Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Abian da GJH Sarien laugarren edizioa, Gipuzkoan komunitateak eraldatzen dituzten proiektuak aitortzea helburu duen lehiaketa


2025ko ekainaren 03an, asteartea

GJH: Hiri eta Komunitate Jasangarriak Sarien laugarren edizioak deialdi berri bat ireki du, Gipuzkoan jasangarritasuna sustatzen dituzten ekimenak nabarmenduz. Gipuzkoako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Jasangarritasun Batzordeak HABICen laguntzarekin antolatzen ditu sariok, eta auzoetan eta komunitateetan bizi-kalitatea hobetzen duten proiektuak saritzea dute helburu, Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) bat eginez.

Sariak bi modalitatetan banatzen dira:

Gizarte Modalitatea (1. GJH: Pobreziaren Amaiera): Besteak beste, pobreziari aurre egitea etxebizitza irisgarrien irtenbideen bidez, hiri-plangintza inklusiboaren bidez eta eremu ahuletako zerbitzuen bidez heltzen dioten proiektuetan bideratuta.

Ingurumen Modalitatea (7. GJH: Energia Eskuragarria eta Ez-kutsagarria): Arkitekturan eta hirigintzan energia berriztagarriak txertatzen dituzten egitasmoei zuzendua, eraginkortasun energetikoa eta deskarbonizazioa sustatzen dituztenak, etab.

Kategoria bakoitzak 900 euroko saria eta oroigarria izango ditu. Gainera, kalitateagatik eta ekarpenagatik nabarmentzen diren proiektuei aipamen bereziak emango zaizkie. Saritutako lan guztiak, bai lehiaketa honetan, bai TFG – Arkitektura jasangarria sarian, etengabe hazten ari den erakusketa baten parte izango dira. Erakusketa 2030ean osatuko da, bi ekimenak amaitzearekin batera.

Parte-hartzea eta epeak

Deialdia zabalik dago Gipuzkoan bizi diren edo lurraldean proiektuak garatu dituzten arkitektoentzat. Diziplina anitzeko taldeek ere parte har dezakete, baldin eta gutxienez tokiko lotura duen arkitekturako profesional bat badute.

Parte-hartzaileek izena emateko fitxa bat eta proiektua azaltzen duen DIN A1 formatuko panel bat bidali behar dituzte helbide elektroniko honetara: premiosodscoavngi@gmail.com.


Egutegia:

  • 2025eko uztailaren 31: Proposamenak aurkezteko azken eguna
  • 2025eko urriaren 10a: Saritutako proiektuen iragarkia.
  • 2025eko urria-azaroa: Sari-banaketa.
Argazki erref. 651
Argazki erref. 652

Dokumentu erantsiak

Lehiaketaren oinarriak [317 KB] Eskuliburua (euskaraz) [1 MB] Eskuliburua (gazteleraz) [1 MB]

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

09 - 26

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 26an, ostirala

10 - 23

Hitzaldia: 'Etorkizunerako arkitektura: errealitate jasangarri baterantz', Bruno Sauer Lekua: Miramar Jauregia Ordua: 18:30 2025ko urriaren 23an, osteguna

Twitter