Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Beka: Madrilgo Beti Jai Frontoiaren birgaitze prozesuaren azterketa, Gipuzkoako elkargokideei zuzenduta


2015ko abenduaren 02an, asteazkena

Gipuzkoako EHAEO, Campo Creativo Cero eta Pico del Pañuelo koloniak beka baten deialdia egin dute honako helburuarekin: Madrilgo Beti Jai Frontoiaren birgaitze prozesuaren azterketa, eta herritarrek erakutsitako inplikazioa frontoiaren babesean eta zaintzan.  Eskaintzen da: 

  • Astebete edo bi asteetako egonaldia apartamentu batean (programako egoilarrak hartzera zuzenduta dagoena) arkitekto batentzako edo birentzako.
  • Salvemos el frontón Beti Jai de Madrid plataformako kideekin harremana. Hala nola, Ondarearen defentsan diharduten beste talde batzuekin harremanak egiteko laguntza eskainiko da, adibidez, Madrid, ciudad y patrimonio taldearekin..
  • Logistikan laguntza eta egoitza behar den bezala egiteko beharrezkoa den aholkularitza.
Beka hau Gipuzkoako elkargokideentzako da. Aukeratua den elkargokideak, azterketak irauten duen bitartean, Pico del Pañuelo kolonian dagoen pisu batean egingo du egonaldia. Bi pertsonez osatutako taldea bada, nahiko da bata izatea elkargokidea. Eskaera egoilar batek bakarrik egiten badu, berak aukeratutako beste pertsona batez lagundua joan daiteke. Egoitza-datak 2016ko  urtarrileko azken astea eta otsaileko lehen astea bitartean izatea espero da.

Eskaerak 2015eko abenduaren 1etik 20ra bitartean aurkeztu beharko dira. Horretarako, interesatuek izen-emate orria (orrialdearen behekaldean) bete beharko dute.

Pico del Pañuelo koloniaren webgunean deialdi honen oinarriak ikus daitezke.  

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 06

Etengabeko trebakuntza: Adimen artifizialak bultzatutako diseinu aurreratua Lekua: Streaming (grabaketarekin) Ordua: 15:00 - 17:00 2025ko maiatzaren 06an, asteartea

05 - 07

Etengabeko trebakuntza: 'Segurtasuna sua dagoen kasuetan' Lekua: Streaming (grabaketa gabe) Ordua: 15:00 - 18:00 2025ko maiatzaren 07an, asteazkena

05 - 13

Egoiliarren biltzarra: Gipuzkoako EHAEO. 2025eko maiatza Lekua: Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargo Ofiziala Ordua: 17:30 (lehen deialdia) ; 18:00 (bigarren deialdia) 2025ko maiatzaren 13an, asteartea

Twitter