Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Patxi Chocarro, Euskal Herriko Arkitektoen Elkago Ofizialeko dekano berria


2020ko irailaren 23an, asteazkena

  • Azken sei urteetan (bi legegintzaldi) dekano izan den Matxalen Acasuso ordezkatuko du.
  • Chocarrok 2017tik betetzen zuen EHAEOren Nafarroako Ordezkaritzaren presidentzia utzi du.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) Batzarrak dekano berrirako hauteskundeen emaitzak berretsi zituen atzo, eta horien bitartez Patxi Chocarro San Martin arkitekto nafarrak beteko du kargua datozen hiru urteetan.

Horrela, Chocarrok EHAEOren Nafarroako Ordezkaritzaren lehendakaritza utzi eta azken sei urteetan (bi legealdi) dekano izan den Matxalen Acasuso ordeztuko du. Gaur egun, EHAEOk 3.864 kide ditu, eta gaurtik aurrera beraien ordezkari nagusia Patxi Chocarro San Martín izango da.

Euskal Herriko elkargokideek EHAEOko diruzain berria ere bozkatu dute. Kideek Esteban Garcia Marquina aukeratu dute hurrengo hiru ekitaldietan karguan aritzeko.

Dekano berriak adierazi duenez, EHAEOren zeregin nagusia “gizartearen eta Administrazioaren aurrean lanbidea duintzea eta balioa ematea da”. Era berean, adierazi du Elkargotik prestakuntza “Funtsezko zutabe gisa” sustatzen jarraituko duela, baita ATZ-CATaren (Aholkularitza Teknologikorako Zentroa) potentziala ere, “gure jarduera berritzeko funtsezko zerbitzu gisa”, EHAEO “lanbidearen aurrerapen azkarrei egokitutako prestakuntza-zentro” bihurtzeko helburuarekin.

EHAEOren dekano berriak aurreratu duen beste lan ildoetako bat, dagoeneko zuzentzen duen erakundeak etorkizuneko Arkitekturako Legean parte-hartze aktiboa izatea izango da, “Arkitekturak eta hirigintzak gizartearentzat duten interes handia erakutsiz”.

Azkenik, “kultura arkitektonikoaren sustapenean jarraitu beharra” aipatu du, “Ordezkaritzek gauzatzen dituzten jardueren bitartez, gizartearekin eta profesionalen artean harremanak ezarriz, besteak beste, egiten dugun lana ikusarazteko eta hobeto ezagutarazteko. Gure elkargokideen lanaren garrantzia, bikaintasuna eta konpromisoa erakutsi nahi diogu gizarteari, gure jardun profesionala, etikoa, errespetuzkoa eta erabatekoa transmitituz “

INFORMAZIO GEHIAGO

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

04 - 24

Liburu aurkezpena + solasaldia: "Una vida y veinte fragmentos", María Ángeles Durán Lekua: UPV/EHU. Arkitektura Eskola. Espacio HABIC Aretoa (Oñati plaza, 2 - Donostia) Ordua: 18:00 2024ko apirilaren 24an, asteazkena

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter