2016ko azaroaren 11an, ostirala
Mugimendu Modernoaren arkitekturan nazioarteko adituak diren hizlariak IX DOCOMOMO Ibérico biltzarra – Kultura ondarea eta gizartea biltzarrean parte hartuko dute azaroaren 16, 17 eta 18an ospatuko den kongresuan, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan (Elhuyar plaza, 2). Lehen aldia da Euskal Herrian gai honi buruzko biltzar bat egiten dena, eta honako hiru arlo tematikoak landuko dira: Mugimendu modernoa eta garapen soziala, Hiritarren parte-hartzea: heziketa, informazioa eta zabalkundea eta Kultura ondarearen ekonomia eta kudeaketa. Helburua da XXI. mendeko herritarrei helaraztea Mugimendu Modernoaren ondare kulturalaren balioa, obra hauek garai gertuago batean eraikiak izateagatik ez dutela balio arkitektoniko gutxiago. Bestalde, gizartearen inplikazioa sustatu nahi da eraikitako ondasun kulturalen kudeaketan.
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Gipuzkoan duen ordezkaritzaren bidez eta Do.co.mo.mo Fundazioko patrono gisa, Donostiara ekarri nahi izan du arkitektura eta eraikitako ondarearen azterketa egiten duen kongresu hau, eta hiru urtez behin egiten dena, Donostiako europar kultura hiriburutzarekin bat eginez, jakina baita, Gipuzkoako hiriburuan mugimendu modernoko eraikin oso esanguratsuak daudela.
Antolakuntzak oso arrakastatsutzat jo du biltzarrak izan duen harrera, Europako eta Iberoameriketako 15 herrialdeetatik bidali dituzten 160 komunikazio jaso baitira. Horietatik, zientzia batzordeak 40 aukeratu ditu kongresuak irauten duen hiru egunetan aurkeztuak izateko. Gainera, bertaratutakoak (150 pertsona inguru espero dira) Europa mailan arkitektura eta ondarearen arloan oso ezagunak diren adituen hitzaldiak entzuteko aukera izango dute. Hori horrela, hauek izango dira hizlariak: Koen van Balen, Raymond Lemaire International Centre for Conservationeko zuzendaria, UNESCO katedraren titularra prebentziozko babesean, behaketan eta leku eta monumentuen mantenuan; Andrea Rurale, MAMAko (Master in Art Management and Administration) zuzendaria, SDA Bocconi School of Management, eta Fondo Ambiente Italianoko (FAI) zuzendaria Lombardian; Michael Hebbert, Londreseko Bartlett University Collegeko hirigintzako irakaslea eta Manchesterreko Unibertsitateko irasle emeritua; Mark O’Neill, Glasgow Life-eko politika eta ikerkuntzako zuzendaria; Jose Antonio Bandeirinha, arkitektoa, Coimbrako Unibertsitateko irakalea, eta Portugaleko Centro de Estudos Sociaseko ikertzailea; Álvaro Sevilla, Lurralde-plangintzako Historia eta Hirigintzako Teoriaren irakaslea Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan; Alexandre Alvés Costa, Europa Nostra Saria 2010ean eta XX. mendeko arkitekturaren historian arkiteko-belaunaldi hartako pertsona esanguratsuenetarikoa; Ricardo Flores eta Eva Prats, Bartzelona Arkitektura Eskolako irakasleak eta Grand Award sariaren irabazleak Londresko Summer Show of Royal Academyrengatik arkitekturako obra hoberenari 2009an, Veneziako Bienalean 2012, 2014 eta 2014ean aurkeztua; Víctor López Cotelo, CSCAEk ematen duen Arkitekturako Urrezko Domina 2016, Granado Arkitektura Eskolaren Espainiar Arkitektura Saria (2015) eta Bavierako Landena (Alemania) dagoen Arte Ederretako Akademiako kidea; Elías Torres, Royal Institute of British Architectsen International Fellowship 2016 izendatua eta Josep Llinás, hiru aldiz FAD Sarietako irabazlea.
Bestalde, mahai-inguruetan honako hauek parte hartuko dute Ana Tostoes, DOCOMOMO Internationaleko presidentea; Celestino García Braña, DOCOMOMO Ibéricoko presidentea; Denis Itxaso, Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kiroletako diputatua Gipuzkoako Foru Aldundian; Luisa Etxenike idazlea eta Daniel Módol, hirigintza-arkitekoa eta Universitat de Catalunyako ETSABeko hirigintza eta lurralde antolamenduko iraskale elkartua.
Bestalde, eta kontutan izanda Gipuzkoan industria-, bizitegi- eta ekipamendu-obra asko dituenez, eta guztiak tendentzia arkitektoniko honen barruan kokatzen direnez, zenbait ekintza osagarri eta doakoak antolatu dira, gizarteari Mugimendu Modernoaren arkitektura gerturatu eta horren parte-hartzaile izateko helburuarekin: Luis Tolosa: Andoain-Pasaia bisita gidatua (azaroak 17); Eibarreko mugimendu modernoko eraikin industrialetara bisita gidatua eta Luis Vallet de Montano obra ezagutzeko bisita Irunen. Azken bi hauek azaroaren 19rako aurreikusiak.
Babesleak eta laguntzaileak
Mugimendu Modernoaren ondare arkitektonikoari buruzko IX. DOCOMOMO Ibérico biltzarra antolatzeko Gipuzkoako EHAEOk eta DOCOMOMO Ibérico Fundazioak honako erakunde hauen laguntza jaso du: Gipuzkoako Foru Aldundia; Donostiako Udala, EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoa; Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoa; IPCE (Instituto de Patrimonio Cultural de España), Basque Tour, FMY HeidelbergCement Group, San Telmo Museoa, Arquia Fundazioa eta HNA.
DOCOMOMOri buruz
DOCOMOMO, Documentation and Conservation of building, sites and neighbourhoods of the Modern Movement (Mugimendu Modernoko eraikin, ingurune eta auzoen Dokumentazioa eta Kontserbazioa) 1990. urtean sortutako nazioarteko erakunde bat da eta bere helburu nagusia da XX. mendeko arkitektura modernoko ondarea inbentariatzea, dibulgatzea eta babestea. 1993an DOCOMOMO Ibérico filiala sortu zen, beste erakunde batzuekin batera, Espainia eta Portugalen lan egiten duena DOCOMOMOren helburu berdinekin.
OHARRA: Egitaraua eta hizlarien perfilak atxikitzen dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, edota elkarrizketaren bat hitzartu nahi baduzu, arren, jar zaitez gurekin harremanetan:
Raquel López Viña · EHAEO/COAVN Gipuzkoa · Komunikazio Saila
Tel.: 943 320 194 · komunikazioa@coavnss.org · www.coavnss.org · www.docomomo2016.coavn.org