Berriak - 2021ko azaroaren 29an, astelehena - 0 Iruzkinak
Azken urteetako ohiturari jarraituz, Gipuzkoako EHAEOk haur eta 15 urte arteko gazteentzako Gabonetako kanpaina jarri du abian: Gabonetako postalen lehiaketa eta Elkargoko atarian egongo den Gabonetako zuhaitza apaintzeko ekimena berreskuratzen du.
Parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko dute bietako edozein proposamenetan parte hartu izanagatik.
Ikusi bi ekimenen oinarriak!
GABONETAKO POSTALEN LEHIAKETA
0 eta 15 urte bitarteko haur eta gazteek parte ahal izango dute honako kategoriatan banatuta:
- Marrazkiek honako gai hauek islatu beharko dituzte: Gabonak eta arkitektura edo hirigintza
- Marrazkiak honako txantiloi hauetan aurkeztu ahal dira: txantiloi bertikala edo txantiloi horizontala.
- Marrazkiarekin batera, datu hauek jasotzen dituen dokumentu bat aurkeztu beharko da:
Epaimahaiaren aurrean anonimotasuna mantentze aldera, marrazkian bertan ezingo dira parte-hartzailearen izen-abizenak jarri.
- Lanak abenduaren 20ra arte (eguerdiko 12:00ak) aurkeztu ahal izango dira posta elektroniko bidez: komunikazioa@coavngipuzkoa.eus. Gaian hauxe jarri beharko da: Gabonak / Navidad 2021 + marrazkiaren izenburua
- Marrazkiak .jpg edo .pdf formatuan aurkeztu ahal izango dira.
- Kategoria bakoitzean bi sari egongo dira, marrazketa, idazketa eta/edo eskulanetako materialez osatua.
- Parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko dute euren etxeetan, soilik parte hartu izanagatik.
- Pertsona bakoitzeko marrazki bat bakarrik onartuko da.
- Abenduaren 22an irabazleen izen-abizenak argitaratuko dira webgunean.
- Epaimahaia Gipuzkoako EHAEOren kideek osatuko dute.
- Marrazki irabazleak Gipuzkoako EHAEOren webgunean argitaratuko dira.
Epaimahaiak kalitatea, ideia eta parte-hartzaileen adina hartuko du kontuan sariak ematerakoan. Bestalde, kategoria desberdinetako saridunen artetik, marrazki bat hautatuko da Gipuzkoako EHAEOk Gabonak zoriontzeko erabiliko duena.
GABONETAKO ZUHAITZARENTZAKO APAINGARRIAK
Etxean egindako eskulanekin apainduko dugu sarreran egongo den zuhaitza, eta trukean, ume bakoitzak opari polit bat jasoko du.
Apaingarriak Elkargora ekarri beharako dira, abenduaren 31 bitartean, eta jasotzen ditugun heinean, sare sozialetan erakutsiko dugu zuhaitza hartzen ari den itxura.
OHARRA: 0-15 urte bitarteko edozeinek parte hartu dezake ekimen honetan. Ume bakoitzeko gehienez opari bat emango da, nahiz eta apaingarri bat baino gehiago egin.
Berriak - 2021ko urriaren 27an, asteazkena - 0 Iruzkinak
Euskadiko Nazioarteko III. Arkitektura Bienalaren baitan, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako ordezkaritzak Arantzazu 70 urte erakusketa ekoiztu eta zuzendu du, eta azaroan zehar bisitatu ahal izango da D'Museoan (doako sarrera).
Inaugurazio-ekitaldia urriaren 29an 18:00etan egingo da, Euskadiko Arkitektura Institutoan egingo den mahai-inguru batekin. Honako hauek parte hartuko dute:
Erakusketari buruz
Oñatiko Arantzazuko Amaren basilikaren obren 70. urteurrena betetzen den honetan, Gipuzkoako EHAEOk erakusketa hau antolatu du honako helburuarekin: Luis Laorga eta Francisco Javier Sáenz de Oízaren obra hau balioan jartzea, Gipuzkoan XX. mendeko arte-multzo adierazgarrienaren motortzat jo daitekeena.
Erakusketak bi zati ditu: alde batetik Gipuzkoako EHAEOean exekuzio-proiektuaren kopia originalaren planoak, memoriak etab. egongo dira ikusgai; bestalde, erakusketa birtual baten bidez Oñatira bidaiatu ahal izango da eta basilika ikuspuntu desberdinetatik ikusi ahal izango da.
Inaugurazio ekitaldirako sarrera doakoa da, baina aurretik izena ematea beharrezkoa da.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 10:30-14:30 / 17:00-19:00
Larunbatetan: 10:30-14:30 / 17:00 - 18:00
Igandeetan: 13:30 - 19:00
Ekintza osagarriak
Bestalde, eta erakusketa honen baitan zeinbait ekintza osagarri antolatu dira: 3 hitzaldi eta tailer bat. Guztiak Euskadiko Arkitektura Institutoan egingo dira:
Hitzaldi guztiak 18:00etan hasiko dira, eta hitzladi bakoitzaren ondoren mahai-inguru bat egingo da Carmiña Dovale arkitektoak gidatua.
Ekintza hauetan parte hartzea doakoa izango da, baina aurretik izena ematea beharrezkoa da.
Berriak - 2021ko urriaren 07an, osteguna - 0 Iruzkinak
Gipuzkoako EHAEOk Lankidetza Garapeneko proiektuak laguntzeko 2021eko deialdia zabaldu du. Guztira, 3.000 €ko laguntza emango du elkargokideek aurkezten dituzten proiektu bat edo gehiago finantzatzeko.
Aurkezten diren proposamenak arkitektura, etxebizitzak, azpiegiturak, nekazaritza, ingurumena, hiri-garapena, landa garapena… bezalako gaiak aintzat hartuko ditu, eta ingurumena errespetatzen duten eta sustatzen duten lekuko garapen ez dependientea, parte-hartzailea eta jasangarria sustatzen duten proiektu integralak izan beharko dute.
Berritasun moduan, aurtengo deialdira aurkezten dire proposamenek emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eza ekiditeko, batik bat ingurune zaurgarrietan, berariazko ekintzak proposatu beharko dituzte.
Proposamenak aurkezten dituen pertsonak, ezinbestean Gipuzkoako EHAEOko elkargokidea izan behar du. Proiektua garatuko duten erakundeek ezingo dituzte zuzenean proposamenak aurkeztu.
Proposamenak aurkezteko, oinarrietantxertatuta dagoen txantiloia bete behar da eta Idazkaritzara bidali posta elektroniko bidez: idazkaritza@coavngipuzkoa.eus
Eskaerak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 12an amaitzen da
Berriak - 2021ko urriaren 07an, osteguna - 0 Iruzkinak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkartizak Donostiako Portu eraikina nabarmendu zuen atzo DOCOMOMO plaka batekin. Luis Tolosa Amibiliak 1943an proiektatu zuen eraikin hau duela gutxi birgaitua izan zen, eta 1925 eta 1965 urteen artean eman zen Mugimendu Modernoaren adibide esanguratsua da.
Ekitaldiari Euskadiko Arkitektura Institutuan eman zitzaion hasiera, eta bertan, Tomás Valenciano arkitektoak (VAUMM arkitektura eta hirigintza), eraikinak izandako birgaiketaren inguruko xehetasunak eman zituen: “Eraikinak erabilera berriei erantzuten die, bai publiko eta pribatuei, eta Luis Tolosaren egitura originala mantendu da, argiaren erabilerarekin nabarmentzen dena.” Aurkezpenaren ondoren, ekitaldiak portuan jarraitu zuen.
Hitza hartu zuen lehenengoa Juana Otxoa-Errarte Gipuzkoako EHAEOren presidentea izan zen: “Aitortza hau Arkitekturaren Mundu Egunerako egitarauan kokatzen da. Aurtengoan, birgaitzearen eta hiri-berroneratzearen garrantzia azpimarratzea genuen helburu eta horregatik nabarmendu nahi izan dugu birgaitutako eraikin bat, bizirik mantentzen dena”. Ondoren, Edurne Egañak (EKPko zuzendaria) hartu du hitza eta pozik agertu zen urte askoren ondoren Portu Eraikinaren proiektua errealitate bat delako, “erabilera eta behar berriei erantzuten diena eta Donostiako portu-ekintzak hartzen dituena”. Miren Garmendia (Arrantzaleen Kofradia) ere emaitzarekin kontent zegoela adierazi zuen “arrantzaleen lana ikusarazten eta gizarteari gerturatzen jarraituko dugulako hemendik”. Ondoren, Ana Azpiri historialari eta Luis Tolosaren biografiaren koordinatzaileak hitz egin zuen, eta Tolosak bere lanetan erakusten zuen sentsibilitatea nabarmendu zuen. Azkenik, Luis Tolosaren semeak, bere familiartekoen inguratua zegoena, hartu zuen hitza eta eskerrak eman zituen aitortza honengatik.
Mintzaldi guztien ondoren, eraikinean plaka ezarri zuten Juana Otxoa-Errartek eta Estanislao Fernández Narbaizak, Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen Batzordearen izenean. Plakan, egilearen izena eta dataz gain, QR kode bat agertzen da, eta bertatik eraikinaren fitxara eta sartu daiteke.
Besteak beste, ekitaldian Jon Chavarri Donostiako Udaleko Hirigintza Sostengagarriko zuzendaria eta Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen batzordeko kideak egon ziren.
