Berriak - 2023ko irailaren 20an, asteazkena - 0 Iruzkinak
Ondarearen batzordeak antolatuta, Aritz Díez Oronoz eta Andrés Caballero Lobera doktore-arkitektoek komisariatzen duten Ilustrazioko bi hiri: Bakearen Hiria eta Zangoza Berria erakusketa hartuko du Gipuzkoako EHAEOak. Erakusketa hau, hirigintzari dagokionez, Ilustrazioak eta arkitektura neoklasikoak Euskal Herrian egon ziren egitasmoen erakusle da. Jasotzen dituen proiektuak aurrera eraman ez ziren arren, ilustratuek bultzatu zuten hiritartasun kontzientziak sustatutako eraldaketaren emaitza nabarmenenak dira.
Inaugurazio-ekitaldia irailaren 28an izango da, 18:30ean, eta komisarioek emango duten hitzaldian azalduko dute nola XVIII mendeko bulebar eta zumardien inguruan egiten ari ziren ikerketa baten harira sortu zen erakusketa hau egiteko ekimena, Abandoko Bakearen Hiria eta Zangoza Berriaren proiektuen bitxitasunak bultzatuta.
IZEN-EMATEA
Ondoren, mokadutxo bat eskainiko da.
Erakusketa 2023ko abenduaren 31 arte egongo da ikusgai honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
KREDITUAK:
Koordinazioa:
Aritz Díez Oronoz
Andrés Caballero Lobera
Irakasleak:
Imanol Iparraguirre Barbero
Juan José Segú Alonso
Alberto Ustarroz Calatayud
Manuel Iñiguez Villanueva
Francisco González Quintial
Ikasleak:
Sara Atristain Beldarrain
Julia Juan Irazustabarrena
Sara Laspiur Gandara
Julen López Tejada
Ernesto Limousin Garmendia
Mikel Marin Uruchurtu
Luis Jorge Ortega Marzo
José Real Cambas
Fernando Rangel Pabón
Berriak - 2023ko irailaren 11an, astelehena - 0 Iruzkinak

BAL Arkitektura Latinoamerikarraren zortzigarren Biurtekoa, 2023. edizioa, Iruñean ospatuko da irailaren 26tik 29ra bitartean. Hori dela eta, EHAEOk 20 bekaren bidez programatutako jardueretara joateko gonbita egiten die bere elkargokideei. Horrela, bertaratze libre eta osoaz gozatu ahal izango dute eta identifikadore bat jasoko dute, ongietorri-poltsa batekin batera, BALeko liburuekin eta biurtekoko beste material batzuekin.
BALek Latinoamerikako arkitekto gazteen proiekzioa ezagutarazi nahi du Espainian, bi lurraldeetan horiek bultzatzen lagunduz. Horretarako, hainbat ekintza antolatu dira, hala, nola erakusketak, hitzaldiak eta mahai-inguruak, arkitekturak Latinoamerikan gaur egun duen egoeraren ikuspegi globala emateko.
Beketako bat eskatzeko, mezu elektroniko bat bidali behar da coavn@coavn.org helbidera, 2023ko irailaren 21eko (osteguna) 12: 00ak baino lehen, gaian "EHAEO BAL bekak" adieraziz eta honako informazio hau erantsiz:
Bekak zozketa bidez esleituko dira. Halaber, onuradunei posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie, akreditazioa egiteko jarraibideekin. Bertaratutakoei bertaratze-ziurtagiriak emango zaizkie.
Berriak - 2023ko irailaren 11an, astelehena - 0 Iruzkinak

Gipuzkoako EHAEOk Lankidetza Garapeneko proiektuak laguntzeko deialdi berria zabaldu du. Guztira, 3.000 €ko laguntza emango diut elkargokideek aurkezten dituzten proiektu bat edo gehiago finantzatzeko.
Aurkezten diren proposamenak arkitektura, etxebizitzak, azpiegiturak, nekazaritza, ingurumena, hiri-garapena, landa garapena… bezalako gaiak aintzat hartuko ditu, eta ingurumena errespetatzen duten eta sustatzen duten lekuko garapen ez dependientea, parte-hartzailea eta jasangarria sustatzen duten proiektu integralak izan beharko dute. Halaber, proposamenek emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eza ekiditeko, batik bat ingurune zaurgarrietan, berariazko ekintzak proposatu beharko dituzte.
Proposamenak aurkezten dituen pertsonak, ezinbestean Gipuzkoako EHAEOko elkargokidea izan behar du. Proiektua garatuko duten erakundeek ezingo dituzte zuzenean proposamenak aurkeztu.
Proposamenak aurkezteko, oinarrietan txertatuta dagoen txantiloia bete behar da eta Idazkaritzara bidali posta elektroniko bidez: idazkaritza@coavngipuzkoa.eus
Eskaerak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 17an amaitzen da.
Berriak - 2023ko abuztuaren 29an, asteartea - 0 Iruzkinak
.jpeg)
Gipuzkoako EHAEOeko Jasangarritasun batzordeak HABICekin (Euskadiko ekipamendu-, altzari-, eta diseinu-klusterra) laguntzarekin, Hiri eta Komunitate Jasangarrien Sariak jarri zituzten abian, bigarrenez. 2030 urtera arte antolatu diren sari hauen helburua da arkitektura-lanak eta arkitektoen jarduera profesionalarekin zerikusia duten edozein motatako lanak saritzea, baldin eta lanbidean helburu jasangarriak sartzen dituzten eta Garapen Iraunkorreko Helburuen (GJH) xede eta erronkekin bat egiten badute.
Bigarren edizio honetako lanek 5 GHJ (Genero berdintasuna) eta 9 GHJarekin (Industria, ikerketa eta azpiegiturak) zerikusia izan behar zuten proiektuak, betiere, 11. GJHa (hiri eta komunitate jasangarriak) zeharkakoa izango delarik.
Uztailean epamahaia elkartu zen aurtengo proiektu-irabazleak zeintzuk izango ziren ebazteko, eta sariak hauei ematea erabaki zuen:
Ex aequo saria proiektu hauei:
- Proietkua: Pradograndere birgaitzea
Egilea: Paisaje Transversal
- Proiektua: Arquitectas proyectando y construyendo Euskadi argitalpena
Egileak: Olatz Ocerin (egilea eta koordinatzailea), María Carreiro, Cándido López, Javier Vílchez, Matxalen Acasuso, Ula Iruretagoiena, Mª Paz larrumbide, Itziar Rodríguez, Izaskun Aseguinolaza, Koldo Tellería, Enkarni Gómez, Ana Reboredo, Ainara Sertuxa, Sonia Abezia.
Proiektu irabazlea: Gazteentzako zuzkidura-bizitokiak
Egileak: Straddle 3, Eulia Arkitektura
Aipamen berezia: CBL proiektua: hezkuntza-ingurune jasangarriak
Egileak: Iñigo Rodríguez, Jorge Otaegi, Imanol González, Alejandro García, Mikel Marín.
Sari banaketa ekitaldia datorren irailaren 15ean 10:45an egingo da EHUko Arkitektura Eskolako ENPRESA Gelan izango da, Donostian, Arkitektura Jasangarrirako teknologia berritzaileak uda ikastaroaren barruan.
Sari hauei buruz
Garapen Jasangarrirako Sari hauek 2030 Agendari egiten dion ekarpenaren esparruan antolatu dira. Asmoa da urtero, 2022 eta 2030 artean, sari hauek martxan jartzea, eta edizio bakoitzean 17 GJHetako biri lotutako bi lan saritzea. Halaber, deialdi guztietan zeharkako gai komun bat egongo da: 11. GJH Hiri eta komunitate jasangarriak, sarketa honi izena ematen diona.
Berriak - 2023ko uztailaren 17an, astelehena - 0 Iruzkinak

Lurdes Ubetagoyena Aubixa Fundazioko lehendakariak eta Juana Otxoa Errarte Gipuzkoako EHAEOko lehendakariak bi urterako lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Hitzarmen horri esker, arkitekturak eta hirigintzak mendekotasuna duten pertsonen eta Alzheimerra eta beste dementzia batzuk pairatzen dituzten gaixoen bizi-kalitatea hobetzeko helburua duten hainbat ekintza elkargaratuko dituzte. Besteak beste, hainbat prestakuntza-programa jarri nahi dira martxan, baita kongresu bat ere, non aztertuko den etxebizitzek eta inguru hurbilak mendekotasuna duten pertsonei eta geroz eta zaharragoa den biztanleriari nola eragiten dien eta hauen ongizatea hobetzeko zer irtenbide egon daitezkeen.
Berriak - 2023ko uztailaren 12an, asteazkena - 0 Iruzkinak
Gastronomiazko Elkarterako mahaiaren zozketa gaur, uztailak 12, egin da 12:30ean. Guztira, 35 elkargokidek hartu dute parte, eta honako estekan dago irabazleen eta ordezkoen emaitza:
Mahaiak ordezkoen hurrenkeraren arabera osatzen jaon da. Beraz, horrela ageratu da aurtengo banaketa:
|
Izen abizenak / Nombre y apellidos |
Mahaikideak guztira / Nº de comensales |
UZTAILAK 22 DE JULIO |
UZTAILAK 23 DE JULIO |
UZTAILAK 24 DE JULIO |
UZTAILAK 25 DE JULIO |
|
BELDARRAIN SANTOS, Juan |
2 |
X |
|
|
|
|
CANUTI, Daniele |
6 |
X |
|
|
|
|
MATEOS MAEZTU, Miguel |
2 |
X |
|
|
|
|
MUNOA FAGOAGA, Enrique |
4 |
|
X |
|
|
|
PEÑA TERUEL, Alejandro |
6 |
|
X |
|
|
|
IBAIBARRIAGA LAMARIANO, Alberto |
4 |
|
|
X |
|
|
ASTUDILLO LARRAZ, Alex |
6 |
|
|
X |
|
|
TOLEDO ECHEPARE, José Miguel |
6 |
|
|
|
X |
|
CORPAS SAN MARCELINO, Abraham |
4 |
|
|
|
X |
Aurten ere Jazzaldia egiten den egunetan (uztailaren 22etik 25era) Trinitate plazan eskainiko diren kontzertuekin gozatzeko aukera izango dute Gipuzkoako EHAEOeko elkargokideek, Gastronomiazko Euskal Anaiartertik. Ez da barra zerbitzurik egongo eta jangela guztiak afarietarako egokituko dira.
Beraz, mahaia erreserbatuz bakarrik joan ahal izango da, eta hauek dira baldintzak:
Terrazetara ezingo dira mahaiak atera eta isiltasuna mantendu beharko da.
Jazzaldiaren egunetarako mahaiaren erreserbarako zozketan parte hartu nahi duten elkargokideen, formularioa bete beharko dute. Parte hartzeko azken eguna uztailak 12ko 12:00etan izango da, eta egun horretan irabazleen izenak argitaratuko ditugu hemen bertan. Hala ere, saridunei zuzenean deituko zaie.
Berriak - 2023ko uztailaren 10an, astelehena - 0 Iruzkinak

Berriak - 2023ko ekainaren 15an, osteguna - 0 Iruzkinak

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak Utopia konkretuak. Lankidetza hiri-proiektuak Limako auzo popularretan, 2015-2023 erakusketa hartuko du, Ezekiel Collantes (Andoain, 1977) eta Javier Vera (Lima 1981) arkitektoek ekoitzi eta, aldi berean, komisariotzen dutena. Erakusketa honek Hirikiten (Eibar) eta CITIO-CCC Espacio Residual (Lima) elkarteek 2015. urtetik elkarlanean garatu duten lana jasotzen du, eta beste batzuen artean, Gipuzkoako EHAEOren diru-laguntza izan du, lankidetza eta garapenerako ematen dituen laguntzen baitan. Inaugurazio-ekitaldia ekainaren 21ean, asteazkena, 18:30ean izango da Gipuzkoako EHAEOren egoitzan. Sarrera doakoa izango da, baina aurretik izena ematea beharrezkoa izango. Erakusketa hau Elkargoaren egoitzan egongo da ikusgai irailak 15 arte honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:30era.
Ezekiel Collantesek eta Javier Verak 2015etik egiten ari diren nazioarteko lankidetzako hiri-lana aurkezten dute lehen aldiz Donostian. Hirikiten (Eibar) eta CITIO-CCC-Espacio Residual (Lima) elkarteen bitartez ‑Collantesek eta Verak sortutakoak, hurrenez hurren, beste batzuekin batera- Limako (Peru) auzo popularren espazio publikoaren sorreratik abiatzen diren hiria biziberritzeko proiektuak dira.
Proiektuak auzo-eskalan oinarritzen dira eta ikerketa-ekintza prozesu parte-hartzaileen bidez garatzen dira, hiri-desberdintasun sozialaren alderdi sinboliko eta estrukturalei aurre eginez. Lanek hiri “in/formalaren” erronkei erantzuten die beren logikan, planteamendu, metodologia eta tresna bereziekin, gatazka positiboak eraginez.
Zortzi urte hauetan, proiektu hauek "utopia konkretuak" (Lefebvre, 2017) planteatu dituzte Limako Iparraldeko auzo apaletan. Limako arazo eta potentzialtasun ugari sintetizatzen dituzten lurralde konplexu hauek (eta haien prekarietatetik haratago), auzo hezitzaile eta ludiko gisa erreferente bilakatu dira, hiri funtzional soilaren alternatiba izanik.
Egileei buruz
Ezequiel Collantes Gabella arkitektura-doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Proiektu Arkitektonikoen Arloko irakasle-ikertzailea da. Irakasle bisitaria Huancayoko Unibertsitate Kontinentalean (2022-2023) eta Peruko Unibertsitate Katoliko Pontifiziako (PUCP) Arkitektura Fakultatean (2022). Hirikiten elkartearen kide sortzailea.
Javier Vera Cubas (Lima, 1981) Peruko Ingeniaritza Unibertsitate Nazionaleko Arkitektura, Hirigintza eta Arte Fakultateko (FAUA-UNI) arkitekto hirigilea da. Antropologian eta arkitekturan espezializatuta dago Bartzelonako Unibertsitatean (2022), Gizarteratzeko Oinarrizko Bizigarritasuna FAUAren eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren bidez (2014), eta Hirigintza Sozialean Medellingo Administrazio, Finantza eta Institutu Teknologikoko Eskolan (EAFIT) (2012). Peruko Unibertsitate Katoliko Pontifiziako Hirigintza, Gobernantza eta Etxebizitza Sozialeko ikerketa-taldeko (CONURB-PUPC) Ikertzaile nagusia eta auzoen eta herritarren koordinatzailea (2020). Huancayoko Unibertsitate kontinentalean irakaslea (2021) da ere. Citio, CCC eta Espacio Residuos elkarteen kide sortzailea.