Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Frontoiak eta pilota jokoa, EHAEOan izango den Creative Commons Zinemaldiaren gaia


2015ko urriaren 20an, asteartea

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak, UPV/EHUko Arkitektoen Goi Eskola Teknikoak (AGET) eta Campo Creativo Cerok elkarlarnean Frontoiak eta pilota jokoari buruzko Donostiako Creative Commons Zinemaldiaren arkitektura saila antolatu dute. Urriaren 22an eta 23an izango da 18:00etatik aurrera EHAEO Gipuzkoako (Frantzia hiribidea, 11 – Donostia) egoitzan. Zenbait ikus-entzunezko eta hitzaldiez osatzen duten egitarau zabal bat egin da horretarako.

Berrikuntza gisa nabarmendu behar da zinelmadira etorri ezin dutenek emanaldiak on line jarraitzeko aukera izango dutela. Horretarako, izena ematea beharrezkoa izango da (gehienez 100 pertsona):  

 

 

 

 

 

 

Ostegunean, frontoiaren ikerketa tipologikoa eta hiri-antolakuntzak izan duen eraginari buruz hitz egingo da, Juan Martín EHAEO Gizpukoako kultura bokalak aurkeztua eta dinamizatua. Horretarako, Irene Aguirre Campo Creativo Ceroko (CC0) kolaboratzaileak Euskal frontoien mapeo eta wikiari buruzko proiektua aurkeztuko du. Nuria Cagigalek, CC0ko kolaboratzailea baita ere, ikusentzunezkoen dokumentazioa arkitekturan ikuspuntu desberdinetatik aztertuko du. Manuel Iñiguez eta Alberto Ustarroz arkitekto eta EHUko katedradunek frontoiei eta espazio publikoari buruzko ikerketa aurkeztuko dute. Azkenik, Carlos López de Ceballos arkitektoak Pilotartea: Euskal Herriko Pilotari buruzko kultugurneari buruzko proiektuaren berri emango du.

Ostiraleko gai nagusia Ondarea guztiontzako onuragarria eta hiritarren inplikazioa babesletzan eta zaintza-lanetan. Madrilgo Beti Jai frontoiaren birgaitzea izango da, Juan José Díaz, Creative Commons zinemaldiaren zuzendariak aurkeztua. Gai honen inguruan jarduteko, UPV/EHUko Olatz González-Abrisketak Pilota jokoaren erreferentzia antropologikoak hitzaldia emango du; bestalde, Daniel Carballo EHUko AGETeko irakasleak Pilota jokoaren bilakaera eta ondorio tipologikoak izeneko hitzaldia eskainiko du. Madrilgo Beti Jai frontoiaren inguruko emanaldia ere izango dugu eta frontoi hau kultur ondare gisa babestua izateko egin zuen ibilbideari buruzko hitzaldia emango du Fernando Larumbek, pilotari ohia, pedagogoa eta Salvemos el Frontón Beti Jai (Beti Jai Frontoia salbatu dezagun) plataformaren ordezkaria. Amaitzeko, José Ignacio Martínez de Luco Eusko Jaularitzako Kultur Ondarea zerbitzuko teknikari eta arkitektoak Eusko Jaurlaritzako Kultur Ondarearen zuzendaritzako ikuspegiak aurkeztuko dizkigu

Jarduera osagarri gisa, Azkoitiko Pilotartea, Euskal Herriko pilotari buruzko kulturgunera doako bisita gidatu bat antolatu da larunbaterako (24). Hitzordua goizeko 11:00etan izango da gune berean eta bisita Carlos López de Ceballos arkitektoaren esku egongo da, Antton Mendizabalekin batera Jorge Oteizaren kolaboratzailea izandakoa gune arkitektoniko-eskultural honetan. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da.  

Creative Commons Zinemaldia Gipuzkoako Foru Aldundiaren, DSS2016 eta Donostia Kulturaren laguntza jaso du.

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 09

Hausnarketa- eta eztabaidarako VI jardunaldia: Fatxaden birgaitzea eta hiri-paisaiaren eraldaketa Lekua: UPV/EHUko Arkitektura Eskolato Batzar gela (Oñati plaza, 2 - Donostia) Ordua: 18:00 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter