Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoan kokatutako hiru proiektu, 2025eko EHAEOeko Sarien irabazleen artean


2025ko apirilaren 08an, asteartea

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (EHAEO) EHAEOren Sarien XV. edizioko proiektu irabazleak iragarri ditu. Euskadiko, Nafarroako eta nazioarteko arkitekturan erreferentea dira sariok. Saritutako zortzi proposamenen artean, Gipuzkoan kokatutako hiru lan nabarmentzen dira, eguneroko espazioak arkitekturatik eraldatzeko duten gaitasunagatik, balio sozial, historiko eta estetikoa emanez.


Altzako Udal Kiroldegia, Donostian, bere bikaintasun arkitektonikoagatik ezaguna den obretako bat da. Jesús Leache Resano, Fernando Tabuenca González, Alfonso Herranz Dorremochea eta Javier Chocarro Iriarte nafar arkitektoek sinatu dute proiektua, eta hiri-sarean ondo integratuta egotea eta argi naturala protagonista izateagatik nabarmentezen da. Azpiegitura horrek auzoko espazio publikoa birdefinitzen du, funtzionaltasuna, diseinua eta gizarte-kohesioa bateratzen dituen ekipamendu batez hornituz.


Getarian, Zarautz jauregiaren birgaitzea kultur espazio gisa saritu dute, lan hoentan erakutsitako sentsibilitate eta zehaztasunagatik. Javier Ubillos Pernautek, Iñigo Garcia Odiagak, Marta Alvarez Pastorrek eta Jon Muniategiandikoetxea Markiegik osatutako taldeak begirada garaikide batekin esku hartu du ondarezko eraikin honetan, egurrezko elementuak eta hutsune estrategikoak gehituz, esentzia historikoa galdu gabe erabilera berriak ahalbidetuz. Ondarea etorkizunera begira proiektatzeko moduaren adibide argia.


Andoaingo industria eremuan, Gonzalo Sánchez Ortega eta Armando Diago Bernáldezek espazio funtzional bat arimadun esperientzia arkitektoniko bihurtu dute. Fabrika bateko jangelan egin duen esku-hartzeak ohiko leku bat ingurune bero eta duin bilakatzeagatik saritu dute, esku-hartze xume baina sakonki adierazkor bati esker. Arkitekturak egunerokoa hobetu dezakeela erakusten du, baita Gipuzkoako ekoizpen-sarean ere.

Bestalde, Patxi Gastaminza arkitekto donostiarrak F modalitatean (Lurraldez kanpoko arkitektura eta hirigintza) lortu du saria, Haitin garatutako Dondon hiri eta komunitatearen hiri-antolamendurako planagatik.

Saritutako proiektu guztiak Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren webgunean kontsulta daitezke.


Proiektu hauek Gipuzkoako arkitekturaren talentua eta konpromisoa islatzen dute, hiriarekin, ondarearekin eta eguneroko bizitzarekin hitz egiteko gai dena. COAVN 2025 Sariek, beste behin ere, etorkizuna eraldatzen eta eraikitzen duen arkitektura biltzea lortu dute.



Altzako kiroldegia, Donostian

Altzako kiroldegia, Donostian

Zarautz dorrea, Getarian

Zarautz dorrea, Getarian

Jangela Andoaingo fabrika batean

Jangela Andoaingo fabrika batean

Villa Dondón, Haiti

Villa Dondón, Haiti

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 16

Uda ikastaroa: XX. mendeko Arkitektura Artxiboen Bilduma Lekua: Euskadiko Arkitektura Institutoa (Donostia) 2025ko ekainaren 16an, astelehena

06 - 19

Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00 2025ko ekainaren 19an, osteguna

06 - 20

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak 2025 Lekua: Streaming Ordua: 9:30-14:00 2025ko ekainaren 20an, ostirala

Twitter