Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

KOMOMO prozesuan webgunearen bidez parte hartzeko epea luzatu da


2016ko urriaren 11an, asteartea

IX. DOCOMOMO Ibérico biltzarraren inguruan antolatu diren jardueren artean, KOMOMO prozesu parte-hartzailea jarri da martxanondarearen kudeaketa kolektibo baten gidalerroak definitzeko asmoz. Webgunearen bidez parte hartzeko epea urriaren 19 arte luzatu da, beraz, interesa duten guztiak garaiz daude ekarpenak egiteko.

Biltzarraren aurretiko jarduera bat da, lortzen diren emaitzak bertan aurkeztu eta gonbidatutako adituekin eztabaidatzeko, Hiritarren parte-hartzea: prestakuntza, informazioa, hedapenamultzoaren barruan. KOMOMO prozesua, lau fasetan egituratzen da:

  • Aurre-diagnostiko bat osatu eta adituekin balioztatu.
  • Online parte-hartze fasea, diagnostikoaren azken egiaztatze eta balioztatzerako.
  • Kudeaketa gidalerroak definitzeko parte-hartze presentzialeko fasea.
  • Aurkezpena eta eztabaida Biltzarraren egunetan.

Lortutako emaitzak, Gipuzkoa mailako Dokumentu Eragile baten geroko idazketaren oinarri izango dira.

Egindako aurre-diagnostikoa egiaztatzea eta balioztatzea da helburua, urriaren erdialde aldera Donostian garatuko den aurrez-aurreko tailerraren oinarriak guztion artean zehazteko. Tailerrarekin lurralde mailan XX. mendeko ondare arkitektonikoaren kudeaketan abiapuntua gizartearen inplikazioaren bidez hobetzeko esku-hartze estrategiak definitzea izango da.

Gehitu zure ahotsa eta parte hartu webgunearen bidez! 

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 28

Hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldia: Pasaia. Portua eta hiri-zatiketa Lekua: Pasaia. San Juan Aretoa Ordua: 18:00 2026ko maiatzaren 28an, osteguna

06 - 08

Etengabeko treakuntza: Zarataren aurkako babesa (DB-HR), etxebizitzen eraikinari dagokiona (2026) Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 9:00-13:30 / 15:00-19:15 2026ko ekainaren 08an, astelehena

06 - 19

Ordezkaritzako jaia 2026 Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 19:00 2026ko ekainaren 19an, ostirala