Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako ikasleen Gradu Amaierako proiektuen erakusketa, Terminus, Donostiara iritsiko da


2017ko urriaren 09an, astelehena

Erakusketa hau bihar, urriak 10, 18:00etan inauguratuko da Gipuzkoako EHAEOean 

Terminus izenburupean, Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako ikasleen Gradu  amaierako proiektuekin egindako erakusketa bihar iritsiko da Gipuzkoako Arkitektoen Elkargora, eta 18:00etan inaguratuko da. Ekitaldian, honako hauek hartuko dute parte: Judith Ubarrechena EHAEOren Gipuzkoako ordezkaritzako presidentea, Eduardo Domingo Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako Garapen zuzendaria eta Álvaro Clavería Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako Graduen Programen arduraduna. Baita ere, proiektuen egileak izango dira bertan. Erakusketa hau, urriaren 23ra arte ikusi ahal izango da, astelehenetik ostiralera 9:00eatik 14:00etara.

Erakusketa hau 15 ikasleren lanak osatzen dute, non eraikinaren exekuzio teknikoan eta administratiboan sakontzen duten. Proiektu hauek ikasleek ikasketa prozesuan zehar eskuratu dituzten ezagutza eta gaitasunen ariketa bat izan nahi dute eta arkitektoaren lanbidean hasterako ikasitako materien integrazio orokorraren entsegu orokorrak.

Erakusten diren 15 proiektuetatik, nabarmentzekoa da, besteak beste, Armando Bernáldez donostiarrarena: Bilboko itsasdarreko hiri-tarterako gizarte-etxe, hain zuzen ere. Bidearen perimetroan zehar hiri-erremate bat proiektatu du, giza-erabilera desberdinekin, arkitektura eta hiri-pasaiaren arteko oreka perfektua lortuz, gizartearen zerbitzura. Proiektu honetan azpimarragarria da, gainera, erabilitako hizkuntza grafikoa.

Beste proiektuen artean, askotariko lanak aurkitzen dira: Tate Modernaren handitze proiektu batetik, non ikasle batzuk Herzog and the Meuronekin proiektatzera ausartu diren, Bilboko erdigunean hiri-baratze bat proiektatzera arte. Iruñearako Musika Eskola bat edota Bermeoko porturako Lonja Turistiko bat ere aurkitu datizke. Erakusketa honekin, ikuslea gai da arkitekto gazte hauen prozesu kreatiboan sakontzeko, non mundu berriak imajinatzeko ahalmenean, aukera infinitoak aurkitu daitezkeen.

Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolak,  50 urte baino gehiago daramatzanak arkitektoak trebatzen, erakusketa hau antolatzen duen bigarren aldia da, eta oraingo honetan, hiri desberdinetan ikusi ahal izango da: Iruñea, Donostia, Bilbo, Burgos, Huesca eta Zaragoza. 

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter