erabaki da:
 

Heziketarako, lanbide heziketarako eta lanerako emakumeen eskubidearen sustapena baldintza berdinetan, Joal Fadiouthen (Senegal).


Izenburuan aditzera ematen den bezala, Joal Fadioutheneko emakumeek heziketarako eskubidea sustatu nahi da, eta horretarako, azpiegitura baten beharra dago.  Arquitectos Sin Fronterasen  proiektuan gela hauek sortuko dituzte, eta horretara bideratuko da diru-laguntza.

Ondarearen Europako Jardunaldiak: Irungo Aduana zaharra. Memoria eta nortasunren historia kolektiboa

Berriak - 2020ko urriaren 20an, asteartea - 0 Iruzkinak

AURREZ AURREKO EKITALDIA BERTAN BEHERA GERATZEN DA

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen dituen Ondarearen Europako Jarduanldien barruan, Gipuzkoako EHAEOk eta Irungo Udalak elkarlanean, Irungo Aduana Zaharra. Memoria eta nortasunezko historia kolektiboa ekimena antolatu dute. Helburua da Aduanak bai hirian eta baita herritarrengan denboran zehar jokatu duen papera berreraikitzea. Beraz, denboraren lerro bat sortuko da, non parte hartu nahi duten guztien ekarpenak jasoko diren.
 

Horretarako, Aduana eraikinaren zenbait irudi aukeratu dira: Aduana eraiki zenetik gaur egun artekoak arte. Parte-hartzaileek irudi bakoitzak zer iradokitzen dien idatzi beharko dute labur-labur: bakoitzaren bizipenak izan daitezke edota euren arbasoek kontatutakoak edon nonbait irakurritakoaren arabaerakoak. Dagoeneko parte hartu daiteke inkesta hau betez, edota urriaren 30ean bertan, Aduanatik hurbil instalatuko den karpan.


Gainera, egun horretan, herriko historian aditua den pertsona baten laguntza izango dugu eraikin adierazgarri honen xehetasunak emango dizkigunak.

PARTE HARTU DENBORAREN LERROA ERAIKITZEN!


OHAR GARRANTZITSUA

COVID-19 dela-eta segurtasun protokolo zorrotzak jarraitu behar ditugu, birusaren hedapena ekiditzeko. Beraz,  lekuak mugatuak izango dira eta horregatik, hilaren 30ean Irungo ekitaldira joan behar baduzu izen-ematea orria beteatzea beharrezkoa da.

Bestalde, gogorarazten dizugu maskara jantzita eramatea ezinbestekoa izango dela.

IZEN-EMATEA


Argazki-lehiaketa

Gogoratu Ondarearen Jardunaldien gaiari lotuta, Kontaiguzu ondarea! Patrimonio y educación, argazki-lehiaketa bat dagoela abian sare sozialetan. Horregatik, egitasmo honen ekintza desberdinetan parte hartzen dutenei Instagram eta Facebook bidez ondarea islatzea gonbidatzen zaie. Argazkia igotzearekin batera, azalpen labur bat eta #ondareagipzukoa20 #igerrak_ondaregaipuzkoa20 traolak erabili behar dira.
Epea: urriak 31 arte. 

Informazio gehiago, liburuxkan (79. orrian)
97-tik 104-ra guztira: 323

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 19

Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00 2025ko ekainaren 19an, osteguna

06 - 20

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak 2025 Lekua: Streaming Ordua: 9:30-14:00 2025ko ekainaren 20an, ostirala

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

Twitter