Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOk ateak ireki ditu berriro


2020ko ekainaren 24

Alarma egoeraren amaiera eta normaltasun berriaren etorrerarekin, EHAEOren Gipuzkoako ordezkaritzak ateak ireki ditu eta martxan jarri ditu zerbitzuak ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera, 9;00etatik 14:00etara.Salbuespen bakarra liburutegian emango da, non zerbitzu batzuk berregituratu diren: 

  • Mailegu zerbitzua egongo da, baina nahi diren liburuak aurretik enkargatu beharko dira telefonoz edota posta elektroniko bidez. Horretarako, Liburutegiko katalogoa kontsultatu daiteke. 
  • Bueltan ekartzen diren liburuak, kaxa batean utziko dira koarentean. 
  • Liburutegian ezingo da lana egin ezta aldizkariak kontsultatu. Horregatik, egoera honek irauten duen bitartean aldizkariak maileguan eramateko aukera egongo da. 
  • Liburutegien arteko mailegua eten egingo da egoera honek irauten duen bitartean.


Bestalde, eta  agintari eskudunei jarraiki, Covid-19aren prebentziorako eta segurtasun neurri gisa, maskararekin etorri beharko da ordezkaritzara eta pertsonen arteko distantzia 1,5 metrokoa izango da, ahal den neurrian.

 

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

12 / 11

Ikasgela irekia: arkitektura eta aniztasuna zahartzaroan (2026) Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) / Online Ordua: 11:00 - 14:00 2026ko azaroaren 12

16 / 11

Etengabeko trebakuntza: Arkitektura eta hirigintza bizitza osasuntsu baterako Lekua: Online Ordua: 15:30-18:30 / 9:30-12:30 2026ko azaroaren 16

17 / 11

Gipuzkoako EHAEOeko Egoiliarren biltzarra (2026ko azaroa( Lekua: EHAEO Gipuzkoa (Frantzia pasealekua, 11 - Donostia) Ordua: 16:30 (lehen deialdia) ; 17:00 (bigarren deialdia) 2026ko azaroaren 17