DOCOMOMOri buruz
DOCOMOMO, Documentation and Conservation of building, sites and neighbourhoods of the Modern Movement (Mugimendu Modernoko eraikin, ingurune eta auzoen Dokumentazioa eta Kontserbazioa) 1990. urtean sortutako nazioarteko erakunde bat da eta bere helburu nagusia da XX. mendeko arkitektura modernoko ondarea inbentariatzea, dibulgatzea eta babestea. 1993an DOCOMOMO Ibérico filiala sortu zen, beste erakunde batzuekin batera, Espainia eta Portugalen lan egiten duena DOCOMOMOren helburu berdinekin.
Berriak - 2021ko urriaren 04an, astelehena - 0 Iruzkinak
Urtero legez, urriko lehen astelehenean Arkitekturaren Mundu Eguna ospatzen da. Hori horrela, eta lehengo astean komunikatu genuen bezala, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala bi ekintza ditu antolatuak egun honen inguruan:
Bestalde, gaur publiko egiten den CSCAEren manifestuarekin bat egiten dugu, eta horregatik, hori horrela honekin batera bidaltzen dizugu.
Berriak - 2021ko irailaren 24an, ostirala - 0 Iruzkinak
Urtero legez, urriko lehen astelehenean Arkitekturaren Mundu Eguna ospatzen da. Hori horrela, Gipuzkoako EHAEOak eraikinen birgaitzea eta hiri berroneratzearen garrantzia azpimarratzeko helburua duen egitarau bat prestatu du, Europatik egin den apustu bera Next Generation EU funtsekin. Horretarako, bi ekintza antolatu ditu:
1) Urriaren 4rako bisita gidatu bat antolatu du Otxarkoaga (Bilbo) eta Txontako (Eibar) Opengeletara, eraikinen birgaitze prozesu osoan zehar auzokideei lagunduko dien auzo-bulegoak ezagutzeko.
2) Urriaren 6an DOCOMOMO plaka bat ezarriko da berriki birgaitu den Donostiako Portu Eraikinean (Portaviones), Luis Tolosarena eta Mugimendu Modernoaren Arkitekturaren adibide esanguratsua.
Jarduera hauek arkitekto zein publiko orokorrarentzat daude pentsatuak. Parte hartzea doakoa izango da, baina aurretik izena ematea ezinbestekoa da:
GUIADA OPENGELA BISITA GIDATUA: EGITARAUA + IZEN-EMATEAK
DOCOMOMO PLAKAREN EZARTZEA: EGITARAUA + IZEN-EMATEAK
Berriak - 2021ko irailaren 08an, asteazkena - 0 Iruzkinak
Udarako oporrak pasata, 12 hilabete 12 emakume-arkitekto zikloaren topaketa berri bati ekingo diogu! Cristina Arcauz eta Monika Benko izango ditugu hizlari. 30 urtetik gora daramatzate lanean, eta bi hamarkada baino gehiago elkarlanean... beraz, lankideak izateaz gain lagunak ere badira. Tabakaleraren eraikina edota Miramar jauregiak ez dute sekreturik bi emakume hauentzat... beraien eskutik ezagutu nahi?
Iraileko topaketa honetan, bi emakume arkitekto hauen esperientzia ezagutzeko aukera izango dugu.
Ekitaldia irailaren 17an, ostirala, 13:00etatik 15:00etara izango da, Gipuzkoako EHAEOren egoitzan, eta aurrez aurre (leku mugatuak 12 arte) edo streaming bidez parte hartu ahal izango da.
Aurretik izena ematea, ezinbestekoa.
Berriak - 2021ko uztailaren 12an, astelehena - 0 Iruzkinak
2021eko JAZZALDIKO IRABAZLEAK:
Erreserba:
Gipuzkoako EHAEOean elkargokideak diren pertsona, 56. Jazzaldian (uztailak 21-25 bitartean) Trinitate plazan eskainiko diren kontzertuekin gozatzeko aukera izango da Gastronomiazko Euskal Anaiartertik, betiere osasun krisiak erangidako neurriak hartuta. IKUSI PROGRAMA
COVID-19ak eragindako egoera dela eta, aurten ere ez da barra zerbitzurik egongo terrazetan. Hori horrela, Munibe Jangelan afaltzeko mahaia erreserbatuz bakarrik joan ahal izango da. Hauek dira baldintzak:
Jazzaldiaren egunetarako mahaiaren erreserbarako zozketan parte hartu nahi duten elkargokideek formularioa bete beharko dute. Parte hartzeko azken eguna uztailak 16 , 12:00etan izango da, eta uztailaren 19an irabazleen izenak argitaratuko ditugu sarrera honetan bertan.
OHARRA: Mahaia bi pertsona-talderekin partekatu ahal izango da, betiere mahaikideen kopurua (6 pertsona) gainditzen ez bada. Kasu horietan, mahai berean bada ere, bi taldeak bereizteko neurriak jarriko dira.