Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Donostiako mugimendu modernoa Hiribiltzenekin uztartuko da Aldizkari Ibiltari bat osatuz


2016ko ekainaren 23an, osteguna

Datorren azaroan Donostian egingo den IX DOCOMOMO Ibérico – Kultura ondarea eta gizartea biltzarraren barruan antolatutako promozio ekintzen barruan, Aldizkari Ibiltari bat osatuko da da larunbatean (ekainak 25), Hiribiltzeneko azken asteburuarekin bat eginez. Ibilaldia Donostiako Nautikoan hasiko da 11:00etan. Asmoa da oinezko ibilaldi bat egitea Donostiako mugimendu modernoaren inguruko zenbait espazio esanguratsu lotuz. Leku horietan 15 minutu inguruko zenbait ekintza egingo dira, guztiak kalean. Diseinatu den ibilaldia tarteka Hiribiltzenek planteatzen zuen ibilaldiarekin bat egiten du, aldizkari ibiltariak duen helburuetako bat sustatzen baitu: nabarmentzea eta sustatzea herrietan eta hirietan konpainian egindako ibilaldiak, ongizate fisiko, emozional eta sozial iturri bezala.

Aldizkari ibiltariak honako espazio eta eraikinak batuko ditu: Nautikoa, Trinitate plaza, Zurriola, Equitativa eraikina eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako egoitza, non ekintzari amaiera emango zaion. Gainera, ekintza honekin batera, kongresua promozionatzeko beste ekintza bati emango zaio hasiera: Instagrameko argazki-lehiaketari: DOCOMOMO bat egin ezazu. Ibilaldi eta ibilaldi artean, beraz, bi izango dira egin beharrekoak espazio horietan: alde batetik oihal bat zabalduko da non koloretako sprayez lagunduta gerturatzen direnak espazio edota eraikin horrek iradokitzen diona irudikatu dezaken. Bestalde, mugimendu modernoari argazkiak ateratzera sustatuko da, eta hauek lehiaketan parte hartzeko balioko dute.

Hauek izango dira aurreikusitako ordutegia eta lekuak aldizkari ibiltaria osatzeko:

 

-          11:00- 11:15: Naútikoa. Instagram lehiaketaren aurkezpena + Grafiti murala.

-          11:20-11:35:  Trinitate plaza + Grafiti murala

-          11:45-12:00: Kursaal-Kuboak + Grafiti murala

-          12:10-12:25: Equitativa eraikina + Grafiti murala

-          12:30: EHAEO Gipuzkoa + Grafiti murala. Ibilaldian zehar egin den grafitia bere osotasunean aurkeztuko da bertan. 

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

09 - 26

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 26an, ostirala

10 - 23

Hitzaldia: 'Etorkizunerako arkitektura: errealitate jasangarri baterantz', Bruno Sauer Lekua: Miramar Jauregia Ordua: 18:30 2025ko urriaren 23an, osteguna

Twitter