Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


Hautagaitzetarako deia: Arkitektoen Nazioareko Batasunaren Urrezko Domina eta sarietarako

Berriak - 2023ko apirilaren 04an, asteartea - 0 Iruzkinak

Arkitektoen Nazioarteko Batasunak (UIA) jakinarazi du Urrezko Dominarako eta UIA 2023 Sarietarako deialdia ireki dela. Sari horiek Kopenhagen egingo den XXVIII. UIA Biltzarrean emango dira, 2023ko uztailaren 2tik 6ra.

Honen bidez elkargokideak animatzen ditugu euren hautagaiak aurkeztera. Horretarako, coavn@coavn.org helbidera idatzi behar da hautagai gisa proposatzen diren izenekin apirilak 11 baino lehen.

Hautagaitzak ingelesez edo frantsesez, UIAko lan hizkuntzak,  aurkeztu behar dira honako dokumentazioarekin batera:
  • Hautagaiaren edo hautagaien argazki digitala (5 MB gehienez).
  • Hautagaiaren biografia laburra (600 hitz gehienez). 
  • Hautagaitza aurkezten duen erakundearen aitorpena, non hautagaitza izendatzeko arrazoiak azalduko diren. 
  • Hautagaiaren lan profesionalaren curriculum laburtua (1.000 hitz gehienez). 
  • Hautagairen lanaren 10 argazki gehienez (15 MB artekoak). Jean Tschumi Sariaren kasuan, argazkien ordez hautatutako idatzien irudi eskaneatuak erabil daitezke.

Formatu hauek onartzen dira: .docx, .pdf, .gif, .jpg, .png, .tif, .tiff edo .eps. Ez da onartuko goian aipatu ez den hizkuntza batean aurkezten den hautagairik.

Argazki guztiek egile-eskubiderik gabe egon beharko dute eta UIAk inolako murrizketarik gabe erabiltzeko eskubidea izango du.

Honekin batera Urrezko Dominaren eta UIA Sarien araudia atxikitzen da (gazteleraz).

INFORMAZIO GUZTIA

 

 

Gipuzkoako EHAEOk lurraldeko bizitegi-garapen berriei buruzko hausnarketa eta eztabaida egitera dei egiten die herritarrei, gai horretan adituak diren hiru arkitektoekin batera

Berriak - 2023ko martxoaren 22an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzako Kultura | Gizartea batzordeak joan den urtearen amaiera Gipuzkoako etorkizuneko lurralde- eta hiri-ereduari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko ziklo bat abiatu zuen. Lehen jardunaldia Loiolako kuartelen inguruan egin zen, eta bigarren topaketa hau bizitegi-garapen berriei buruzko eztabaidaren bila dabil. Hitzordua bihar izango da (osteguna, martxoak 23), 18:30ean, Gipuzkoako COAVNren egoitzan (Frantzia pasealekua, 11 – Donostia). Bertan, hirigintzan adituak diren hiru arkitektok hartuko dute parte: Oihana Arruti, Santiago Peñalba eta José Miguel Toledo. Ondoren, Oihana Santolaria arkitektoak moderatutako eztabaidari ekingo zaio. Sarrera doakoa izango da eta herritar guztientzat dago zabalik, baina plazak mugatuak dira; beraz, aldez aurretik izena eman behar da Gipuzkoako EHAEOren web orrian.

INFORMAZIO GEHIAGO

IZEN-EMATEAK + HIZLARIAK

12H 12A ekimenaren edizio berri bat ibilbidea hasten du Bizkaiko EHAEOean, Maivi Morrás eta Andrea Garcíare parte-hartzearekin

Berriak - 2023ko martxoaren 10an, ostirala - 0 Iruzkinak

Bueltan da 12 hilabete 12 emakume-arkitekto ekimenaren edizio berri bat.  2023an ere, saioak EHAEOren  ordezkaritza guztietan egingo dira. Bizkaian hasiko dugu ibilbidea, Maivi Morrás Zuazo eta Andrea García Cresporen hitzaldiarekin.

Hitzaldiak aurrez aurre edota streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da.

EMAN IZENA

 

Ekimenari buruz

12H 12A  emakume arkitektoen agertokia eta bozgorailua izan nahi du. Jardunaldi hauen helburua da emakume arkitektoak eta euren lana ikustaraztea eta jakin-nahia ezagutzea.

Ezagutu hizlariak

Bisatuaren balantzea 2022: %34,4 hazi da EAEn bisatutako azalera

Berriak - 2023ko otsailaren 14an, asteartea - 0 Iruzkinak

EAEko birgaitze- eta obra berriko obretan bisatutako azalera % 34,4 hazi da aurreko urtearekin alderatuta, CSCAEk 2022ko balantzerako egindako bisatu-datuen arabera. Nolanahi ere, datu horiek xehetasun handiagoz aztertzean, hazkunde nagusia birgaitzean gertatzen da; izan ere, obra berriaren bisatutako azalera (bizitegitakoa + bizitegitakoa ez dena) %2 baino ez da igotzen, eta obra berriko datu positiboa ematen dute dutenak, bizitegietako obrei dagozkienak da.

Ikusi xehetasun guztiak jasotzen dituen txostena

Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoak ekoitzi duen Ondare atariak erakusketa, bueltan da

Berriak - 2023ko urtarrilaren 11an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak Ondare atariak: irisgarri eta inklusiboak? erakusketa ekoitzi eta ikusgai jarri zuen 2021ean, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. Erakusketak ikusmin handia sortu zuen eta harrera oso ona izan zuen publikoaren artean. Hori horrela, erakusketa berriro ere ikusgai jarriko da, oraingo honetan Egiako Kultura Etxean (Donostian). Inaugurazio-ekitaldia bihar, urtarrilak 12, izango da 19:00etan. Bestalde, urtarrilaren 25erako bisita-gidatu bat antolatu da erakusketara.

Pandemia garaian bete-betean geundela inauguratu zen lehenengoz Ondare atariak: irisgarri eta inklusiboak? erakusketa Gipuzkoako EHAEOren egoitzan, Ondarearen Europako Jardunaldien programazioaren barruan. “Osasun-egoeraren murrizketek baldintzatu arren, ikusleen erantzuna bikaina izan zen eta berriro ere ikusgai jarri behar genuela argi genuen”, diote Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen batzordeko kideek, erakusketaren egileak. Hori horrela, eta asmo horri jarraiki, bihar 19:00etan berriro ere inauguratuko da, oraingo honetan Egiako Kultur Etxean. Ekitaldian, besteak beste, Juana Otxoa-Errarte Gipuzkoako EHAEOren lehendakariak eta Juan Martín Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen batzordeko zuzendariak parte hartuko dute. Amaieran, mokadutxo bat partekatuko da gerturatzen direnekin.

Bestalde, urtarrilaren 25ean 11:00etan, erakusketara bisita gidatu bat egingo da, non atari bakoitzaren azalpen xeheagoa emango duten Gipuzkoako Ondarearen batzordeko zenbait kidek. Bisitan parte hartzeko, aurretik izena eman behar da Egiako Kultur Etxean.

Erakusketa hau otsailaren 28ra arte bisitatu ahal izango da honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era.

 


 

Erakusketa honi buruz

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien leloa Ondare irisgarria eta inklusiboa izan zen 2021ean. Hori horrela, Gipuzkoako EHAEOren Ondarearen batzordeak Donostiako Hiri Ondarea Babesteko Plan Bereziak B mailarekin babestuak eta eraikiak dauden eraikinetako atarien inguruko erakusketa ekoitzi zuen. Guztira 25 atari baziren, 23 portaleko jabeen baimenarekin osatu ahal izan zuen erakusketa.

Gai honek indarrean dagoen legeria betetzen dela eta berezko ondare-balioak mantentzen direla egiaztatzea planteatzen da, aplikatzean sortzen diren mugak eta zailtasunak aztertzeko. Erakusketa horrek aukera ematen du egoera horrek eragiten dituen arazoak egiaztatzeko, oro har eta kasu zehatz bakoitzean, eta profesional bakoitzak, ahal den neurrian, ematen duen erantzun teknikoa. Ondare-errespetuaren eta araudia betetzearen arteko oreka delikatua bilatuz.

