Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOak Donostiako Portu Eraikina DOCOMOMO plaka batekin nabarmendu du


2021ko urriaren 07an, osteguna

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkartizak Donostiako Portu eraikina nabarmendu zuen atzo DOCOMOMO plaka batekin. Luis Tolosa Amibiliak 1943an proiektatu zuen eraikin hau duela gutxi birgaitua izan zen, eta 1925 eta 1965 urteen artean eman zen Mugimendu Modernoaren adibide esanguratsua da.

Ekitaldiari Euskadiko Arkitektura Institutuan eman zitzaion hasiera, eta bertan, Tomás Valenciano arkitektoak (VAUMM arkitektura eta hirigintza), eraikinak izandako birgaiketaren inguruko xehetasunak eman zituen: “Eraikinak erabilera berriei erantzuten die, bai publiko eta pribatuei, eta Luis Tolosaren egitura originala mantendu da, argiaren erabilerarekin nabarmentzen dena.” Aurkezpenaren ondoren, ekitaldiak portuan jarraitu zuen.

Hitza hartu zuen lehenengoa Juana Otxoa-Errarte Gipuzkoako EHAEOren presidentea izan zen: “Aitortza hau Arkitekturaren Mundu Egunerako egitarauan kokatzen da. Aurtengoan, birgaitzearen eta hiri-berroneratzearen garrantzia azpimarratzea genuen helburu eta horregatik nabarmendu nahi izan dugu birgaitutako eraikin bat, bizirik mantentzen dena”. Ondoren, Edurne Egañak (EKPko zuzendaria) hartu du hitza eta pozik agertu zen urte askoren ondoren Portu Eraikinaren proiektua errealitate bat delako, “erabilera eta behar berriei erantzuten diena eta Donostiako portu-ekintzak hartzen dituena”. Miren Garmendia (Arrantzaleen Kofradia) ere emaitzarekin kontent zegoela adierazi zuen “arrantzaleen lana ikusarazten eta gizarteari gerturatzen jarraituko dugulako hemendik”. Ondoren, Ana Azpiri historialari eta Luis Tolosaren biografiaren koordinatzaileak hitz egin zuen, eta Tolosak bere lanetan erakusten zuen sentsibilitatea nabarmendu zuen. Azkenik, Luis Tolosaren semeak, bere familiartekoen inguratua zegoena, hartu zuen hitza eta eskerrak eman zituen aitortza honengatik.

Mintzaldi guztien ondoren, eraikinean plaka ezarri zuten Juana Otxoa-Errartek eta Estanislao Fernández Narbaizak, Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen Batzordearen izenean. Plakan, egilearen izena eta dataz gain, QR kode bat agertzen da, eta bertatik eraikinaren fitxara eta sartu daiteke.

Besteak beste, ekitaldian Jon Chavarri Donostiako Udaleko Hirigintza Sostengagarriko zuzendaria eta Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen batzordeko kideak egon ziren.

DOCOMOMOri buruz

DOCOMOMO, Documentation and Conservation of building, sites and neighbourhoods of the Modern Movement (Mugimendu Modernoko eraikin, ingurune eta auzoen Dokumentazioa eta Kontserbazioa) 1990. urtean sortutako nazioarteko erakunde bat da eta bere helburu nagusia da XX. mendeko arkitektura modernoko ondarea inbentariatzea, dibulgatzea eta babestea. 1993an DOCOMOMO Ibérico filiala sortu zen, beste erakunde batzuekin batera, Espainia eta Portugalen lan egiten duena DOCOMOMOren helburu berdinekin.

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter