Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


Landa garapenen inguruan hausnartu eta eztabaidatuko dute gaian adituak diren arkitektoek, ostegun honetan Gipuzkoako EHAEOean

Berriak - 2023ko maiatzaren 16an, asteartea - 0 Iruzkinak

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzako Kultura | Gizartea batzordeak, berriz ere, Gipuzkoako etorkizuneko lurralde- eta hiri-ereduari buruz hausnartzera eta eztabaidatzera gonbidatzen ditu herritarrak. Laugarren jardunaldia ostegunean (maiatzaren 18an) izango da, 18:30ean, Gipuzkoako EHAEOren egoitzan (Frantzia pasealekua, 11 – Donostia), eta landa garapenak gaiaren ingurukoa izango da. Topaketa honetako protagonistak gaian adituak diren hiru arkitekto hauek izango dira: Joseba Larzabal, Ana Ezeiza eta Jon Sánchez. Ondoren, Oihana Santolaria arkitektoak moderatutako eztabaidari ekingo zaio. Sarrera doakoa izango da, baina plazak mugatuak izango dira; beraz, aldez aurretik izena eman behar da Gipuzkoako EHAEOren web orrian.

IKUSI INFORMAZIO GUZTIA

12H 12A Japoniara bidaiatzen du, Mio Tsuneyama eta Noemí Gómez

Berriak - 2023ko maiatzaren 05an, ostirala - 0 Iruzkinak

Hemen da 12 hilabete 12 emakume-arkitekto ekimenaren bigarren hitzaldian Japoniara bidaiatuko dugu,  Noemí Gómez eta Mio Tsuneyama arkitektoekin.


Noemi Gómezek arkitektura tituloa Madrilgo AGETen eskuratu bazuen ere, Japonian eman egin du bere ibilbide profesionalaren zati handi bat, besteak beste, Yoshiharu Tsukamoto laborategian genero-kontuak Japoniako testuinguruan ikertzen egon da  emakume arkitektoen, etxe japoniarraren eta hiri-ingurunearen ikuspegitik. Bestalde, Mio Tsuneyama arkitekto japoniarrak Tokyoko University of Sciencen (TUS) hasi zituen ikasteketak eta Lausanneko (Suitza)  École Polytechnique Fédéralean  (EPFL) amaitu. Gaur egun bertako eta beste hainbat unibertsitateetako irakasle bisitaria da. Aldi berean, Studio mnm sortu zuen Tokyon eta nabarmentzekoak dira familia bakarreko etxebizitza tokiotarrak berritzeko proiektuak.

Hitzaldia maiatzaren 11n 18:30ean izango da Gipuzkoako EHAEOean, baina streaming bidez ere jarraitu ahal izango da.

Parte hartzea doakoa da, baina aurretik izena eman behar da.

EZAGUTU HIZLARIAK


HELBURUA 

12H 12A  emakume arkitektoen agertokia eta bozgorailua izan nahi du. Jardunaldi hauen helburua da emakume arkitektoak eta euren lana ikustaraztea eta jakin-nahia ezagutzea.


Datozen ekitaldietako datak:

  • 2023/06/22: COAVN Navarra
  • 2023/07/20: COAVN Alava*
  • 2023/09/28: COAVN Bizkaia
  • 2023/10/26: COAVN Gipuzkoa
  • 2023/11/30: COAVN Navarra 

* Baieztatzeke / por confirmar

Pablo de la Hoz, Naiara Zabala eta Mikel Azcona arkitekto adituek Gipuzkoako hiri- berroneratzeari buruzko hausnarketa eta eztabaida egingo dute ostegun honetan (apirilak 20)

Berriak - 2023ko apirilaren 18an, asteartea - 0 Iruzkinak

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzako Kultura | Gizartea batzordeak, berriz ere, Gipuzkoako etorkizuneko lurralde- eta hiri-ereduari buruz hausnartzera eta eztabaidatzera gonbidatzen ditu herritarrak. Hirugarren jardunaldia ostegunean (apirilaren 20an) izango da, 18:30ean, Gipuzkoako EHAEOren egoitzan (Frantzia pasealekua, 11 – Donostia), eta hiri-berroneratzearen ingurukoa izango da. Horretarako, gaian adituak diren hiru arkitektoek hartuko dute parte: Pablo de la Hoz, Naiara Zabala eta Mikel Azcona. Ondoren, Iñigo Peñalba arkitektoak moderatutako eztabaidari ekingo zaio. Sarrera doakoa izango da, baina plazak mugatuak izango dira; beraz, aldez aurretik izena eman behar da Gipuzkoako EHAEOren web orrian.