Jada badakigu zeinek irabazi duen 2022ko Gabonetako postalen lehiaketa

Berriak - 2022ko abenduaren 23an, ostirala - 0 Iruzkinak

Azken urteetan bezala, Gipuzkoako EHAEOak Gabonetako postalen lehiaketa antolatu du 0 eta 15 urte bitartekoentzat, hiru adin-tarteetan banaturik. Aurten, guztira 73 lan jaso ditugu eta hauek izan dira irabazleak: 

 

A kategoria (2015 eta hurrengo urteetan jaioak):

- Lehen saria: Eguberri on!, Garazi Gastesi Zanguitu

- Bigarren saria: Gau izartsua, Bruno González Aranburu

 

B kategoria (2014 eta 2011 artean jaioak):

- Lehen saria: Urte berriarekin astindu arkitekturari!, Martin Otaduy Sagarna. Postal hau aukeratua izan Gipuzkoako EHAEOk gabonak zoriontzeko.

- Bigarren saria: Gabonak hirian, Axel Carrillo Aiertza

 

C kategoria (2010 eta 2007 artean jaioak):

- Lehen saria: Zuhaiztutako Donostia, Garazi Zabaleta Pastor

- Bigarren saria: Olentzero leihoan, Ane Sánchez Robles.

 

Sariak emateko garaian epaimahaik kontua izan du: gaiaren egokitasuna, ideia originala, adina eta marrazkiaren lanketa.  

Sari-banaketa abenduaren 30ean, ostirala, 13:00etan izango da, Gipuzkoako EHAEOaren egoitzan.

 

Aurkeztu diren lan guztiak laster jarriko ditugu hemen.

Gipuzkoako EHAEOk omenaldia eskainiko die lehen emakume kolegiatuei 12M12A itxiera-jardunaldian

Berriak - 2022ko abenduaren 05an, astelehena - 0 Iruzkinak

 

Gipuzkoako EHAEOk omenaldia egingo die Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko lehen 14 arkitekto kolegiatuei, abenduaren 15ean (18:30), elkargoaren egoitzan egingo den 12 hilabete eta 12 arkitekto ekimenaren itxiera-jardunaldian.

Hitzaldi-ziklo honek Gipuzkoan ekin zion bideari, emakume arkitektoak, haien lana eta haien kezkak ezagutarazteko helburuarekin. 2022an, lehen aldiz, gainerako ordezkaritzetara zabaldu da, eta aurten 12 emakume-arkitektoren ibilbide profesionala gertutik ezagutzeko aukera izan dugu. 12 emakume eta hamaika gertaera, bakoitza zein baino zein aberasgarriagoa.

Urteko azken saio honetan, aurtengo edizioaren itxiera-jardunaldia ospatzeaz gain, bidea ireki zuten emakume-arkitektoak omendu nahi dira. Horregatik, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialean kolegiatu ziren lehen 14 emakume arkitektoak izango dira bertan.  Olatz Ocerinek gidatutako solasaldi honetan, arkitekto aitzindari hauek euren esperientzia kontatuko dute:

  • Maria Antonia Frías Sagardoy (1970)
  • Teresa Unzurrunzaga Goicoechea (1970)
  • Maite Zelaia Errazu (1971)
  • Raquel Martinez de Ubago Fernández (1971)
  • Aurora Barrio Suarez (1972)
  • Mari Jesús Zueco Royo (1972)
  • Mari Paz Larrumbide Moreno (1974)
  • Carmen Gómez Daroca (1974)
  • Ana Maria Fernández Alday (1974)
  • Isabel Cámara Guezala (1975)
  • Maria Isidra Busturia Bilbao (1975)
  • Maria Pilar Frias Sagardoy (1975)
  • Amaia Jaurrieta Osés (1976)
  • Cristina Fontán Villanueva (1976)

Lekuak mugatuak dira, horregatik, nahiz eta doako izan, izena ematea beharrezkoa izango da.

IZEN-EMATEA

Gabonetarako proposamenak etxeko "gazteentzat" sari interesgarriekin eta guztientzako opariekin

Berriak - 2022ko azaroaren 25an, ostirala - 0 Iruzkinak

Gabon garaia gertu dago, eta jada klasiko batean bihurtu diren etxeko gazteenentzako bi proposamenekin gatozkizue oraingo honetan:

  • Gabonetako ZUHAITZAren apaingarrietan parte-hartzea
  • Gabonetako postalen LEHIAKETA

Sariak eta opariak egongo dira guztientzat!
Adi irakurri proposamen bakoitzaren xehetasunak!


