Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Abenduak 3: Euskararen Nazioarteko Eguna


2021ko abenduaren 03an, ostirala

EGUNERAKETA

Gipuzkoako EHAEOk Euskararen Egunaren baitan Instagram lehiaketa bat antolatu du lehen aldiz. Guztira, 28 argazki aurkeztu dira eta epaimahaiak erabaki du lehiaketako irabazleak hauek direla: 

Lehen saria: @arrabita (Gari Otamendi)

Bigarren saria: @boteluzea (Daniel Carballo)

Hirugarren saria: @aina_al_mat (Ainara Alarcia)

 

ARGAZKI PARTE-HARTZAILE GUZTIEN BIDEOA IKUSI


 

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzak egun horretako ospakizunarekin bat egin nahi du. Horregatik, arkitekturan eta hirigintzan euskara sustatzeko helburuarekin, elkargokide nahiz herritarrei Instagramen abian jarri duen  irudi lehiaketan parte hartzera dei egiten die. 

Parte hartzaileek ‘Arkitekturan eta hirigintzan euskaraz’ gaiarekin lotutako irudiak argitatu beharko dituzte norberaren Instagrameko kontuan. Irudi hauek kalean ateratako argazkiak izan daitezke, edota parte-hartzaileek sortutako ilustrazioak. Gipuzkoako EHAEOren kontua etiketatuko da irudi horietan (@coavngipuzkoa) eta irudiari izenburu bat jarriko dio. Baita ere, #GipuzkoanArkitektoakEuskaraz #hashtaga gehituko dio sarrerari.  Gainera, Gipuzkoako EHAEOren kontuaren jarraitzaile egin beharko dira.


Parte hartzeko epea azaroaren 30ean amaituko da eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru irudirekin parte hartu ahal izango du. Abenduaren 3an, story bat argitaratuko da Instagramen, eta Elkargoak bertan ere irudi guztiak jarriko dira ikusgai. 

Sariak honako hauek dira: 

  • Lehen saria: Euskarazko arkitektura liburuen sorta bat eta 4 lagunentzako afaria edo bazkaria Gastronomika Elkartean
  • Bigarren saria: Euskarazko arkitektura liburuen sorta eta Quarón gastatzeko 50 €ko bonoa
  • Hirugarren saria: Euskarazko arkitektura liburuen sorta bat.

 

OINARRIAK DESKARGATU

Lehen saria. Egilea: @arrabita

Lehen saria. Egilea: @arrabita

Bigarren saria. Egilea: @boteluzea

Bigarren saria. Egilea: @boteluzea

Hirugarren saria. Egilea: @aina_al_mat

Hirugarren saria. Egilea: @aina_al_mat

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 06

Etengabeko trebakuntza: Adimen artifizialak bultzatutako diseinu aurreratua Lekua: Streaming (grabaketarekin) Ordua: 15:00 - 17:00 2025ko maiatzaren 06an, asteartea

05 - 07

Etengabeko trebakuntza: 'Segurtasuna sua dagoen kasuetan' Lekua: Streaming (grabaketa gabe) Ordua: 15:00 - 18:00 2025ko maiatzaren 07an, asteazkena

05 - 13

Egoiliarren biltzarra: Gipuzkoako EHAEO. 2025eko maiatza Lekua: Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargo Ofiziala Ordua: 17:30 (lehen deialdia) ; 18:00 (bigarren deialdia) 2025ko maiatzaren 13an, asteartea

Twitter