Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

UPV/EHU Udako Ikastaroa: Egurrez eta egurrarekin eraikitako ondarearen birgaitzea eta zaharberritzea


2016ko uztailaren 26an, asteartea

Datorren irailaren 8an Egurrez eta egurrarekin eraikitako ondarearen birgaitzea eta zaharberritzea (Rehabilitación y restauración del patrimonio construido de y con madera) ikastaroa emango da UPV/EHUko 2016ko Udako Ikastaroen barruan, HABICen eskutik Donostiako Miramar jauregian. Ikastaroaren prezioa 40 €koa da, baina interesatuak dauden elkargokideak prezio murriztapena izango dute. Horretarako inprimaki hau bete beharko dute eta info@uik.eus helbidera bidali.

Ikastaroari buruz

Ikastaro hau arkitekto, arkitekto tekniko, obretako buru, arotza edota aroztegietako langileei dago zuzenduta, eta helburua da jarraibide batzuk ezartzea eraikinak egurrarekin birgaitu edota zaharberritu behar dituztenean, ahal den heinean material honetako soluzioak erabiliz. Ikastaroaren egitaraua eta gainontzeko informazio guztia Udako Ikastaroen webgunean dago. 

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

02 - 23

Etengabe prestakuntza: Etxebizitzetako instalazio elektrikoak Lekua: On line Ordua: 15:00 - 18:00 2026ko otsailaren 23an, astelehena

02 - 25

Etengabe prestakuntza: Etxebizitzetako instalazio elektrikoak Lekua: On line Ordua: 15:00 - 18:00 2026ko otsailaren 25an, asteazkena

03 - 02

Etengabe prestakuntza: Etxebizitzetako instalazio elektrikoak Lekua: On line Ordua: 15:00 - 18:00 2026ko martxoaren 02an, astelehena

Twitter