Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

DOCOMOMO plaka Irungo Anguera etxeari


2017ko ekainaren 14an, asteazkena

Irungo Alberto Anguera Etxeak, Luis Vallet de Montano arkitektoak 1930ean egina, jada badu DOCOMOMO plaka. Plaka ezartzearen ekitaldian honako hauek parte hartu zuten: Judith Ubarrechena, EHAEOko Gipuzkoako presidentea; José María García-Arenzana Anguera, Alberto Angueraren senitartekoa eta etxearen jabea, Marina Vallet de Montano, Luis Vallet de Montanoren biloba; Sergio Corchón Irungo Udalaren izenean eta Lauren Etxepare eta Fernando García, Luis Vallet de Montanoren monografiaren egileak.  

“Irungo Alberto Angueraren etxea herriko mugimendu modernoaren adibide bikaina da eta garaian pil-pilean zegoen estiloa zein zen erakusten duen obra esanguratsuenetarikoa”, adierazi dute Gipuzkoako EHAEOtik. Horregatik, eta ordezkaritza honek DOCOMOMO Ibérico fundazioari eskatu eta gero, eraikin hau euren erregistroan sartu dute, eta orain informazio plaka honen ezarpena egingo da.  

Luis Vallet de Montano (1894-1982) Huescako Plan herrian jaio zen, baina jaio eta berehala amaren sorterrira aldatu ziren: Irun. Irunen jaso zituen lehen marrazketa-eskolak eta 1920. urtean arkitekto-titulua lortu zuen Madrileko Arkitektura Eskolan. Euskal estiloa bereganatu zuen berehala baina 10 urteren buruan bere belaunaldiko arkitekto gehienen antzera, lengoaia arrazionalistari heldu zion. Beste lan batzuen artean, nabarmentzekoak dira egilearen obra hauek: Irungo Casinoa, Irungo Kontserbatorioa, Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxearen etxea izan zena, edota Porcelanas Bidasoako lantegia izan zena.  

DOCOMOMOri buruz

DOCOMOMO, Documentation and Conservation of building, sites and neighbourhoods of the Modern Movement (Mugimendu Modernoko eraikin, ingurune eta auzoen Dokumentazioa eta Kontserbazioa) 1990. urtean sortutako nazioarteko erakunde bat da eta bere helburu nagusia da XX. mendeko arkitektura modernoko ondarea inbentariatzea, dibulgatzea eta babestea. 1993an DOCOMOMO Ibérico filiala sortu zen, beste erakunde batzuekin batera, Espainia eta Portugalen lan egiten duena DOCOMOMOren helburu berdinekin.

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

04 - 24

Liburu aurkezpena + solasaldia: "Una vida y veinte fragmentos", María Ángeles Durán Lekua: UPV/EHU. Arkitektura Eskola. Espacio HABIC Aretoa (Oñati plaza, 2 - Donostia) Ordua: 18:00 2024ko apirilaren 24an, asteazkena

Twitter