Berriak - 2024ko maiatzaren 06an, astelehena - 0 Iruzkinak
Gaur goizean 2024an egingo diren Gipuzkoako lurralde- eta hiri-ereduaren etorkizunaren inguruko hausnaketa- eta eztabaida-jardunaldiak aurkeztu ditugu Gipuzkoako Foru Aldundian. Azahara Domínguez diputatuak EHAEOko presidentea den Juana Otxoa-Errarte eta Oihana Santolaria eta Iñigo Peñalba zuzendaritza batzordeko kideekin batera egon da azalpenak ematen.
Lehenengoa jardunaldia ostegun honetan bertan izango da eta landuko den gaia "Fatxaden birgaitzea eta hiri paisaiaren eraldaketa" izango da.
Hizlariak, arkitekto hauek izango dira:
Ondoren, eztabaidarako gunea zabalduko da, Iñigo Lizundia arkitektoak moderatuko duena.
Sarrera doakoa izango da, baina aurretik izena ematea ezinbestekoa da, lekuak mugatuak baitira.
Berriak - 2024ko maiatzaren 03an, ostirala - 0 Iruzkinak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzako Kultura Batzordeak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamendu Sailarekin lankidetzan, jarraipena emango dio 2022aren amaieran hasi zen Gipuzkoako lurralde- eta hiri-ereduari buruzko hausnarketa- eta eztabaida-zikloari. Hala, 2024rako lau jardunaldi berri antolatu dira Donostian (2), Oñatin eta Tolosan egingo direnak.
Aurtengo gaiak hauek izanen dira: Fatxaden birgaitzea eta hiri paisaiaren eraldaketa; Hirigune historikoen biziberritzea; San Bartolomeko muinoa: hiri eredua eta mugikortasuna eta Baserrien birgaitzea. Jardunaldi hauek herritar guztientzat daude irekita, eta gai bakoitzean adituak diren pertsonen txostenak izango dituzte. Lehenengoa maiatzaren 9an izango da, ostirala, EHUko Arkitektura Eskolan.
Aurtengo programaren berri emateko, datorren asterako prentsaurrekoa antolatu da:
EGUNA: Astelehena, maiatzak 6
ORDUA: 11:30
LEKUA: Gipuzkoako Foru Aldundia (Gipuzkoa plaza – Donostia).
PARTE HARTUKO DUTE:
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan:
•Iraitz Astarloa–Gipuzkoako Foru Aldundia–943 112 321
•Raquel López–COAVN Gipuzkoa’
Berriak - 2024ko apirilaren 22an, astelehena - 0 Iruzkinak
María Ángeles Durán soziologia katedraduna Donostian izango da asteazken honetan, bere libururik pertsonalena aurkezten: Una vida y veinte fragmentos (Bizitza bat eta hogei pasarte), autobiografia intelektual bat, autorearen hitzetan, "osatzea hain zaila izango zenik imajinatu ez nuena". Aurkezpena eta ondorengo hitzladia asteazkenean (apirilaren 24an) izango dira, 18:00etan, UPV/EHUko Arkitektura Eskolako HABIC gunean. Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da Gipuzkoako EHAEOren web orrian: www.coavnss.org. Ekitaldi hau Gipuzkoako EHAEOko Berdintasun Batzordeak antolatu du, EHUko Arkitektura Eskolako laguntzarekin.
Berriak - 2024ko martxoaren 27an, asteazkena - 0 Iruzkinak
Arkitekturaren funtzioen artean, nabarmentzekoak dira hiri-espazioaren eta eraikuntzaren diseinua, eta gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren behar berrietara etengabeko egokitzapena, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.
Zeregin horretan, beharrezkoa da herritarrak inplikatzea haien parte-hartzearen bidez, kritika sustatuz eta desberdinen arteko topaketa bilatuz. Kanpo-kritikak eta autokritikak arkitektura-lanbideak gizartearekiko duen betebeharrean garatzeko eta hobetzeko moduak dira; hori horrela, gure betebeharra da, ideia-trukea sustatzea; errespetuz egin beharreko elkartrukea.
Zoritxarrez, kritika deskalifikazio bihurtu den egoeraren aurrean aurkitu gara Gipuzkoko EHAEOean: profesionalak eta haien lana deskalifikatzen ari dira, egiaztatu gabeko eta funtsik ez duten argudioak emanez.
Gertaera horien aurrean, gaitzetsi egin nahi ditugu argudiorik gabe arkitekturako profesionalak aurrez epaitzen eta gutxiesten dituzten ahotsak, eta hori nabarmentzen duten komunikabide batzuen jarduteko modua; era berean, gure babesa helarazi nahi diegu praktika horien biktima diren elkargoko kideei eta profesionalei.
Elkargo honek lanean jarraituko du gure kolektiboaren alde, herritarrekin elkarrekintzan eta eztabaida sustatzen, betiere, gizartearen interesak defendatuz
Berriak - 2024ko martxoaren 01an, ostirala - 0 Iruzkinak
Gipuzkoako EHAEOk bat egin nahi du euskal erakundeek bultzatutako 'Zutaz harro' kanpainarekin. Kanpaina horretan agerian uzten da berdintasunerako bide horretan, emakumeen jabekuntzarako belaunaldien arteko harremanek izan duten garrantzia. "Lehen arkitekto haiek ezarri zituzten oinarriak funtsezkoak izan ziren gero eta emakume gehiago lanbidean jardutera ausartzeko", adierazi dute Gipuzkoako EHAEOtik. "Denbora luzez maskulinizatutako jarduna izan da, baina berdintasunerako urrats garrantzitsuak eman dira", erantsi dute.
Sektore honetan gero eta emakume gehiago dagoela ikusarazteko, Gipuzkoako EHAEOetik gonbita luzatzen diote kolektibo osoari martxoaren 8an antolatu diren mobilizazioetan parte hartzera, egun hori aitzaki, enkargatu ditugun kasko moreak jantzita.
Kasko morea erosi nahi dutenek eskaera-orria bete eta 5 € ordaindu beharko dituzte kontu-korronte zenbaki honetan:
ES95 3183 2000 2810 0485 7825
M8 + izen abizenak adierazi kontzeptuan
OHAR GARRANTZITSUA: Kaskoen bidalketarik ez da egingo. Eskaerak aldez aurretik ordaindu eta gero, Gipuzkoako EHAEOeko egoitzan (Urumea pasealekua 2 - behea, Donostia) jaso beharko dira.
Bestalde, ordezkaritzatik dei egiten zaie Donostiako mobilizazioetan parte hartuko duten arkitektoei, Gipuzkoako EHAEOren taldearekin bat egin dezaten. Topaketa Ondarretako tunelaren sarreran izango da, 18:15ean.
Berriak - 2024ko otsailaren 28an, asteazkena - 0 Iruzkinak
Gipuzkoako EHAEOk ordezkaritza honetako kideentzako argitalpenak egiteko diru-laguntza lerro berri bat zabaldu berri du. 4.000 €ko laguntza izango da, eta zenbateko guztia argitalpen bakarrari emango zaio.
Bestalde, ebazpena ematen denetik, 12 hilabeteko epean burutu beharko da argitalpena.
Deialdi honetan parte hartzeko beharrezkoa izango da oinarrietako baldintzak betetzea eta eskabidea aurkeztea.
Eskaerak aurrez aurre Gipuzkoako EHAEOren egoitzan (Urumea pasealekua 2, behea - Donostia) edota posta elektroniko bidez egin daitezke:
Berriak - 2024ko urtarrilaren 25an, osteguna - 0 Iruzkinak
2022 amaiaren hasita, Gipuzkoako lurralde- eta hiri-ereduaren inguruko bost jardunaldi antolatu zituen Gipuzkoako EHAEOean 2023an zehar, oso harrera ona izan zutenak. Loiolako kuartelak, bizitegi-garapen berriak, hiri berroneratzea, landa garapena eta hirigintza jasangarria izan genituen hizpide.
2024an ziklo honekin jarraitzeko asmoa dago: Donostiatik atera, eta Gipuzkoako herrietan antolatu nahi dira hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldi hauek. Horregatik, elkargokideek aukera izango dute Gipuzkoako lurralde etorkizunari eragiten dien zein gai jorratzea nahi duten proposatzeko. Horretarako, galdetegi hau bete beharu dute 2024ko otsailaren 2a baino lehen. Jasotzen diren erantzunak aztertu eta gero, 2024 zikloaren antolakuntzari ekingo zaio.
Parte hartzen duten pertsona guztien artean, bi opari-sorta zozkatuko dira.
Berriak - 2023ko abenduaren 20an, asteazkena - 0 Iruzkinak
Gabonetako postalen lehiaketako epaimahaia atzo bildu zen aurtengo lan irabazleak erabakitzeko. Ez da lan erraza izan, 81 postal jaso baitira. Hauek dira aurtengo irabazleak:
A kategoria (2016 eta hurrengo urteetan jaioak):
- Lehen saria:Estropezu Gabonetan! Gari García Igartua
- Bigarren saria: Mancha de Navidad, Telmo de Castro Gajate
B kategoria (2015 eta 2012 artean jaioak):
- Lehen saria: Pequeñas navidades!, Amaro Vicente Meana. Postal hau aukeratua izan Gipuzkoako EHAEOk gabonak zoriontzeko.
- Bigarren saria: Zeubo, Helene Sarasola Arriaga.
C kategoria (2011 eta 2008 artean jaioak):
- Lehen saria: Sarrerak bilatzen, Ane Sánchez Robles.
- Bigarren saria: Bidegorriak, Maddi Loiarte Lopez.
Sariak emateko garaian epaimahaik kontua izan du: gaiaren egokitasuna, ideia originala, adina eta marrazkiaren lanketa.
Sari-banaketa abenduaren 29an, ostirala, 13:00etan izango da, Gipuzkoako EHAEOaren egoitzan.
Aurkeztu diren lan guztiak Elkargoko sarreran daude ikusgai.