INFORMAZIOA GUZTIA

Hautagaitzetarako deia: Arkitektoen Nazioareko Batasunaren Urrezko Domina eta sarietarako

Berriak - 2023ko apirilaren 04an, asteartea - 0 Iruzkinak

Arkitektoen Nazioarteko Batasunak (UIA) jakinarazi du Urrezko Dominarako eta UIA 2023 Sarietarako deialdia ireki dela. Sari horiek Kopenhagen egingo den XXVIII. UIA Biltzarrean emango dira, 2023ko uztailaren 2tik 6ra.

Honen bidez elkargokideak animatzen ditugu euren hautagaiak aurkeztera. Horretarako, coavn@coavn.org helbidera idatzi behar da hautagai gisa proposatzen diren izenekin apirilak 11 baino lehen.

Hautagaitzak ingelesez edo frantsesez, UIAko lan hizkuntzak,  aurkeztu behar dira honako dokumentazioarekin batera:
  • Hautagaiaren edo hautagaien argazki digitala (5 MB gehienez).
  • Hautagaiaren biografia laburra (600 hitz gehienez). 
  • Hautagaitza aurkezten duen erakundearen aitorpena, non hautagaitza izendatzeko arrazoiak azalduko diren. 
  • Hautagaiaren lan profesionalaren curriculum laburtua (1.000 hitz gehienez). 
  • Hautagairen lanaren 10 argazki gehienez (15 MB artekoak). Jean Tschumi Sariaren kasuan, argazkien ordez hautatutako idatzien irudi eskaneatuak erabil daitezke.

Formatu hauek onartzen dira: .docx, .pdf, .gif, .jpg, .png, .tif, .tiff edo .eps. Ez da onartuko goian aipatu ez den hizkuntza batean aurkezten den hautagairik.

Argazki guztiek egile-eskubiderik gabe egon beharko dute eta UIAk inolako murrizketarik gabe erabiltzeko eskubidea izango du.

Honekin batera Urrezko Dominaren eta UIA Sarien araudia atxikitzen da (gazteleraz).

INFORMAZIO GUZTIA

 

 

Gipuzkoako EHAEOk lurraldeko bizitegi-garapen berriei buruzko hausnarketa eta eztabaida egitera dei egiten die herritarrei, gai horretan adituak diren hiru arkitektoekin batera

Berriak - 2023ko martxoaren 22an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzako Kultura | Gizartea batzordeak joan den urtearen amaiera Gipuzkoako etorkizuneko lurralde- eta hiri-ereduari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko ziklo bat abiatu zuen. Lehen jardunaldia Loiolako kuartelen inguruan egin zen, eta bigarren topaketa hau bizitegi-garapen berriei buruzko eztabaidaren bila dabil. Hitzordua bihar izango da (osteguna, martxoak 23), 18:30ean, Gipuzkoako COAVNren egoitzan (Frantzia pasealekua, 11 – Donostia). Bertan, hirigintzan adituak diren hiru arkitektok hartuko dute parte: Oihana Arruti, Santiago Peñalba eta José Miguel Toledo. Ondoren, Oihana Santolaria arkitektoak moderatutako eztabaidari ekingo zaio. Sarrera doakoa izango da eta herritar guztientzat dago zabalik, baina plazak mugatuak dira; beraz, aldez aurretik izena eman behar da Gipuzkoako EHAEOren web orrian.

INFORMAZIO GEHIAGO

IZEN-EMATEAK + HIZLARIAK

12H 12A ekimenaren edizio berri bat ibilbidea hasten du Bizkaiko EHAEOean, Maivi Morrás eta Andrea Garcíare parte-hartzearekin

Berriak - 2023ko martxoaren 10an, ostirala - 0 Iruzkinak

Bueltan da 12 hilabete 12 emakume-arkitekto ekimenaren edizio berri bat.  2023an ere, saioak EHAEOren  ordezkaritza guztietan egingo dira. Bizkaian hasiko dugu ibilbidea, Maivi Morrás Zuazo eta Andrea García Cresporen hitzaldiarekin.

Hitzaldiak aurrez aurre edota streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da.

EMAN IZENA

 

Ekimenari buruz

12H 12A  emakume arkitektoen agertokia eta bozgorailua izan nahi du. Jardunaldi hauen helburua da emakume arkitektoak eta euren lana ikustaraztea eta jakin-nahia ezagutzea.

Ezagutu hizlariak

Bisatuaren balantzea 2022: %34,4 hazi da EAEn bisatutako azalera

Berriak - 2023ko otsailaren 14an, asteartea - 0 Iruzkinak

EAEko birgaitze- eta obra berriko obretan bisatutako azalera % 34,4 hazi da aurreko urtearekin alderatuta, CSCAEk 2022ko balantzerako egindako bisatu-datuen arabera. Nolanahi ere, datu horiek xehetasun handiagoz aztertzean, hazkunde nagusia birgaitzean gertatzen da; izan ere, obra berriaren bisatutako azalera (bizitegitakoa + bizitegitakoa ez dena) %2 baino ez da igotzen, eta obra berriko datu positiboa ematen dute dutenak, bizitegietako obrei dagozkienak da.

Ikusi xehetasun guztiak jasotzen dituen txostena

Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoak ekoitzi duen Ondare atariak erakusketa, bueltan da

Berriak - 2023ko urtarrilaren 11an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak Ondare atariak: irisgarri eta inklusiboak? erakusketa ekoitzi eta ikusgai jarri zuen 2021ean, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. Erakusketak ikusmin handia sortu zuen eta harrera oso ona izan zuen publikoaren artean. Hori horrela, erakusketa berriro ere ikusgai jarriko da, oraingo honetan Egiako Kultura Etxean (Donostian). Inaugurazio-ekitaldia bihar, urtarrilak 12, izango da 19:00etan. Bestalde, urtarrilaren 25erako bisita-gidatu bat antolatu da erakusketara.

Pandemia garaian bete-betean geundela inauguratu zen lehenengoz Ondare atariak: irisgarri eta inklusiboak? erakusketa Gipuzkoako EHAEOren egoitzan, Ondarearen Europako Jardunaldien programazioaren barruan. “Osasun-egoeraren murrizketek baldintzatu arren, ikusleen erantzuna bikaina izan zen eta berriro ere ikusgai jarri behar genuela argi genuen”, diote Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen batzordeko kideek, erakusketaren egileak. Hori horrela, eta asmo horri jarraiki, bihar 19:00etan berriro ere inauguratuko da, oraingo honetan Egiako Kultur Etxean. Ekitaldian, besteak beste, Juana Otxoa-Errarte Gipuzkoako EHAEOren lehendakariak eta Juan Martín Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen batzordeko zuzendariak parte hartuko dute. Amaieran, mokadutxo bat partekatuko da gerturatzen direnekin.

Bestalde, urtarrilaren 25ean 11:00etan, erakusketara bisita gidatu bat egingo da, non atari bakoitzaren azalpen xeheagoa emango duten Gipuzkoako Ondarearen batzordeko zenbait kidek. Bisitan parte hartzeko, aurretik izena eman behar da Egiako Kultur Etxean.

Erakusketa hau otsailaren 28ra arte bisitatu ahal izango da honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era.

 


 

Erakusketa honi buruz

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien leloa Ondare irisgarria eta inklusiboa izan zen 2021ean. Hori horrela, Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen batzordeak Donostiako Hiri Ondarea Babesteko Plan Bereziak B mailarekin babestuak eta eraikiak dauden eraikinetako atarien inguruko erakusketa ekoitzi zuen. Guztira 25 atari baziren, 23 portaleko jabeen baimenarekin osatu ahal izan zuen erakusketa.

Gai honek indarrean dagoen legeria betetzen dela eta berezko ondare-balioak mantentzen direla egiaztatzea planteatzen da, aplikatzean sortzen diren mugak eta zailtasunak aztertzeko. Erakusketa horrek aukera ematen du egoera horrek eragiten dituen arazoak egiaztatzeko, oro har eta kasu zehatz bakoitzean, eta profesional bakoitzak, ahal den neurrian, ematen duen erantzun teknikoa. Ondare-errespetuaren eta araudia betetzearen arteko oreka delikatua bilatuz.

73-tik 80-ra guztira: 350

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

09 - 17

Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 18:00 2026ko irailaren 17an, osteguna

09 - 24

Hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldia: HAPOa auzitan Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 18:00 2026ko irailaren 24an, osteguna

09 - 28

Etengabeko trebakuntza: Diseinu energetiko positiboa: kalkulua eta irizpideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 15:00-19:30 / 9:00-14:30 2026ko irailaren 28an, astelehena