Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


Gipuzkoako EHAEOko arkitektoen zerrenda berrietarako izen-ematea, zabalik

Berriak - 2026ko martxoaren 12an, osteguna - 0 Iruzkinak

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak arkitektoen zerrenda berriak egiteari ekingo dio. Alde batetik, gaur egun indarrean dauden zerrendetako datuak berritzeko beharra ikusi da; bestetik, horietan argertzen zen lan-moten sailkapena zabaltzea beharrezkotzat jo da.

Zerrenda horietan parte hartu nahi duten elkargokideek izena emateko formularioa bete beharko dute, eta beren harremanetarako datuak argitaratzeko baimena eman. Era berean, horrelako lanetan dihardutela adierazten duen zinpeko aitorpena onartu beharko dute eta arkitekto lanbidean aritzeko baldintza guztiak betetzen dituztela baieztatu. 

IZEN-EMATE FORMULARIOA

Zerrenda horietan agertu nahi dutenek 2026ko apirilaren 10a baino lehen bete behar dute FORMULARIOA.

OHARRA: % 50eko kuota murriztua duten elkargokideek ezin izango dute zerrenda hauetan izena eman.

Gipuzkoako EHAEOk inkesta bat abiatu du arkitektoek administrazio publikoarekin harremanean izan duten esperientzia profesionala baloratzeko

Berriak - 2026ko martxoaren 02an, astelehena - 0 Iruzkinak

Espedienteen kudeaketa hobetzeko xedez, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzak elkargokide talde baten eskaera jaso du, Administrazio Publikoaren aurrean bitartekari lanak egin ditzan. 

Eskaera horretan, zenbait administraziok espedienteak izapidetzean duten jarrerari buruz dagoen kezka adierazten da, eta kudeaketa gero eta nahasiago, luzeago eta are inkoherenteagoa ikusten da. Ondorioz, egoera horrek eragin zuzea du gure kolektiboaren jardun profesionalean.

Hori dela eta, administrazioen aurrean egin daitezkeen ekintzei ekin aurretik, Zuzendaritza Batzordeak inkesta labur bat helaraztea erabaki du, egungo egoera zehaztasun handiagoz ezagutzeko eta informazioa biltzeko asmoarekin.  

BETE INKESTA 

OHARRA: Inkesta hau Gipuzkoako EHAEOean elkargokideei zuzenduta dago

EFPAren finantza-hezkuntzari buruzko doako ikastaroen edizio berria

Berriak - 2026ko otsailaren 17an, asteartea - 0 Iruzkinak

Berrikuntza gisa, Adimen Artifiziala kontuan harzen duen ikastaro berri bat eskainiko da

Finantza-hezkuntza arloan trebatzeko aukerarik izan ez dutenei hurbiltzeko xedez, EFPA Españak finantza-hezkuntzari buruzko doako ikastaroen zikloaren edizio berri bat jarri du abian. Otsailetik aurrera emango dira, online modalitatean. Berrikuntza gisa, ikastaro berri bat gehitu dira, finantzak eta Adimen Arfitiziala kontuan hartzen dituenak, hainbat esparrutan hain presente dagoena, baita ekonomian ere.

Ikastaroak saio independenteetan eta osagarrietan egituratuta daude, eta funtsezko alderdi batzuk landuko dituzte, hala nola finantza-plangintza pertsonala eta erretiroa, aurrezkia, zorpetzea, inbertsio arduratsua, psikologia ekonomikoa, fiskalitatea edo teknologia berriek finantza-kudeaketan duten eragina. Higiezinen inbertsioa eta sortzen ari diren erretiro ereduak ere jorratuko dituzte.

Formakuntza arratsaldez izango da, 18:00etatik 20:00etara, eta interesa duen edonori irekita egongo da, aurrez bakarka izena emanda. Saio guztiak online izango dira, edozein tokitako parte-hartzaileei sarbidea errazten diena. 

Ikastaroen egutegia

2026/02/26: Planificación Financiera personal (I). Cuentas en orden

2026/03/05: Planificación Financiera personal (II). Planificación a largo plazo

2026/03/12: Inversiones sostenibles con criterio: del plan a la acción

2026/03/19: Macroeconomía y finanzas familiares

2026/03/26: Psicología para la toma de deciones económicas

2026/04/09: Finanzas digital e IA: cómo te puede ayudar

2026/04/16: Ahorrando en vivienda: ¿comprar o alquilar?

2026/04/23: Tu vivienda: guía práctica de compra, financiación y fiscalidad inmobiliaria

2026/04/30: Fiscalidad: más allá de pagar impuestos / Fiscalidad foral

2026/05/07: Seguros y planificación: vivir con tranquilidad

2026/05/14: Nuevos modelos de jubilación

Ekimena Finantza Hezkuntzako Boluntariotza Programaren barruan kokatzen da, erakundeak herritarren artean finantza-kultura sustatzeko sustatutako ekintza soziala.

Gipuzkoako arkitektoekin topaketa, COAVN 2025 sarien erakusketa dela eta

Berriak - 2026ko urtarrilaren 30an, ostirala - 0 Iruzkinak

Gipuzkoako Arkitektoen Elkargo Ofizialaren egoitzan 2025eko EHAEO Sarien erakusketa ikusgai dagoela eta, Gipuzkoako arkitekto sarituekin topaketa bat antolatu genuen atzo. Hitzordu berezia izan zen Gipuzkoak edizio honetan izan duen paper nabarmena ospatzea merezi baizuen, gipuzkoar zigilua daramaten hainbat proiektu saritu baitira.

Lurraldeko profesionalen parte-hartzea bereziki garrantzitsua izan da honako modalitate hauetan:

B MODALITATEA – Birgaitzea eta zaharberritzea
Proiektua: Zarautz Jauregia kultur ekipamendu berri gisa birgaitzea Getarian
Egileak: Javier Ubillos Pernaut, Iñigo García Odiaga, Marta Álvarez Pastor eta Jon Muniategiandeikoetxea Markiegi

C MODALITATEA – Barne-arkitektura
Proiektua: Jangela Andoaingo lantegi batean
Egileak: Gonzalo Sánchez Ortega eta Armando Diago Bernáldez

E MODALITATEA – Hiri-diseinua eta paisajismoa
Proiektua: Sestaoko (Bizkaia) Labe Garairako igogailua eta hiri-eskailera
Egileak: Alex Etxeberria Aiertza eta Eduardo Landia Ormaechea

F MODALITATEA – Lurraldez kanpoko arkitektura eta hirigintza
Proiektua: Haitiko Errepublikako Dondon hiribildu eta komunaren hiri-antolamendurako plana
Egilea: Patxi Gastaminza Coloma

Saritutako egileetako batzuek topaketara joaterik izan ez bazuten ere, ikusleek saritutako gainerako proiektuak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Bertaratutako egileekin solasaldi interesgarria izan ondoren, erakusketan zehar ibilbide bat egin zen, edizio honetako lan sarituak zein finalistak jasotzen dituzten 30 panelez osatua.

Ekitaldira etortzerik izan ez bazenuen, hemen ikus dezakezu: https://youtu.be/fU_TxU6LgJQ

 

Erakusketa otsailaren 5era arte egongo da ikusgai. Ondoren, Gasteizko Autobus Geltokira joango dira.

Arrakasta handia izan dute Salvador Ruedaren parte-hartzea izan duen Jasangarritasun Foroak eta GJH Sarien banaketak

Berriak - 2026ko urtarrilaren 29an, osteguna - 0 Iruzkinak

Pasa den astean, Garapen Jasangarrirako Helburuekin konprometitutako hiri-jasangarritasunari eta arkitekturari buruzko hitzordu bikoitza izan zen Donostian, Gipuzkoako EHAEOren Jasangarritasun batzordeak eta Donostia Sustanibility Forumen antolatua. Hirigintza jasangarrian nazioarteko erreferente den Salvador Ruedak parte hartu zuen, eta Miramar Jauregiaren edukiera betetzea lortu zuen.


Hitzaldian, Ruedak ikuspegi ekosistemikotik heldu zien hirien egungo erronkei, eta azpimarratu zuen beharrezkoa dela hiri-eredu eraginkorragoak, osasungarriagoak eta 2030 Agendarekin lerrokatuagoak lortzea. 

GJH Sariak:

Jardunaldia osatzeko, Hiri eta Komunitate Jasangarrien Sariak banatu ziren, GJHekin konprometitutako ekimenak aintzatesteko. Hauek izan ziren sarituak:

  • Gizarte modalitatea (GJH 1: Pobreziaren amaiera): 
    AVINI’ / Hiri plangintza parte-hartzailea Petite-Anse eta Balan, Haitirentzat
    Egileak: We Architects (Patxi Gastaminza, Elena Pastrana, Eric Ruíz, Leire Mateos, Iris Martín eta Xavier Vallcorba)
  •  Ingurumen modalitatea (GJH 7: Energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea): 
    Olentzaro-Berri Etxebizitza Autonomoa % 100
    Egileak: Ari Arkitektura (Garbiñe Pedroso Conejero eta Inhar Agirrezabal Sáenz de Santamaría)

GJHekin konprometitutako hiri-jasangarritasunari eta arkitekturari buruzko hitzordu bikoitza izango da Donostian

Berriak - 2026ko urtarrilaren 14an, asteazkena - 0 Iruzkinak

2026ko urtarrilaren 22an, Donostiako Miramar Jauregian bi ekitaldi egingo dira, hiri-jasangarritasuna, klima-aldaketara egokitzea eta 2030 Agendarekin lerrokatutako arkitektura ardatz hartuta. Jardunaldia 18:00etan hasiko da, eta hausnarketa, dibulgazioa eta arkitektura- eta hiri-eremuko ekimen eredugarrien aintzatespena bilduko ditu.

Batetik, Gipuzkoako EHAEOko Jasangarritasun Batzordeak, Donostia Sustainability Forumekin batera, “Hirien birnaturalizazioa klima aldaketara egokitzeko” hitzaldia antolatu du, Salvador Rueda Hiri eta Lurralde Ekologia Fundazioko presidente eta zuzendariaren eskutik.

Hitzaldian, Ruedak mugikortasunaren eta espazio publikoaren eredu integral bat aurkeztuko du, edozein hiritan aplika daitekeena, eta klima-aldaketa arintzeari eta klima-aldaketara egokitzeari modu bateratuan heltzen diona. Testuinguru horretan, Fundazioak Estatuko hainbat hiritan garatutako hiri-birnaturalizazioko proiektuen adibide zehatzak erakutsiko dira, eta klima-aldaketaren eraginei aurre egiteko funtsezko tresna gisa naturan oinarritutako irtenbideetan jarriko da arreta.

Behin hitzaldia amaituta, Eva Caballero kazetariak hizlariarekin hitz egingo du, eta azaldutako edukietan sakontzeko eta bertaratutako publikoarekin eztabaida irekitzeko tarte bat eskainiko du.

2025eko GJH Sarien banaketa ekitaldia

Hitzaldiaren ondoren, 2025eko Hiri eta Komunitate Jasangarrien Sariak banatuko dira, laugarren edizioari dagozkionak. Joan den azaroan eman zen ezagutzera epaimahaiaren erabakia, eta 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) bat datozen arkitektura-ekimenak aintzatesten ditu.

Epaimahaiak sariak honela ematea erabaki du:

  • Gizarte modalitatea (GJH 1: Pobreziaren amaiera)
    AVINI’ / Hiri plangintza parte-hartzailea Petite-Anse eta Balan, Haitirentzat
    Egileak: We Architects (Patxi Gastaminza, Elena Pastrana, Eric Ruíz, Leire Mateos, Iris Martín eta  Xavier Vallcorba)

  • Ingurumen modalitatea (GJH 7: Energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea)
    Olentzaro-Berri Etxebizitza Autonomoa %100
    Egileak: Ari Arkitektura (Garbiñe Pedroso Conejero eta Inhar Agirrezabal Sáenz de Santamaría)

Hitzordu bikoitz honek Donostia pentsamendu kritikorako, hiri-berrikuntzarako eta etorkizun justu eta jasangarriagoarekin konprometitutako arkitektura-praktiken errekonozimendurako topagune gisa finkatzen du.

2025eko Gabonetako postal-lehiaketako lan irabazleak ezagutzen ditugu dagoeneko!

Berriak - 2025ko abenduaren 17an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Gabonetako postalen lehiaketako epaimahaiak dagoeneko erabaki du zein lanek irabazi duten aurten. Ez da erraza izan aukeratzea, aurten marka guztiak hautsi baitira eta ehun lan baino gehiago jaso baititugu! Hauek izan dira aurtengo irabazleak:

Haurren kategoria (2017an eta hurrengo urteetan jaiotakoak):

- Lehen saria: Gabonak Artzai Onean, Urko Bersategi Arregi (8 urte).

- Bigarren saria: Izarretxea, Ameli Imaz Ruiz de Gordoa  (5 urte).

- Hirugarren saria: Olentzeroren eraikuntza, Uhaitz Unanue Zabalo (8 urte).

 

Gazteen kategoria (2016 eta 2012 urteen artean jaiotakoak):

- Lehen saria: Gabonak ez dira eguzkitsuak, Nikole Zabaleta Otaegi  (11 urte). 

- Bigarren saria: Eguberri on, Ekhi Arregi Mayoz (11 urte). Gainera, hau izango da EHAEO Gipuzkoak jaiak zoriontzeko erabiliko duen postala.

- Hirugarren saria: Olentzeko arkitektoa, Chloe Pérez (11 urte).

 

Guztira 110 marrazki aurkeztu dira: 56 haurren kategorian eta 54 gazteen kategorian.

Epaimahaiak honako irizpide hauek hartu ditu kontuan sariak ematerakoan: gaiarekiko egokitasuna, ideiaren originaltasuna, adina eta marrazkiaren lanketa.

Sari-banaketa abenduaren 30ean izango da, asteartea, 13:00etan, Gipuzkoako EHAEOren egoitzan (Frantzia pasealekua 11, behea - Donostia).

Postal guztiak Gipuzkoako EHAEOaren egoitzan egongo dira ikusgai Gabonetan.

Parte-hartzaile guztiek opari txiki bat jasoko dute etxean, parte hartu izanagatik.



Abian da 2025eko Gabonetako postal-lehiaketa

Berriak - 2025ko abenduaren 01an, astelehena - 0 Iruzkinak

Urtero legez, Gipuzkoako EHAEOk haur eta gazteentzako gabonetako postal lehiaketa jarri du abian, etxeko gazteenen sormenean eragiteko helburuarekin.

Hauek dira oinarriak:


GAIA
Parte-hartzaileek arkitektura eta gabonak uztartzen dituzten marrazkiak aurkeztu beharko dituzte.

Bestalde, nolabait Gipuzkoako EHAEOari irudi, logo edo esaldien bidez erreferentzia egiten dien marrazkiak hobetsiko dira; nahiz eta ez den ezinbestekotzat joko.  

KATEGORIAK
0 eta 13 urte bitarteko haur eta gazteentzako lehiaketa da, honako kategorietan banatuta:

  • Haurren kategoria: 2017tik aurrera jaiotakoak
  • Gazteen kategoria: 2016-2012 urteen artean jaiotakoak

SARIAK
Kategoria bakoitzean hiru sari banatuko dira, eta saridunen artean Gipuzkoako EHAEOk Gabonak zoriontzeko erabiliko duen postala aukeratuko da.

Hala ere, parte hartzaile guztiek oparitxo bana jasoko dute etxean. 

EPEAK
Marrazkiak abenduaren 16ko 13:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira, Gipuzkoako EHAEOren egoitzan (Frantzia pasealekua, 11 -  Donostia), edota posta elektroniko bidez: komunikazioa@coavngipuzkoa.eus.
Abenduaren 17an webgunean argiratatuko dira irabazleen izenak.  
Sari-banaketa ektialdia abenduaren 30ean 12:00etan egingo da, Gipuzkoako EHAEOren egoitzan. 

LANEN AURKEZPENA
Marrazkiak aurkezten diren orrian ezin izango dira egilearen datuak ageri.

Marrazkiarekin batera, datu hauek jasotzen dituen aparteko dokumentu bat aurkeztu beharko da: 

  • Marrazkiaren izenburua
  • Parte-hartzailearen izen-abizenak
  • Jaiotze-urtea 
  • Posta-helbidea (parte-hartze oparia bidaltzeko)
  • Harremanetan jartzeko telefonoa zenbakia.

Posta elektroniko bidez bidaltzen diren marrazkiak .jpg edo .pdf  formatua izan beharko dute. 

EPAIMAHAIA
Epaimahaia Gipuzkoako EHAEOren Zuzendaritza batzordeko kideek osatuko dute, eta sariak emateko garaian kalitatea, ideia eta parte-hartzaileen adina hartuko du kontuan. 


Apaindu dezagun Gabonetako zuhaitza

Ekimen berezi bat berreskuratu dugu: gure Gabonetako zuhaitza apaintzea.

Aurten, Gipuzkoako EHAEOaren sarreran zuhaitz bat aurkituko duzu… baina apaingarririk gabe! Txikienen irudimenez eta kolorez apainduta egotea nahi dugu.

15 urte bitarteko haur eta gazteek parte hartu ahal izango dute, etxean egindako apaingarriekin. Horretarako, eskura dituzten materialak erabiltzera animatzen ditugu. Horrela, birziklapenaren bidez, eguneroko objektuei bizitza berri emango die eta apaingarri paregabeak eta sormenez betetakoak diseinatzeko parada izango dute.

Apaingarriak urtarrilaren 5era arte ekarri ahal izango dira, eta opari txiki bat jasoko du parte-hartzaile bakoitzak

9-tik 16-ra guztira: 350

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

09 - 17

Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 18:00 2026ko irailaren 17an, osteguna

09 - 24

Hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldia: HAPOa auzitan Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 18:00 2026ko irailaren 24an, osteguna

09 - 28

Etengabeko trebakuntza: Diseinu energetiko positiboa: kalkulua eta irizpideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 15:00-19:30 / 9:00-14:30 2026ko irailaren 28an, astelehena