Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


12 hilabete 12 emakume-arkitekto: Miriam Varela - Carmiña Dovale

Berriak - 2021ko uztailaren 09an, ostirala - 0 Iruzkinak

12 hilabete 12 emakume-arkitekto zikloaren topaketa berria! Miriam Varela eta Carmiña Dovale izango dira udako oporren aurreko azken topaketaren protagonistak. Ikerketa, lanbidea.... eta askoz ere gauza gehiago dituzte amankomunean bi arkitekto donostiar hauek. 

Otxarkoagako auzunea eta Chillidaren gaiak hitzaldian egongo, bi hizlariek sakonki ikertu baitituzte. Baina baita ere bemakume eta arkitekto gisa bizitzari buruzko euren ikuspegiaren inguruan hitz egingo dute. 

Ekitaldia uztailaren 23an, ostirala, 13:00etatik 15:00etara izango da, Gipuzkoako EHAEOren egoitzan, eta aurrez aurre (leku mugatuak 12 arte) edo streaming bidez parte hartu ahal izango da.


Aurretik izena ematea, ezinbestekoa.


HIZLARIEI BURUZ

Miriam Varela Alonso. Donostian jaio zen (1980), eta hiri honetan arkitektura-ikasketak Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan egin zituen (2005). Unibertsitate bereko arkitekto doktorea (2017), Ocharcoaga. el polígono de las flores amarillas doktore-tesiarekin Cum Laude aipamena lortu baitzuen.

Gaur egun, 50eko, 60ko eta 70eko hamarkadetako bizitegi-poligonoen etxebizitzaren eta hiri-birsorkuntzaren inguruko ikerketa-lanak egiten ari da, eta “Otxar Active Frontage” proiektua gauzatzen ari da, ZTBP 2020ko hiri-habitataren proiektu berritzaileetarako laguntzen barruan.

Antón Pagola arkitektura- eta hirigintza-estudioko XLark-en bazkide sortzailea da, eta 2006az geroztik elkartuak dira. Arkitektura-, hirigintza-, paisaia- eta diseinu-proiektuak garatzen ditu. Ohorezko Laguntzailea I Proiektuetan DAGET-ETSASSen (EHU) (2006-2010). Anton Pagolaren azterketan lan egin du 2001-2005az geroztik.

Carmiña Dovale Carrión (Donostia, 1982). Arkitektura ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Arkitekturako Goi Eskolan, eta Estrategias formales en el lenguaje compositivo de Eduardo Chillida doktore-tesia ere egin zuen bertan.

2020an Geometría del orden: Estrategias formales en el lenguaje compositivo de Eduardo Chillida liburua argitaratu zuen, Eunsa argitaletxearekin.

2008tik, bere ikerketa-jarduera irakaskuntzarekin bateratzen du, eta, horrez gain, beste arte-diziplina batzuetan ere jarraitzen du, hala nola musikan.


HELBURUA

12 hilabete 12 emakume-arkitekto Gipuzkoako EHAEOren Kultura | Gizartea sailak antolatzen du, eta emakume arkitektoen agertokia eta bozgorailua izan nahi du. Jardunaldi hauen helburua da emakume arkitektoak eta euren lana ikustaraztea eta jakin-nahia ezagutzea.


HURRENGO HITZALDIAK

Bestalde,  datozen hilabeteetan honako topaketak daude aurreikusiak. Unean une, horien berri emango dugu.

Irailak 17 : Cristina Arcauz - Monika Benko
Azaroak 19: Pilar Amenabar-  Jone Miner

Eskerrik asko, Pilar!

Berriak - 2021ko ekainaren 18an, ostirala - 0 Iruzkinak

Gipuzkoako EHAEOean idazkari gisa 45 urte eman ondoren, Pilar Llopisek gaur amaituko du Elkargoko lan-jarduna. Bizitza erdia baino gehiago eman du etxe gisa sentitu duen erakunde honi lotuta, eta elkargokide guztien izenean, eskerrak eman nahi dizkiogu denbora honetan guztian eskaini digun lana, gogoa eta adiskidetasunagatik.

COVIDa dela-eta, oraingoz ezin diogu omenaldirik egin; beraz, hurrengo Patroiaren ospakizuna aprobetxatuko dugu Pilarri merezi duen omenaldia egiteko. 

Era berean, Pilarrek ere ezin izan du gehienekin agurtu, eta horregatik aukera honetaz baliatu nahi da eta hitz hauek eskaintzen dizkizue:  

Kaixo guztioi
Gaur da ordezkaritza honetako langile gisa dudan azken eguna. Erretiroa hartzen dut, eta jakizue  45 urte hauetan ni baino arkitekto zaharragoak kolegiatzetik, haien pausoak jarraitu  dituzten seme-alabak kolegiatzera pasatu naizela. "...el tiempo pasa... nos vamos poniendo viejos..." abestiak esaten duen bezala.  

Era berean, hamaika Zuzendaritza Batzorde, Lehendakari, Idazkari eta Batzordekide igaro dira lanean jardun dudan bitartean, eta haiekin bizipen, krisi eta pandemia bat eta guzti bizitu ditut.  Horiek guztiak, batzuk besteak baino gehiago,  aberastasun pertsonala, kulturala eta artistikoa eman didate, eta hori beti eskertuko dut. 


Iritsi da garaia “trasteak” langile- eta zuzendaritza-batzordeetako belaunaldi berriei pasatzeko eta bizitza pertsonalaren bidean aurrera egiteko, une oso atsegina hau ere niretzat.

Besarkada handi bat, Pilar
  Gipuzkoako EHAEO osatzen dugunok eskerrak ematen dizkiogu berriz ere Pilarri irakatsi eta transmititu digun guztiarengatik eta gure laguna izateagatik. Lerro hauen bidez, etapa berri honetan zorionik handiena opa dizugu. Pilarren eginkizunak, aurrerantzean Nerea Gonzálezek hartuko ditu bere gain, eta oso egingo duenaren konfiantza osoa dugu

Juana Otxoa-Errarterri elkarrizketa Noticias de Gipuzkoa: "Se nos presenta una oportunidad de oro para rehabilitar"

Berriak - 2021ko ekainaren 07an, astelehena - 0 Iruzkinak

Juana Otxoa-Errarte Gipuzkoako EHAEOren presidentari elkarrikezta Noticas de Gipuzkoaren  Construcción y Vivienda gehigarrian elkarrizketa. 

"Desde el COAVN Gipuzkoa llevamos tiempo insistiendo en la idea de que con la rehabilitación ganamos todos: la ciudadanía ahorrará en la factura energética, se sentirá más confortable en sus casas y además, la salud del edificio repercutirá directamente en la de las personas".

"Tenemos una responsabilidad para con nuestro planeta, y todas las medidas en pro de la rehabilitación servirán para paliar el cambio climático”.

 

IKUSI ELKARRIZKETA OSOA HEMEN

DATA BERRIA: Oihana Santolaria eta Ainhoa Negeruela '12 hilabete 12 emakume-arkitekto' hurrengo topaketaren protagonistak izango dira

Berriak - 2021ko ekainaren 01an, asteartea - 0 Iruzkinak

Ainhoa Negeruela y Oihana Santolaria izango  dira '12 hilabete 12 emakume-arkitekto' hurrengo saioaren protagonistak. Topaketa EKAINAK 11n izango da, ostirlara, 13:00etastik 15:00etara eta online edo aurrez aurre (leku mugatuak) jarraituko ahal izango da Gipuzkoako EHAEOean. Aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da. Hitzaldia euskaraz izango da.

Ia hogei urteko esperientzia profesionala izanik, bi arkitektoak lanean aktibo jarraitzen dute buru belarri. Gainera, obrako proiektuak ikerketarekin eta irakaskuntzarekin uztartzen dituzte.


EKIMENAREN HELBURUA

12 hilabete 12 emakume-arkitekto Gipuzkoako EHAEOren Kultura | Gizartea sailak antolatzen du, eta emakume arkitektoen agertokia eta bozgorailua izan nahi du. Jardunaldi hauen helburua da emakume arkitektoak eta euren lana ikustaraztea eta jakin-nahia ezagutzea.


HURRENGO TOPAKETAK

Uztailak 23: Miriam Varela - Carmiña Dovale
Irailak 17: Cristina Arcauz - Monika Benko
Azaroak 19: Pilar Amenabar-  Jone Miner

Gipuzkoako bi proiektu, Arkitektura eta Hirigintzako Biurtekoan finalistak

Berriak - 2021ko maiatzaren 26an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Inauguraziotik hilabete pasatxora, Espainiako Arkitektura eta Hirigintza Biurtekoak (BEAU) “Arkitektura eta Hirigintza Lanen Panorama” deialdiaren lehen emaitzak aurkeztu ditu. Deialdi horrek azken hiru urteetako (2018-2020) arkitekturaren eta hirigintzaren alderdi garrantzitsuenak sarituko ditu, XV. BEAUri hasiera emateko ezagutaraziko diren 20 proiekturen aukeraketarekin. Testuinguru horretan, Euskal Herriko presentzia 4 proposamen finalistarekin -horietatik bi Gipuzkoakoak - eta 4 lurraldeetako batean gauzatutako proiektuen edo/eta EAEko profesionalek bultzatutako proiektuen artean hautatutako 8 lanekin gauzatu da.

 

Finalistak:

-         Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzako Campuseko Dorleta eraikina berritzea eta handitzea. Egileak: Ibon Salaberria + Itziar Imaz

-         Pam! Amara Berri. Amara Berriko (Gipuzkoa) espazio publikoa hobetzeko ekintzen plana. Egilea: Paisaje Transversal

-         Landaburu Borda (Nafarroa). Egilea: Jordi Hidalgo Tané

-         Familia bakarreko etxebizitza Egues Haranean (Nafarroa). Egilea: Pereda Pérez Arquitectos

 

Hautatuak:

-         Mallabiako Herriko Plaza (Bizkaia). Egileak: Iñigo Berasategui Orrantia + Ane Arce Urtiaga

-         Zubiaur Musika Eskola Berria (Bizkaia). Egilea: Javier De Las Heras Solé

-          “A Ramallosa” Zerbitzu-zentroa (Coruña). Egileak: MRM Arquitectos + Anton Varela García

-         Berako abeltzain-estalpea (Nafarroa). Egileak: Mugara Arquitectura S.L.- Ander Rodríguez Korta + Naroa Oleaga Barandika

-         Iruñako Salestarren Institutu Politeknikoa (Nafarroa). Egileak: Garmendia Cordero Arquitectos, Tcga Arquitectos

-         Hegazkin-ontzi eraikinaren birgaitzea (Gipuzkoa). Egilea: Vaumm

-         APROP Ciutat Vella (Bartzelona). Egileak: Straddle3+ Eulia Arkitektura + Yaiza Terre

-         UVaren unibertsitate-campusa (Palentzia), II. fasea. Egilea: Linazasoro & Sanchez Arquitectura

Oso emaitza ona izan da, kontuan hartuta guztira 581 proposamen aurkeztu direla, eta horietatik 100 hautatu direla eta 70 finalista izan direla. Kultur hitzordua Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak deitu du, Hiri Agenda eta Arkitekturako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, Espainiako Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Gorenarekin (CSCAE) eta Arquia Fundazioarekin lankidetzan.

INFORMAZIO GUZTIA

Liburuaren Nazioarteko Eguna: Lorenzo Goicoechearen hitzaldia

Berriak - 2021ko apirilaren 19an, astelehena - 0 Iruzkinak

Lorenzo Goicoechea arkitektoak Liburuak eta arkitektoak: bi bidaiari (Libros y arquitectos: dos compañeros de viaje) hitzaldia emango du ostiralean, apirilaren 23an (13:00etatik 15:00etara), Gipuzkoako EHAEOn, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta. Ordezkaritzaren liburutegiak antolatuta, hitzaldia aurrez aurre edo streaming bidez jarraitu ahal izango da, eta parte-hartzaile guztiek liburu bat jasoko dute opari. Lorenzo Goicoecheaz gain, Víctor Aspe arkitektoak eta Gipuzkoako EHAEOren Gobernu Batzordeko kideak ere parte hartuko du, eta ordezkaritzaren liburutegia eta dituen fondoak (eta altxorrak) aurkeztuko dizkie parte-hartzaileei.

Aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da, eta hitzaldia zein moduetan jarraituko den adierazi. Bizi dugun osasun-emergentziazko egoera dela eta, aurrez aurreko modalitateko lekuak mugatuak izango dira (gehienez 15 pertsona). Horregatik, lekuak esleitzerakoan, inskripzio ordenari jarraituko zaio.

Izen emateak www.coavnss.org webgunean egin ahal izango dira.

Lorenzo Goicoecheari buruz

Lorenzo Goicoechea Fuentes (Donostia, 1965) Euskal Herriko Unibertsitateko AGETen eskuratu zuen arkitekto titulua 1993an. Urte horretan bertan egin zen elkargokide eta  Ana Sanzekin batera, Goicoechea-Sanz Arquitectos estudioa sortu zuen. Bere ibilbide profesionalean errehabilitazioan espezializatu da. Lorenzo ezagutzen dutenek badakite liburuak maite dituela eta ezagutza bibliografiko zabala duela, batez ere arkitektura eta hirigintza gaietan.

 

* Hitzaldia online jarraitzen dutenek, euren etxean jasoko dute liburua


Quaró: % 10aren deskontua liburuetan

Bestalde, Gipuzkoako EHAEOaren egoitza berean dagoen Quaró Servicios de Reprografía dendak % 10eko deskontua aplikatuko du liburu guztietan egun horretan. Gainera, osasun-egoera dela-eta Donostiara joan ezin dutenek % 10eko deskontua izango dute aste honetan posta elektronikoz edo telefonoz (943 326 800) egiten dituzten liburu-eskaeretan. Erreprografia zerbitzuez gain, irakurleek Quarón arkitektura eta hirigintza gaietako liburu eta aldizkari eskaintza zabala aurkitu dezakete.

Ainara eta Maialen Sagarnak estreinatuko dute "12h12a, emakume arkitektoekin solasean"

Berriak - 2021ko martxoaren 16an, asteartea - 0 Iruzkinak

Aurten ere, Gipuzkoako COAVNk emakume arkitektoen agertokia eta bozgorailua izan nahi du. Jardunaldi hauen helburua da emakume arkitektoak eta euren lana ikustarazi eta duten jakin-nahia ezagutu.

Beraz, martxoaren 26an, hirugarrenez, 12 hilabete 12 emakume-arkitekto ziklo berri bati ekingo diogu,  oraingo honetan elkarrizketa modura (nahiz eta aurtern berez, 6 zita izango dira eta ez 12). Lehen gonbidatuak, Ainara Sagarna eta Maialen Sagarna arkitektu-doktoreak izango dira.

Ekitaldia 13:00etatik 15:00etara izango da eta oraingo honetan streaming bidez bakarrik jarraitu ahal izango da.

EMAN IZENA


 

Datozen ekitaldiak

Bestalde, eta egoerak ahalbidetzen duen bitartean, datozen hilabeteetan honako topaketak daude aurreikusiak. Unean une, horien berri emango dugu.

Apirilak 30: Judith Ubarrechena - Gloria Ariztegi. EMAN IZENA
Maiatzak 28: Oihana Santolaria - Ainhoa Negeruela. EMAN IZENA
Uztailak 23: Miriam Varela - Carmiña Dovale
Irailak 17: Cristina Arcauz - Monika Benko
Azaroak 19: Pilar Amenabar-  Jone Miner
 

 

Juana Otxoa-Errarterri elkarrizketa: "Birgaitzearekin denek irabazten dugu"

Berriak - 2021ko martxoaren 15an, astelehena - 0 Iruzkinak

Juana Otxoa-Errarte Gipuzkoako EHAEOren lehendakariari elkarrizketa El Diario Vascoko Hogar y Vivienda gehigarrian.

"Los arquitectos somos los médicos de los edificios, lo que entendemos sus problemas y  los más preparados para proponer soluciones".

"Con la rehabilitación se activas las tres dimensiones de a sostenibilidad: económica (ahorro), social (bienestar) y medioambiental".

IKUSI ELKARRIZKETA OSOA

89-tik 96-ra guztira: 323

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 19

Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00 2025ko ekainaren 19an, osteguna

06 - 20

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak 2025 Lekua: Streaming Ordua: 9:30-14:00 2025ko ekainaren 20an, ostirala

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

Twitter