Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


Hiri eta Komunitate Jasangarrien I. Sarietako irabazleak baditugu jada

Berriak - 2022ko irailaren 05an, astelehena - 0 Iruzkinak

Gipuzkoako EHAEOren Jasangarritasun batzordeak, Habic-en (Euskadiko Ekipamenduaren, Altzarien eta Diseinuaren Klusterra) laguntzarekin, Hiri eta Komunitate Jasangarrien Sarien lehen edizioa jarri zuen abian ekainean. Helburua:  parkitektura-lanak eta arkitektoen jarduera profesionalarekin zerikusia duten edozein motatako lanak saritzea, baldin eta lanbidean helburu jasangarriak sartzen badituzte eta Garapen Iraunkorreko Helburuen (GJH) xede eta xedeekin bat egiten badute.

Pasa den astean elkartu ziren epamahaiko kideak eta proiektu irabazleak zeintzun ziren ebatzi zuten:

  •  GIZARTE MODALITATEA (10 GJH): 

Proiektu irabazlea: OPENBIKE
Egileak: Iñaki Albistur Martín eta  Raquel M. Ares Joana (Arquimaña Materiales y Arquitectura S.L)

  • INGURUGIRO MODALITAEA (12 GJH):

Proiektu irabazlea: Etxebizitza eraikin batean irisgarritasuna hobetzea (Mejora de la accesibilidad en edificio de viviendas)
Egileak: Haritz San Francisco Lasa eta Estanislao Fernández Narbaiz

Aipamen berezia: Energia positiboko eraikinen diseinuaren inguruko ikerketa (Investigación sobre el diseño de los edificios de energía positiva)
Egilea: Xabier Barrutieta Basurko (Barru Arkitektura SLP eta Euskal Herriko Unibertsitatea)

Garapen Jasangarrirako 2030 Agendari egiten dion ekarpenaren esparruan antolatu dira sari hauek. Asmoa da urtero, 2022 eta 2030 artean deituko dira sariak, eta edizio bakoitzean 17 GJHetako 2ri lotutako bi lan sarituko dira. Halaber, deialdi guztietan zeharkako gai komun bat egongo da: 11. GJH Hiri eta komunitate jasangarriak, sarketa honi izena ematen diona.

2022ko EHAEO Sarien erakusketa Gipuzkoara iritsi da!

Berriak - 2022ko uztailaren 29an, ostirala - 0 Iruzkinak

 

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2022an eman dituen sarien proiektuen erakusketa egokitua ikusgai izango da EHAEOren Gipuzkoako egoitzan. Zehazki, modalitate desberdinetan saritutako 12 proiektu sarituak eta Administrazio Publikoaren zerbitzurako arkitektoaren aintzatespenak jasotzen dira erakusketa honetan. 

Erakusketa herritar guztientzako egongo da zabalik eta Donostiako egoitzaren aretoan bisitatu ahalko da irailaren 15a arte honako ordutegian: 
 

Astelehen-ostirala:  9:00-14:00
(Aste Nagusian 13:00ak arte). 

TODA LA INFORMACIÓN SOBRE LA EXPOSICIÓN

Liburutegiaren itxiera oporrak direla eta

Berriak - 2022ko uztailaren 22an, ostirala - 0 Iruzkinak

 

Gipuzkoako EHAEOren liburutegia itxita egongo da abuztuaren 1etik 19ra oporrak direla eta. Gainontzeko egunetan, eta irailak 15 arte, hau izango da da ordutegia:

Astelehenetik ostiralea 9:00etatk 14:00etara.

Bestalde, elkargokideei gogorarazten zaie dagoeneko 2022ko EHAEO Sarien liburua jaso dezaketela liburutegian.

Azkenik, hementxe uzten dizkizuegu zenbait gomendio oporretan irakurtzeko, guztiak maileguan eramateko moduan daudenak:

 

 

 

 

 

 

 

 

 IKUSI BIDEOA

Aprobetxatu azken egun hauek zure maileguak egiteko!

KONTSULTATU KATALOGO OSOA

Informazio gehiagorako, jar zaitez harremanetan liburutegiarekin:

liburutegia@coavngipuzkoa.eus

Tel.: 943 320 194

Jazzaldia 2022 (eguneratua)

Berriak - 2022ko uztailaren 08an, ostirala - 0 Iruzkinak

Gastronomiazko Elkarterako mahaiaren zozketa gaur, uztailak 8, egin da 12:00etan. Guztira, 30 elkargokidek hartu dute parte, eta honako estekan dago irabazleen eta ordezkoen emaitza:

ZOZKETAREN EMAITZAREN ESTEKA

Lekuak emateko garaian, kontuan izan da mahaikide kopurua eta parte-hartzaile bakoitzak  lehentasunez aukeratutako eguna. Hau guztia kontuan izanda, honela gelditu da banaketa egun bakoitzean:

 

Izen-abizenak

 Mahaikideak guztira

UZTAILAK

22

UZTAILAK

23 

UZTAILAK

24 

UZTAILAK

25

Alejandro Peña Teruel

10

 

 

 

x

Ane Imaz Fernández

10

x

 

 

 

Juan Bautista Beldarrain

2

 

x

 

 

Santiago Pérez Ocáriz

4

 

x

 

 

Patxi López Roldán

2

 

x

 

 

Carlos López Ceballos

2

 

x

 

 

Iker Mardaras

8

 

 

x

 

Abraham Corpas

2

 

 

x

 




 

Aurten ere Jazzaldia egiten den egunetan (uztailaren 22etik 25era) Trinitate plazan eskainiko diren kontzertuekin gozatzeko aukera izango dute Gipuzkoako EHAEOeko elkargokideek Gastronomiazko Euskal Anaiartertik. Ez da barra zerbitzurik egongo eta jangela guztiak afarietarako egokituko dira. Beraz, mahaia erreserbatuz bakarrik joan ahal izango da, eta hauek dira baldintzak:

  • Egun bakoitzerako, mahai bat eskatu ahal izango da Elkargotik, eta mahai bakoitzean gehienez 10 pertsonentzako lekua egongo da (10 pertsona baino gutxiarontzat eskatuz gero, mahaia beste talde batekin osatu ahal izango da).  
  • Menu bakoitzaren prezioa 40 €koa izan da pertsonako (edariak ez daude barne), eta egun bakoitzean bi menuren artean aukeratu ahal izango da, erreserba egitean aukeratu beharko dena (berdina guztientzat). MENUAK.
  • Mahaia erreserbatu duen elakargokideak, eskatu dituen menuen ordainketa egiteko ardura hartzen du. 
  • Terrazetara ezingo dira mahaiak atera eta isiltasuna mantendu beharko da.  


Jazzaldiaren egunetarako mahaiaren erreserbarako zozketan parte hartu nahi baduzu, formularioa bete beharko duzu. Parte hartzeko azken eguna uztailak 8ko 12:00etan izango da, eta  egun horretan irabazleen izenak argitaratuko ditugu  webgunean. Hala ere, saridunekin harremanetan jarriko gara zuzenean.

 

Bi euskal proiektu CSCAEren ARQUITECTURA sarien 21 finalisten artean

Berriak - 2022ko ekainaren 20an, astelehena - 0 Iruzkinak

  • Last Chance for a Slow Dance, Beñat Saratxaga Couceiro eta Gentzane Goikuria Irigoyenen proiektua, 2022ko EHAEO Sarietan saritua, eta Federico Soriano Peláez eta Maria Dolores Palacios Díazen Euskalduna Jauregia nabarmentzen dira 2022ko CSCAEren ARQUITECTURA sarietako finalisten artean.
  • 21 lan finalista, aurkeztutako 650 proiektuetatik, ARQUITECTURA Sarietarako hautagaiak dira. Guztira hainbat balore balioesten dituzten sei sari eta hiru sari berezi banatuko dira: Espainiako Arkitektura Saria, Espainiako Hirigintza Saria eta Iraunkortasun Saria.
  • Epaimahaiak balioetsi du Carme Pinòs eta Carlos Puenteren lanak lanbidean jarduteko bi modu konprometitu direla, kalitatezko arkitekturaren garrantzia islatzen dutenak eta obra berezien bikaintasunean eta fintasunean bat egiten dutenak.

Carme Pinòs eta Carlos Puentek Arkitekturaren Urrezko Domina entzutetsua jasoko dute, Espainiako Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Gorenak (CSCAE) ematen duena. Aintzatespen horiekin batera, CSCAEk ARQUITECTURA Sarien lehen edizioko 21 lan finalistak ere iragarri ditu, besteak beste, Last Chance for a Slow Dance, Beñat Saratxaga Couceiro eta Gentzane Goikuria Irigoyen proiektua, 2022ko EHAEO Sarietan saritua, eta El Palacio Euskalduna, Federico Soriano Pelaez eta Maria Dolores Palacios Díazen lana. Finalera iristen diren proiektuek, 650 proposamenen artean, sei sari jaso ahal izango dituzte, eta honako balio hauek aitortuko dituzte: iraunkortasuna eta osasuna, Bauhaus Berria, konpromiso sozial eta etikoa, lanbidea, RE balioak (birgaitzeari, berritzeari eta berroneratzeari dagozkionak) eta habitata. Gainera, hiru sari berezi emango dira: Espainiako Arkitektura Saria, Espainiako Hirigintza Saria eta Iraunkortasun Saria.

