Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gabonetako postal lehiaketa 2024


2024ko abenduaren 03an, asteartea

Urtero legez, Gipuzkoako EHAEOk haur eta gazteentzako gabonetako postal lehiaketa jarri du abian. Aurreko urteetako dinamika berdina jarraituko bada ere, hainbat aldaketa egongo dira, beraz, adi irakurri oinarriak!

GAIA
Parte-hartzaileek arkitektura eta gabonak uztartzen dituzten marrazkiak aurkeztu beharko dituzte. 

KATEGORIAK
0 eta 13 urte bitarteko haur eta gazteentzako lehiaketa da, honako kategorietan banatuta:

  • Haurren kategoria: 2016etik aurrera jaiotakoak
  • Gazteen kategoria: 2015-2011 urteen artean jaiotakoak

SARIAK
Kategoria bakoitzean hiru sari banatuko dira, eta saridunen artean Gipuzkoako EHAEOk Gabonak zoriontzeko erabiliko duen postala aukeratuko da.
Hala ere, parte hartzaile guztiek oparitxo bana jasoko dute etxean. 

EPEAK
Marrazkiak abenduaren 17ko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira, Gipuzkoako EHAEOren behin behineko egoitzan (Urumea pasealekua, 2 - behea - Donostia), edota posta elektroniko bidez: komunikazioa@coavngipuzkoa.eus.
Abenduaren 18an webgunean argiratatuko dira irabazleen izenak.  
Sari-banaketa ektialdia abenduaren 27an egingo da, Gipuzkoako EHAEOren behin behineko egoitzan. 

LANEN AURKEZPENA
Marrazkiak honako txantiloi hauetan aurkeztu ahal dira: txantiloi bertikala edo txantiloi horizontala, eta marrazkian bertan ezin izango da egilearen daturik ageri.

Marrazkiarekin batera, datu hauek jasotzen dituen aparteko dokumentu bat aurkeztu beharko da: 

  • Marrazkiaren izenburua
  • Parte-hartzailearen izen-abizenak
  • Jaiotze-urtea 
  • Posta-helbidea (parte-hartze oparia bidaltzeko)
  • Harremanetan jartzeko telefonoa zenbakia.

Marrazkiak .jpg edo .pdf  formatuan  aurkeztu ahal izango dira.

EPAIMAHAIA
Epaimahaia Gipuzkoako EHAEOren Zuzendaritza batzordeko kideek osatuko dute, eta sariak emateko garaian kalitatea, ideia eta parte-hartzaileen adina hartuko du kontuan.


OHARRA:

Gipuzkoako EHAEOk Gabonei begira antolatzen dituen ekintzen barruan, aurtengoan postal-lehiaketa bakarrik abiatu du, egoitzaren eraberritze lanak direla-eta, zuhaitza apaintzeko ekimena ezingo da eta aurrera eraman.

Argazki erref. 606

Dokumentu erantsiak

Txantiloi bertikala [53 KB] Txantiloi horizontala [53 KB]

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

09 - 17

Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 18:00 2026ko irailaren 17an, osteguna

09 - 24

Hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldia: HAPOa auzitan Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 18:00 2026ko irailaren 24an, osteguna

09 - 28

Etengabeko trebakuntza: Diseinu energetiko positiboa: kalkulua eta irizpideak Lekua: EHAEO Gipuzkoa. Frantzia pasealekua, 11 (Donostia) Ordua: 15:00-19:30 / 9:00-14:30 2026ko irailaren 28an, astelehena