 

APAINDU DEZAGUN GABONETAKO ZUHAITZA ELKARREKIN!

Etxean egindako eskulanekin apainduko dugu sarreran egongo den zuhaitza. Hori horrela, 0-15 urte bitartekoek egindako apaingarri baten truke,  opari polit bat emango diegu. 



2022ko abenduaren 30a arte jasoko ditugu apaingarriak, eta jasotzen ditugun heinean, sare sozialetan erakutsiko dugu zuhaitza hartzen ari den itxura. 


OHARRA: Pertsona bakoitzeko gehienez opari bat emango da, nahiz eta apaingarri bat baino gehiago egin.


PARTE HARTU POSTALEN LEHIAKETAN!
0 eta 15 urte bitarteko haur eta gazteek parte ahal izango dute honako kategoriatan banatuta:
  • A kategoria: 2015ean edo ondoren jaiotakoak
  • B kategoria: 2014 eta 2011 urteen artean jaiotakoak
  • C kategoria: 2010 eta 2007 urteen artean jaiotakoak
- Marrazkiek honako gai hauek islatu beharko dituzte: Gabonak eta arkitektura edo hirigintza
- Marrazkiak honako txantiloi hauetan aurkeztu ahal dira: txantiloi bertikala edo txantiloi horizontala.  
- Marrazkiarekin batera, datu hauek jasotzen dituen dokumentu bat aurkeztu beharko da: 
  • Marrazkiaren izenburua
  • Parte-hartzailearen izen-abizenak
  • Jaiotze-urtea 
  • Posta-helbidea (parte-hartze oparia bidaltzeko)
  • Harremanetan jartzeko telefonoa zenbakia.
Epaimahaiaren aurrean anonimotasuna mantentze aldera, marrazkian bertan ezingo dira parte-hartzailearen izen-abizenak jarri.

- Lanak abenduaren 19ra arte (eguerdiko 12:00ak) aurkeztu ahal izango dira posta elektroniko bidez:  komunikazioa@coavngipuzkoa.eus. Gaian hauxe jarri beharko da: Gabonak / Navidad 2022 + marrazkiaren izenburua
- Marrazkiak .jpg edo .pdf  formatuan  aurkeztu ahal izango dira.
- Kategoria bakoitzean bi sari egongo dira, marrazketa, idazketa eta/edo eskulanetako materialez osatua.
- Parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko etxean, soilik parte hartu izanagatik.
- Pertsona bakoitzeko marrazki bat bakarrik onartuko da.
- Abenduaren 23an irabazleen izen-abizenak argitaratuko dira webgunean.
- Epaimahaia Gipuzkoako EHAEOren kideek osatuko dute.
- Lehiaketara aurkeztutako marrazkiekin erakusketa bat egingo da Gipuzkoako EHAEOren egoitzaren sarreran.
- Sari-banaketa ekitaldia abenduaren 29an egingo da Gipuzkoako EHAEOren egoitzan.

Epaimahaia Gipuzkoako EHAEOren Zuzendaritza batzordeko kideek osatuko dute, eta sariak emateko garaian kalitatea, ideia eta parte-hartzaileen adina hartuko du kontuan. Bestalde, kategoria desberdinetako saridunen artetik, marrazki bat hautatuko da Gipuzkoako EHAEOk Gabonak zoriontzeko erabiliko duena.
65-tik 72-ra guztira: 339

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

02 - 23

Etengabe prestakuntza: Etxebizitzetako instalazio elektrikoak Lekua: On line Ordua: 15:00 - 18:00 2026ko otsailaren 23an, astelehena

02 - 25

Etengabe prestakuntza: Etxebizitzetako instalazio elektrikoak Lekua: On line Ordua: 15:00 - 18:00 2026ko otsailaren 25an, asteazkena

03 - 02

Etengabe prestakuntza: Etxebizitzetako instalazio elektrikoak Lekua: On line Ordua: 15:00 - 18:00 2026ko martxoaren 02an, astelehena

Twitter