Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

Ondarearen batzordeak Olatu Talka 2016 jaialdian parte hartuko du


2016ko maiatzaren 05an, osteguna

Aurreko urteetako edizioetan egin den bezala, Ondarearen batzordeak Olatu Talka jaialdian parte hartuko du. Zehazki batzordeko kideek suntsituako ondarearen inguruan familientzako ekintza bat prestatu dute, Kursaalaren memoria historikoaren bidez. Ekintza hau joku batean datza eta Detectives del Solar K (K orubearen detektibeak) izenburua du. Parte-hartzaileek hiru dimentsioetako mural bat sortzen joango dira zenbait pistaren bidez. Horrela, leku honen garapena ikusi ahal izango da hasieratik gaur egunera arte. Helburua da suntsitutako ondrea berreskuratzea eta hiritarrei horrelako leku adierazgarri baten memoria historikora gerturatzea. Ekintza hau maiatzaren 22an egingo da 11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 18:30etara Kursaalaren inguruan. 

Olatu Talka kultur jaialdia Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutza proiektuaren parte da, eta beraz, Hiriburutza proiektuaren balio eta edukiak gizarteratzea du helburu. Aurtengo edizioa maiatzaren 20an, 21ean eta 22an izango, eta egun horietarako 200 ekintzetatik gora antolatu dira. 

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

12 - 16

Etengabeko trebakuntza: Segurtasuna eta osasuna eraikuntza-lanetan Lekua: Streaming 2025ko abenduaren 16an, asteartea

01 - 22

Hitzaldia: Hirien birnaturalizazioa klima-aldaketara egokitzeko Lekua: Miramar Jauregia Ordua: 18:00 2026ko urtarrilaren 22an, osteguna

Twitter