Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

EHAEOren 2019ko Arkitektura Sariak


2019ko uztailaren 02an, asteartea

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2019ko EHAEO-COAVN Arkitektura Sariak banatu ditu gaur, bere 8 modalitateetan. Berrikuntza gisa, XIII. edizio honetan hiru modalitate berri jaso ditu: Lurraldez gaindiko Arkitektura eta Urbanismoa; Arkitektura eta Urbanismo Iraunkorra; eta Administrazio Publikoaren zerbitzuan ari den Arkitektoari egiten zaion Aipamen Berezia. Azken kategoria horretan Ibon Areso, Enrique Ponte eta Vicente Vitoria arkitektoek jaso dute aipamena. Gipuzkoarrei dagokienez, Hoz Fontán estudioa izan da sarietatuko bat. Hirigintzaren modalitatean Pasaiako portuko zerbitzu gunearen Antolamendurako Plan Bereziaren Berrikuspena proiektuarengatik izan da saritua, eta Arkitektura mdoalitatean Arima Hotelarengatik jaso du saria.

Azkuna Zentroa izan da EHAEO-COAVN Arkitektura Sariak banatu diren agertokia. Ekitaldian 200 pertsona inguru elkartu dira, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako arkitekturako eta gizarte bizitzako pertsonalitateen artean.

Sari horiek hiru urtez behin ematen dira, eta elkargo mailan arkitektoek egiten duten jarduera profesionalarekin erlazionatutako lanak aintzatesten dituzte.

IKUSI IRABAZLE GUZTIAK

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

03 - 16

Etengabeko trebakuntza: Proiektuen kudeaketaren hastapenak Lekua: Streaming zuzenean Ordua: 15:30-18:00 2026ko martxoaren 16an, astelehena

03 - 18

Jardunaldia. Erabilera lagapena: Komunitatean oinarritutako etxebizitzaik Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 18:00 2026ko martxoaren 18an, asteazkena

04 - 09

Etengako trebakuntza: ChatGPT arkitektoentzat Lekua: Online Ordua: 16:00-18:00 2026ko apirilaren 09an, osteguna