Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

Irungo Alberto Anguera etxea, Luis Vallet de Montano arkitektoarena, DOCOMOMO plaka batekin nabarmendua izango da asteazkenean


2017ko ekainaren 12an, astelehena

- Eraikin hau, 1930. urtean eraikia izan zen eta mugimendu modernoaren arkitekturaren adibidea da 

- Ekitaldia 12:00etan hasiko da etxean bertan, eta Irungo Udaleko ordezkariak, EHAEOko ordezkariak, Alberto Anguera eta Luis Vallet de Montanoren senitartekoak eta Luis Valleten monografiaren egileak hartuko dute parte

Irungo Alberto Anguera Etxea Luis Vallet de Montano arkitektoak 1930ean egina, DOCOMOMO plaka batekin nabarmenduan izango da asteazkenean (ekainak 12). Ekitaldia 12:00etan hasiko da eraikinean bertan, Policarpio Balzola kaleko 3. zenbakian kokatua, plakaren ezarpenarekin eta Irungo Casinoan jarraituko du. Honako hauek parte hartuko dute: Judith Ubarrechena, EHAEOko Gipuzkoako presidentea; José María García-Arenzana Anguera, Alberto Angueraren senitartekoa eta etxearen jabea, Marina Vallet de Montano, Luis Vallet de Montanoren biloba; Irungo Udaleko ordezkariak eta Lauren Etxepare eta Fernando García, Luis Vallet de Montanoren monografiaren egileak.  

“Irungo Alberto Angueraren etxea herriko mugimendu modernoaren adibide bikaina da eta garaian pil-pilean zegoen estiloa zein zen erakusten duen obra esanguratsuenetarikoa”, adierazi dute Gipuzkoako EHAEOtik. Horregatik, eta ordezkaritza honek DOCOMOMO Ibérico fundazioari eskatu eta gero, eraikin hau euren erregistroan sartu dute, eta orain informazio plaka honen ezarpena egingo da.  

Luis Vallet de Montano (1894-1982) Huescako Plan herrian jaio zen, baina jaio eta berehala amaren sorterrira aldatu ziren: Irun. Irunen jaso zituen lehen marrazketa-eskolak eta 1920. urtean arkitekto-titulua lortu zuen Madrileko Arkitektura Eskolan. Euskal estiloa bereganatu zuen berehala baina 10 urteren buruan bere belaunaldiko arkitekto gehienen antzera, lengoaia arrazionalistari heldu zion. Beste lan batzuen artean, nabarmentzekoak dira egilearen obra hauek: Irungo Casinoa, Irungo Kontserbatorioa, Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxearen etxea izan zena, edota Porcelanas Bidasoako lantegia izan zena.  

DOCOMOMOri buruz

DOCOMOMO, Documentation and Conservation of building, sites and neighbourhoods of the Modern Movement (Mugimendu Modernoko eraikin, ingurune eta auzoen Dokumentazioa eta Kontserbazioa) 1990. urtean sortutako nazioarteko erakunde bat da eta bere helburu nagusia da XX. mendeko arkitektura modernoko ondarea inbentariatzea, dibulgatzea eta babestea. 1993an DOCOMOMO Ibérico filiala sortu zen, beste erakunde batzuekin batera, Espainia eta Portugalen lan egiten duena DOCOMOMOren helburu berdinekin.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:

 

EHAEO Gipuzkoa

Komunikazio saila

Raquel López Viña

Tel.: 943 320 194 · komunikazioa@coavnss.org

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 22

Liburu aurkezpena + solasaldia: "Una vida y veinte fragmentos", María Ángeles Durán Lekua: UPV/EHU. Arkitektura Eskola. Espacio HABIC Aretoa (Oñati plaza, 2 - Donostia) Ordua: 18:00 2024ko maiatzaren 22an, asteazkena

05 - 28

Jardunaldi teknikoa: Energia aurrezteko ziurtagiriak (EAZ) - Birgaitzearen etorkizuna Lekua: EHAEO Alava. Plaza del Renacimiento, 3 - behea. Vitoria-Gasteiz Ordua: 18:15 - 20:15 2024ko maiatzaren 28an, asteartea

Twitter