Sariak banatzeko ekitaldia uztailaren 13an, asteazkena, izango da, 19: 30ean, CaixaForum Madrilen. Ekitaldia Errege Lorategi Botanikoan koktel batekin amaituko da, UNESCOren Munduko Ondarea den Argiaren Paisaiaren balioa azpimarratuz. Ekitaldi honekin itxiko da ARQUITECTURA Sarien lehen edizioa, gizarte bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa sortzen laguntzen duten arkitekturako edo arkitekturarekin zerikusia duten profesional guztien lana aintzatesteko.

Irabazleek sarien eskultura jasoko dute, "TOITS" diseinua, Jesus de los Ojos Moral, Jairo Rodríguez Andre, Manuel Fernández Catalina eta Ana Muñoz López arkitektoen lana, eta Obsidiana COMPAC enpresarekin egingo da. Marka horretako materialik jasangarriena da, teknologia aitzindariak inplementatu baitira eta mineralaren karga % 100 birziklatu eta beiraz osatuta baitago. Material hau Cradle to Cradle Certifie اBronze da, ekonomia zirkularraren premisak betetzen dituela bermatuz. Gainera, FX International Interior Design 2021 eta Sustainability Award 2020 erakundeek aitortu dute jasangarritasun eta diseinu eraginkorragatik.

Martxan dira Hiri eta Komunitate Jasangarrien I. Sariak

Berriak - 2022ko maiatzaren 26an, osteguna - 0 Iruzkinak

Gipuzkoako EHAEOren Jasangarritasun Batzordeak, Habic-en (Euskadiko Ekipamenduaren, Altzarien eta Diseinuaren Klusterra) laguntzarekin, HIRI ETA KOMUNITATE IRAUNKORREN SARIEN lehen edizioa antolatu du, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendari egiten dion ekarpenaren esparruan. Helburua da arkitektura-lanak eta arkitektoen jarduera profesionalarekin zerikusia duten edozein motatako lanak saritzea, baldin eta lanbidean helburu jasangarriak sartzen badituzte eta Garapen Iraunkorreko Helburuen (GJH) xede eta xedeekin bat egiten badute.

Urtero, 2022 eta 2030 artean deituko dira sariak, eta edizio bakoitzean 17 GJHetako 2ri lotutako bi lan sarituko dira. Halaber, deialdi guztietan zeharkako gai komun bat egongo da: 11. GJH Hiri eta komunitate jasangarriak, sarketa honi izena ematen diona.


LEHEN EDIZIOA

Lehen edizio honetan  lanek 10. GJHrekin (Desberdintasunen murrizketa) eta 12. GJHarekin (Ekoizpen eta kontsumo arduratsua) lotuta egon behar dute.

Parte hartu nahi dutenek formulario honen bidez egin beharko dute izen-ematea (doakoa), eta honako hauek bete:

  • Datu pertsonalak
  • Proposamenaren informazio garrantzitsuena
  • Gehienez 350 hitz deskribatzen dituen memoria laburra.


Gainera, parte-hartzaileek panel bat egin beharko dute, DIN A1 tamainakoa, PDF formatuan eta 15 MBkioa gehienez, eta hori guztia posta elektronikoz bidali helbide honetara: jasangarr-idazk@coavngipuzkoa.eus


 

SARIAK

800 €-ko bi sari eta garaikur oroigarri bat egongo dira, ordezkatzen duten modalitate edo GJH bakoitzeko bat. Gainera, aipamen merezi duten lan guztiek garaikur bat jasoko dute.

Sari-banaketa 2022ko irailaren 15ean egingo da, Donostian (tokia zehazteke).


 

IZEN-EMATEA

Izena emateko epea 2022ko ekainaren 26an amaituko da.



OINARRIAK

Kontsultatu hemen oinarriak:

OINARRIAK eta bete IZENA EMATEKO inprimakia.


 

Egurtek Sarien Erakusketa Donostian da ikusgai

Berriak - 2022ko maiatzaren 25an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Gaur goizean inauguratu da Egurtek Sarien Erakusketa, Euskadiko Arkitektura Institutuan, Donostian. Aldi baterako ikusgai egongo dira seigarren edizio honetara aurkeztutako 76 lanak. Sari-banaketa urrian izango da, Egurtek Nazioarteko Zuraren Arkitektura eta Eraikuntza Foroan zehar. Honako hauek parte hartu dute inaugurazioan: Mario Goffard, Bilbao Exhibition Centreko Merkataritza eta Marketing zuzendaria; Patxi Chocarro, Egurtek 2022 Sarien presidentea eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko dekanoa; Oscar Azkarate, Baskegurreko zuzendari nagusia; eta José Ángel Medina, Euskadiko Arkitektura Institutuko zuzendaria.

Honako hauek izan dira Egurtek sariak jaso dituzten proiektuak:

  • Casa Porta Trinitat, Manuel Sánchez-Villanueva eta Carol Beuterrena – Bartzelona (Bertako Egurra-Basque Quality kategoria);
  • Last Chance For A Slow Dance, Beñat Saratxaga eta Gentzane Goikuriarena - Larrabetzu, Bizkaia (Bois/Egurra/Madera - BEM kategoria);
  • Viviendas Sociales, Marta Peris eta José Manuel Toralena - Cornellà de Llobregat, Bartzelona (Eraikuntza kategoria; kategoria honetako accesita Casa Porta Trinitat proiektuarentzat izan da);
  • Casa Pris, Óscar Andrés eta Iván Andrésena - Vigo, Pontevedra (Interiorismo kategorian; accesita Ignacio Olite eta Koldo Fernándezen Laying Box proiektuak lortu du - Pamplona, Nafarroa);
  • Mesa Laga, Silvia Ceñalena (Produktuaren Diseinua kategoria);
  • Tectónica.Archi, José María Marzorena; eta Revista Aitim, José Enrique Perazarena (Argitalpena kategorian).

2012an Egurrezko Arkitekturaren Sariak sortu zirenetik, kalitate handiko ehun proiektu inguru aurkezten dira edizio bakoitzean, eta sektoreko aitorpenik ospetsuenetako bat bilakatu da. Aurkeztutako lan bakoitzak balioa ematen dio egurrari, eraikuntza jasangarriaren baitan. Arkitekturak funtzio eraldatzailea du, eta gizartearen eta banakoen ongizatera bideratutako forma berrietara mugitzen ari da. Sariek garrantzi handia dute Euskadiko egurraren sektorearentzat. Ebazpenaren berri online eman zuten, orain dela gutxi. Hortaz, Egurtekek funtzio garrantzitsua du ingeniariei eta arkitektoei zuzendutako dibulgazioari eta prestakuntzari dagokionez, gero eta joera handiagoa baitago eraikuntza jasangarriaren aldeko apustua egiteko. Gainera, aurkeztutako proposamen guztiak panelen bidez ikusgai izango dira bertan. Sariez gain, foroan kongresu garrantzitsu bat egingo da eta Estatu mailako eta nazioarteko (Austria, Herbehereak, Portugal eta Danimarka, adibidez) lehen mailako adituek hartuko dute parte.

Erakusketa eremua eta jardunaldi teknikoak ere antolatuko dira bertan. Erakusketa ekainaren 30era arte egongo da zabalik, eta honako ordutegi hau izango du: asteartetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara; larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; igandeetan, 11:00etatik 14:00etara.

Gipuzkoako EHAEOk eta GAATEk gaur aurkeztu dituzte Birgaitze Bulegoak prentsaurrean

Berriak - 2022ko maiatzaren 17an, asteartea - 0 Iruzkinak

Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialak (GAATE) eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak beren indarrak batu dituzte lehen aldiz, “aurrekaririk gabeko ekimen honetan”: birgaitze-bulego bana sortzea. Nagore Azuabarrena GAATEko lehendakariaren hitzetan, “birgaitzeko garaia iritsi da, diru-laguntzen sostenguarekin, Europatik etorriko direnak, argi baitago birgaitzearen aldeko apustua egin dela, eta kasu askotan laguntza horiek oso garrantzitsuak izan daitezke”.

Aukera horren aurrean, bi Elkargoek aurrerapauso bat eman dute eta bulego bana eratu: “Administrazioak finantzatu ez duen ekimena da, baina uste dugu ezinbestekoa dela hainbat arrazoirengatik: lehena, ‘Next Generation’ laguntzek aukera paregabea ematen dutelako higiezinen parkea birgaitzeko”, adierazi du Juana Otxoa-Errartek, Gipuzkoako EHAEOren lehendakariak.

JARRAITU IRAKURTZEN

57-tik 64-ra guztira: 319

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 06

Etengabeko trebakuntza: Adimen artifizialak bultzatutako diseinu aurreratua Lekua: Streaming (grabaketarekin) Ordua: 15:00 - 17:00 2025ko maiatzaren 06an, asteartea

05 - 07

Etengabeko trebakuntza: 'Segurtasuna sua dagoen kasuetan' Lekua: Streaming (grabaketa gabe) Ordua: 15:00 - 18:00 2025ko maiatzaren 07an, asteazkena

05 - 13

Egoiliarren biltzarra: Gipuzkoako EHAEO. 2025eko maiatza Lekua: Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargo Ofiziala Ordua: 17:30 (lehen deialdia) ; 18:00 (bigarren deialdia) 2025ko maiatzaren 13an, asteartea

Twitter