Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


Gozatu Jazzaldiaz Gastronomikatik

Berriak - 2024ko uztailaren 02an, asteartea - 0 Iruzkinak

Urtero legez, Donostia Jazzaren hiriburu bilakatuko da uztaileko azken astean. 59. edizio honetako programazioak kontzertu ugari hartuko ditu hainbat gunetan, Trinitate plaza klasikoenetako bat izangik. Gipuzkoako EHAEOko elkargokideekGastronomiazko Elkartetik bertan jotzen duten kontzertuez gozatzeko aukera izango dute. Horretarako, uztailaren 25, 26, 27 eta 28an afaltzeko mahaia erreserbatzeko zozketan parte hartzea baino ez dute egin behar izango.

Hauek dira zozketarako baldintzak:

  • Egun bakoitzerako, mahai bat eskatu ahal izango da Elkargotik, eta mahai bakoitzean gehienez 10 pertsonentzako lekua egongo da (10 pertsona baino gutxiarontzat eskatuz gero, mahaia beste talde batekin osatu ahal izango da).  
  • Menubakoitzaren prezioa 45 €koa izango da pertsonako (edariak ez daude barne), eta egun bakoitzean bi menuren artean aukeratu ahal izango da, erreserba egitean aukeratu beharko dena (berdina guztientzat). 
  • Mahaia erreserbatu duen elkargokideak, eskatu dituen menuen ordainketa egiteko ardura hartzen du. 

Terrazetara ezingo dira mahaiak atera eta isiltasuna mantendu beharko da.  

Jazzaldiaren egunetarako mahaiaren erreserbarako zozketan parte hartu nahi duten elkargokideen, formularioa bete beharko dute. Parte hartzeko azken eguna uztailak 15eko 12:00etan izango da, eta  egun horretan irabazleen izenak argitaratuko ditugu hemen bertan. Hala ere, saridunei zuzenean deituko zaie.

PARTE-HARTZE ORRIA

'Arkitektura jasangarriak: GJH sariak 2022 - 2023' erakusketa ikusgai egongo da uda honetan Cristina Enean

Berriak - 2024ko ekainaren 26an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Cristina Eneak Arkitektura jasangarriak: GJH sariak 2022 - 2023 erakusketa hartuko du uda honetan. Erakusketa honetan jasangarritasunak arkitekturan eta hirigintzan duen garrantzia nabarmentzen du, bermatutako bi lehiaketa bidez: Gipuzkoako  Hiri eta Komunitate Jasangarriak GJH Sariak EHAEOk eta HABIC klusterrak antolatutakoak, arkitekturaren praktika profesionalari zuzendutakoak; eta Arkitektura Jasangarria GRAL Sariak HABIC klusterrek eta UPV/EHUk antolatutakoak, arkitekturako ikasleen gradu amaierako lanei zuzendutakoak. Lanbideak eta akademiak garapen iraunkorrerako Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin duten konpromisoaren lekuko dira sari horiek, eta proiektu bakoitzean iraunkortasun-balioak txertatuko dituen praktika profesionala sustatzea dute helburu.

Erakusketa honetan, bi lehiaketen azken bi edizioetako proiektu irabazleak aztertzeko aukera izango dute bisitariek. Proiektu horiek kalitate arkitektonikoko eta funtzionalitateko estandar altuak betetzeaz gain, iraunkortasuneko, berrikuntzako eta gizarte-erantzukizuneko irizpideak txertatzeagatik ere nabarmentzen dira. Energetikoki eraginkorrak diren eraikuntzetatik hasi eta inklusioa eta erresilientzia sustatzen duten hiri-garapenetara iritsi arte. Erakutsitako lan bakoitzak erakusten du nola den posible ingurune iraunkorragoak, bizigarriagoak eta bidezkoagoak eraikitzea.

Hiri eta Komunitate Jasangarriak GJH Sariek bi kategoria  dituzte edizio bakoitzean. Kategoria bakoitza Garapen Iraunkorreko Helburuetako bati lotuta dago tematikoki. Bata gai sozial bati lotuta dago, eta bestea ingurumen-izaerako gai bati. 2022an, modalitate sozialean, 10. GJHari (Desberdintasunak murrizteari) lotutako lana saritu zen, eta ingurumen-modalitatean, 12. GJHari  (Ekoizpen eta kontsumo arduratsuari) lotutakoa. Halaber, 2023an, modalitate sozialean 5. GJHarekin (Genero-berdintasuna) erlazionatutako lana saritu zen, eta ingurumenekoan 9. GJHarekin (industria, ikerketa eta azpiegiturak) eralzionatutakoa.

Bestalde, Arkitektura Jasangarria GRAL Sariek ikasleen lanak nabarmentzen dituzte urtero. Aurreko edizioetan nabarmendu egin dira hiriarekin eta gizartearekin zerikusia duten gaietan duten ikuspegiagatik, bai eta zaintza-lanekin zerikusia duten arkitektura-proiektuak ere. Gainera, bereziki baloratzen dira eraginkortasun energetikoa sustatzen duten proiektuak. Azken edizioek konpromiso sendoa erakutsi dute helburu horiekin, eta ikasleei komunitateen ongizateari eta ingurumena zaintzeari lagunduko dieten irtenbide berritzaile eta iraunkorrak diseinatzera bultzatu dituzte.

Urtero, 2030era arte, sari horiek ospatzen jarraituko dute, eta egungo profesionalak eta etorkizuneko arkitektoak aintzatetsiko dira, haien lana egungo beharrei erantzuteaz gain etorkizun berdeago eta oparoago bat ikusarazten laguntzen dutenak. Erakusketa honek, diseinu jasangarriaren berrikuntza eta bikaintasunerako erakusleiho gisa ez ezik, bisitari guztientzako inspirazio-iturri gisa ere balio du, arkitekturaren eta hirigintzaren bidez mundu iraunkorrago batean nola lagun dezaketen pentsatzera animatuz.


Informazio praktikoa:


Datak:
2024/06/27 - 2024/09/08

Lekua:
Ingurumen Baliabideen Etxea (Cristina enea)
Mandasko Dukearen pasealekua, 66.
20012 Donostia-San Sebastián

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 9:30-19:00
  • Larunbata: 10:00-14:00 - 15:00-19:00

Igande eta jai-egunak: 10:00-14:00

 

Bioterra 2024

Berriak - 2024ko ekainaren 05an, asteazkena - 0 Iruzkinak

 

Beste urte batez Gipuzkoako EHAEOren Jasangarritasun Batzordea Bioterra Azokan parte hartuko, ekainaren 7, 8 eta 9an Ficoban (Irun). Zehazki, Eraikiz gunean stand bat jarriko da eta Jasagarritasun batzordeko kideek, besteak beste, gai hauen inguruko informazioa ematen egongo dira: eraikuntza jasangarria, espazio osasungarriak, hirigintza eta hiri-diseinu jasangarriak edota energia eraginkortasuna.

Gainera, hiru hitzaldi eskainiko dituzte egun hauetan zehar:

  • Ekainak 7 (16:00): Birgaitzeko jardunbide egokiak. Unai Sarasola Arce
  • Ekainak 8 (16:00): Etxean energia aurrezteko neurri praktikoak. Ángel Blázquez
  • Ekainak 9 (16:00): Azpiegitura berdea eta naturan oinarritutako diseinuak hiri-diseinu jasangarri baterako.Iker Mardaras

 

Azokarako sarrera doakoa da, baina ezinbestekoa da aurretik lekua erreserbatzea Bioterrako webgunean.

IKUIS HEMEN EGITARAU OSOA.

Gipuzkoako lurralde- eta hiri-ereduaren etorkizunaren inguruko 2024ko hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldian aurkeztu ditugu gaur goizean

Berriak - 2024ko maiatzaren 06an, astelehena - 0 Iruzkinak

Gaur goizean 2024an egingo diren Gipuzkoako lurralde- eta hiri-ereduaren etorkizunaren inguruko hausnaketa- eta eztabaida-jardunaldiak aurkeztu ditugu Gipuzkoako Foru Aldundian. Azahara Domínguez diputatuak EHAEOko presidentea den Juana Otxoa-Errarte eta Oihana Santolaria eta Iñigo Peñalba zuzendaritza batzordeko kideekin batera egon da azalpenak ematen.

Lehenengoa jardunaldia ostegun honetan bertan izango da eta landuko den gaia "Fatxaden birgaitzea eta hiri paisaiaren eraldaketa" izango da.

Hizlariak, arkitekto hauek izango dira:

  • Maria Senderos eta Maialen Sagarna
  • Manu Atristain
  • Izaskun Recarte

Ondoren, eztabaidarako gunea zabalduko da, Iñigo Lizundia arkitektoak moderatuko duena. 

Sarrera doakoa izango da, baina aurretik izena ematea ezinbestekoa da, lekuak mugatuak baitira.

INFORMAZIO GEHIAGO

PASA DEN JARDUNALDIETAKO BIDEO-LABURPENA

Gipuzkoako EHAEOk 2024an izango diren lurralde- eta hiri-ereduari buruzko lau hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldiak aurkeztuko ditu

Berriak - 2024ko maiatzaren 03an, ostirala - 0 Iruzkinak

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzako Kultura Batzordeak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamendu Sailarekin lankidetzan, jarraipena emango dio 2022aren amaieran hasi zen Gipuzkoako lurralde- eta hiri-ereduari buruzko hausnarketa- eta eztabaida-zikloari. Hala, 2024rako lau jardunaldi berri antolatu dira Donostian (2), Oñatin eta Tolosan egingo direnak.

Aurtengo gaiak hauek izanen dira: Fatxaden birgaitzea eta hiri paisaiaren eraldaketa; Hirigune historikoen biziberritzea; San Bartolomeko muinoa: hiri eredua eta mugikortasuna eta Baserrien birgaitzea. Jardunaldi hauek herritar guztientzat daude irekita, eta gai bakoitzean adituak diren pertsonen txostenak izango dituzte. Lehenengoa maiatzaren 9an izango da, ostirala, EHUko Arkitektura Eskolan.
Aurtengo programaren berri emateko, datorren asterako prentsaurrekoa antolatu da:

EGUNA: Astelehena, maiatzak 6
ORDUA: 11:30
LEKUA: Gipuzkoako Foru Aldundia (Gipuzkoa plaza – Donostia).


PARTE HARTUKO DUTE:

  • Azahara Domínguez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Lurralde Antolaketako eta Turismoko diputatua
  • Juana Otxoa-Errarte, Gipuzkoako EHAEOko lehendakaria
  • Oihana Santolaria eta Iñigo Peñalba: Gipuzkoako EHAEOko zuzendaritza-batzordeko kideak eta ziklo honetako arduradunak


Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan:
•Iraitz Astarloa–Gipuzkoako Foru Aldundia–943 112 321
•Raquel López–COAVN Gipuzkoa’

María Ángeles Durán katedraduna Donostian izango da asteazkenean, 'Una vida y veinte fragmentos' (Bizitza bat eta hogei pasarte) liburua aurkezten

Berriak - 2024ko apirilaren 22an, astelehena - 0 Iruzkinak

María Ángeles Durán soziologia katedraduna Donostian izango da asteazken honetan, bere libururik pertsonalena aurkezten: Una vida y veinte fragmentos (Bizitza bat eta hogei pasarte), autobiografia intelektual bat, autorearen hitzetan, "osatzea hain zaila izango zenik imajinatu ez nuena". Aurkezpena eta ondorengo hitzladia asteazkenean (apirilaren 24an) izango dira, 18:00etan, UPV/EHUko Arkitektura Eskolako HABIC gunean. Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da Gipuzkoako EHAEOren web orrian: www.coavnss.org. Ekitaldi hau Gipuzkoako EHAEOko Berdintasun Batzordeak antolatu du, EHUko Arkitektura Eskolako laguntzarekin.

INFORMAZIO GEHIAGO

Adierazpen-oharra: Arkitektura, gizartearen zerbitzura

Berriak - 2024ko martxoaren 27an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Arkitekturaren funtzioen artean, nabarmentzekoak dira hiri-espazioaren eta eraikuntzaren diseinua, eta gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren behar berrietara etengabeko egokitzapena, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.

Zeregin horretan, beharrezkoa da herritarrak inplikatzea haien parte-hartzearen bidez, kritika sustatuz eta desberdinen arteko topaketa bilatuz. Kanpo-kritikak eta autokritikak arkitektura-lanbideak gizartearekiko duen betebeharrean garatzeko eta hobetzeko moduak dira; hori horrela, gure betebeharra da, ideia-trukea sustatzea; errespetuz egin beharreko elkartrukea.

Zoritxarrez, kritika deskalifikazio bihurtu den egoeraren aurrean aurkitu gara Gipuzkoko EHAEOean: profesionalak eta haien lana deskalifikatzen ari dira, egiaztatu gabeko eta funtsik ez duten argudioak emanez.

Gertaera horien aurrean, gaitzetsi egin nahi ditugu argudiorik gabe arkitekturako profesionalak aurrez epaitzen eta gutxiesten dituzten ahotsak, eta hori nabarmentzen duten komunikabide batzuen jarduteko modua; era berean, gure babesa helarazi nahi diegu praktika horien biktima diren elkargoko kideei eta profesionalei.

Elkargo honek lanean jarraituko du gure kolektiboaren alde, herritarrekin elkarrekintzan eta eztabaida sustatzen, betiere, gizartearen interesak defendatuz

Gipuzkoako EHAEOk kasko morea janztera animatzen ditu arkitektoak M8 mobilizazioetan

Berriak - 2024ko martxoaren 01an, ostirala - 0 Iruzkinak

Gipuzkoako EHAEOk bat egin nahi du euskal erakundeek bultzatutako 'Zutaz harro' kanpainarekin. Kanpaina horretan agerian uzten da berdintasunerako bide horretan, emakumeen jabekuntzarako belaunaldien arteko harremanek izan duten garrantzia. "Lehen arkitekto haiek ezarri zituzten oinarriak funtsezkoak izan ziren gero eta emakume gehiago lanbidean jardutera ausartzeko", adierazi dute Gipuzkoako EHAEOtik. "Denbora luzez maskulinizatutako jarduna izan da, baina berdintasunerako urrats garrantzitsuak eman dira", erantsi dute.


Sektore honetan gero eta emakume gehiago dagoela ikusarazteko, Gipuzkoako EHAEOetik gonbita luzatzen diote kolektibo osoari martxoaren 8an antolatu diren mobilizazioetan parte hartzera, egun hori aitzaki, enkargatu ditugun kasko moreak jantzita. 

 

Kasko morea erosi nahi dutenek eskaera-orria bete eta 5 € ordaindu beharko dituzte kontu-korronte zenbaki honetan:

ES95 3183 2000 2810 0485 7825

M8 + izen abizenak adierazi kontzeptuan

 

OHAR GARRANTZITSUA: Kaskoen bidalketarik ez da egingo. Eskaerak aldez aurretik ordaindu eta gero, Gipuzkoako EHAEOeko egoitzan (Urumea pasealekua 2 - behea, Donostia) jaso beharko dira.

 


Bestalde, ordezkaritzatik dei egiten zaie Donostiako mobilizazioetan parte hartuko duten arkitektoei, Gipuzkoako EHAEOren taldearekin bat egin dezaten. Topaketa Ondarretako tunelaren sarreran izango da, 18:15ean.

33-tik 40-ra guztira: 336

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

01 - 22

Hitzaldia: Hirien birnaturalizazioa klima-aldaketara egokitzeko Lekua: Miramar Jauregia Ordua: 18:00 2026ko urtarrilaren 22an, osteguna

Twitter