Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


Imagen de cabecera del artículo

ETXEBIZITZA PARISEN - HTC arquitectos

Berriak - 2008ko irailaren 02an, asteartea - 0 Iruzkinak

FAMILIA BAKARREKO ETXEBIZITZA BAT PARISEN 2005/2007 - HTC arquitectos


Karrikatik ikustezina, zurezko ate haundi bat iriki, ataripea pasa eta kontextutik kanpo aurkitzen du batek bere burua. Jabekideen kale barruan, patio luzengaren alde batean etxebizitzak daude behe eta lehengo solairuan, beste aldera planta bakarreko tailerrak. Galtzada-harriak zoruan, landareak, erropa balkoietan zintzilikatua, oholak, hormigoizko blokeak eta landareak berriro ere. Enkarguaren betekizunak: aurrekontu hestua, espazio beharra eta argitasun grina.

Ikusi gehiago...

Imagen de cabecera del artículo

ZUBIMUSU ETXEA - TOKI

Berriak - 2008ko uztailaren 10an, osteguna - 0 Iruzkinak

ZUBIMUSU ETXEA - TOKI


Zubimusu etxebizitza kolektiboak 9 etxebizitza, 14 garaje plaza eta 9 trasteleku antolatzen ditu, hala nola erkidegoaren lorategia eta berorren urbanizazioa. Kanpo espazioa den galeria amankomun batek oinplanta guztiak, behe oinplantatik bigarrenera, komunikatzen ditu. Honela, etxebizitza guztien sarrerak galeriatik suertatzen dira. Igogailua eraikinetik banaturiko elementu bat da, eta eskilara erdisoto oinplantatik hasi bigarrenera zuzentzen da,  galeria amankomunaren oinplanta guztiek eskilara honen bitartez konexioa dutelarik. Eraikinaren diseinua espazio amankomunei utzitako azalerek proiektua bereiztu dute eta oinarri horren gidaritzapean proiektua sortu da. Espazio hauen erabilera eta gozamena izan da eraikinaren aposturik handiena izan da, "ETXEBIZITZA KOLEKTIBOA" ulertzeko bide berri bati ateak zabalduz.

Ikusi gehiago...

345-tik 346-ra guztira: 346

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

04 - 29

Jardunaldi teknikoa: GAP® Sistema: berrikuntza, isolamendua eta eraginkortasuna obran Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 18:00 2026ko apirilaren 29an, asteazkena

05 - 15

Jardunaldia: Birgaitze sektorearen profesionalizazioa Lekua: Catalonia Hotela. Donostia Ordua: 9:00-11:00 2026ko maiatzaren 15an, ostirala