Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOk eraikinak birgaitzeko prozesuen garrantzia azpimarratuko du Arkitekturaren Mundu Egunerako antolatu dituen ekintzetan


2021ko irailaren 29an, asteazkena

  • Urriaren 4rako Otxarkoaga eta Eibarreko Opengeletara bisita gidatua antolatu du
  • Berriki birgaitu den Donostiako Portu Eraikinean (Portaviones) DOCOMOMO plaka bat ezarriko da urriaren 6an
  • Jarduera guztiak doakoak dira eta arkitekto zein  herritarrentzat dira

 

Urtero legez, urriko lehen astelehenean Arkitekturaren Mundu Eguna ospatzen da. Hori horrela, Gipuzkoako EHAEOak eraikinen birgaitzea eta hiri berroneratzearen garrantzia azpimarratzeko helburua duen egitarau bat prestatu du, Europatik egin den apustu bera Next Generation EU funtsekin. Horretarako, urriaren 4rako bisita gidatu bat antolatu du Otxarkoaga (Bilbo) eta Txontako (Eibar) Opengeletara, eraikinen birgaitze prozesu osoan zehar auzokideei lagunduko dien auzo-bulegoak ezagutzeko. Bi egun beranduago, DOCOMOMO plaka bat ezarriko da berriki birgaitu den Donostiako Portu Eraikinean (Portaviones), Luis Tolosarena eta Mugimendu Modernoaren Arkitekturaren adibide esanguratsua. Jarduera hauek arkitekto zein publiko orokorrarentzat daude pentsatuak. Parte hartzea doakoa izango da, baina aurretik izena ematea ezinbestekoa da Gipuzkoako EHAEOren webgunean.

Gipuzkoako EHAEOren ospakizunak urriaren 4an bertan hasiko dira, Donostiatik abiatuta, Bilbora eta Eibarrera autobusez egingo den txango batekin. Lehen helmuga Bilboko Otxarkoaga auzoa izango da. Bertan, Ignacio de la Puerta Eusko Jaurlaritzako de Lurralde Plangintza eta Hiri Agenda saileko zuzendariak eta Claudia Pennese Gipuzkoako EHAEOren Kultura batzordekideak ongietorria emango die parte hartzaileei, eta Opengela europar proiektua zertan datzan azalduko dute. Europa Batzordeko Horizon 2020 programaren finantzazioarekin, proiektu honen helburua da hiri-berroneratzea Euskal Autonomia Erkidegoan zabaltzea, auzo-bulegoak sortuz. Horrela, auzokideek euren eraikinen birgaitzearekin zerikusia duen edozein kudeaketa bulego horien bitartez egin ahal izango dute. Proiektuaren aurkezpena eta gaur egun abian dauden lau Opengelen (Otxarkoga Bilbon, Txonta Eibarren, Amaroz Durango eta Basaundi Lasarte-Orian) azalpenaren ondoren, bisita gidatu bat egingo da Otxarkoagan zehar. Segidan, mokadutxo baten ondoren antolatzaileen eskutik, Eibarrera joango dira parte-hartzaileak Txontako Opengela ezagutzera.

 Bestalde, urriaren 6an Gipuzkoako EHAEOak DOCOMOMO plaka bat ezarriko du Donostiako Portu Eraikinean (Portaviones), Luis Tolosa Amilibiliak 1943an egin zuena. Eraikin hau, duela gutxi berritua izan zena, 1925 eta 1965 urteen artean eman zen Mugimendu Modernoaren arkitekturan kokatzen da. Plaka ezartzearen inguruko jarduerak 17:15ean hasiko dira Euskadiko Arkitektura Institutoan ongietorriarekin eta Tomas Valencianok (VAUMM arkitektura eta hirigintza) esku-hartzearen inguran eskainiko duen azalpen txiki batekin.18:00etan, Portu Eraikineko ekintzak hasiko dira eta pertsona hauek hartuko dute parte: Juana Otxoa-Errarte, Gipuzkoako EHAEOren presidentea; Edurne Egaña. EKP-Euskadiko Kirol Portuaren zuzendaria; Jon Chávarri, arkitektoa eta Donostiako Udaleko Hirigintza Sostengagarriko zuzendaria; Miren Garmendia, Arrantzaleen kofradiako kidea; Ana Azpiri, historialaria eta Luis Tolosaren biografiaren koordinatzailea; Luis Tolosaren familiartekoak eta Alde Zaharrean bizi elkarteko kideak. 19:45ean amaiera emango zaio ekitaldiari.

 

Dokumentu erantsiak

Egitaraua [368 KB] Arkitekturaren Mundu Eguna [162 KB]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter