Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Hiri eta Komunitate Jasangarrien I. Sarietako irabazleak baditugu jada


2022ko irailaren 05an, astelehena

Gipuzkoako EHAEOren Jasangarritasun batzordeak, Habic-en (Euskadiko Ekipamenduaren, Altzarien eta Diseinuaren Klusterra) laguntzarekin, Hiri eta Komunitate Jasangarrien Sarien lehen edizioa jarri zuen abian ekainean. Helburua:  parkitektura-lanak eta arkitektoen jarduera profesionalarekin zerikusia duten edozein motatako lanak saritzea, baldin eta lanbidean helburu jasangarriak sartzen badituzte eta Garapen Iraunkorreko Helburuen (GJH) xede eta xedeekin bat egiten badute.

Pasa den astean elkartu ziren epamahaiko kideak eta proiektu irabazleak zeintzun ziren ebatzi zuten:

  •  GIZARTE MODALITATEA (10 GJH): 

Proiektu irabazlea: OPENBIKE
Egileak: Iñaki Albistur Martín eta  Raquel M. Ares Joana (Arquimaña Materiales y Arquitectura S.L)

  • INGURUGIRO MODALITAEA (12 GJH):

Proiektu irabazlea: Etxebizitza eraikin batean irisgarritasuna hobetzea (Mejora de la accesibilidad en edificio de viviendas)
Egileak: Haritz San Francisco Lasa eta Estanislao Fernández Narbaiz

Aipamen berezia: Energia positiboko eraikinen diseinuaren inguruko ikerketa (Investigación sobre el diseño de los edificios de energía positiva)
Egilea: Xabier Barrutieta Basurko (Barru Arkitektura SLP eta Euskal Herriko Unibertsitatea)

Garapen Jasangarrirako 2030 Agendari egiten dion ekarpenaren esparruan antolatu dira sari hauek. Asmoa da urtero, 2022 eta 2030 artean deituko dira sariak, eta edizio bakoitzean 17 GJHetako 2ri lotutako bi lan sarituko dira. Halaber, deialdi guztietan zeharkako gai komun bat egongo da: 11. GJH Hiri eta komunitate jasangarriak, sarketa honi izena ematen diona.

Aurtengo irabazleak saria jasotzen

Aurtengo irabazleak saria jasotzen

Insignia premios

Insignia premios

Proyectos ganadores

Proyectos ganadores

Dokumentu erantsiak

Epaimahaia [3 MB] Saritutako proiektuak [171 KB] Epamahaiaren akta [291 KB] Openbike proiektua [12 MB] Etxebizitza eraikin batean irisgarritasuna hobetzeko proiektua [14 MB] Enegia positiboko eraikinen diseinuaren inguruko ikerketari aipamen berezia [4 MB]

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 16

Uda ikastaroa: XX. mendeko Arkitektura Artxiboen Bilduma Lekua: Euskadiko Arkitektura Institutoa (Donostia) 2025ko ekainaren 16an, astelehena

06 - 19

Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00 2025ko ekainaren 19an, osteguna

06 - 20

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak 2025 Lekua: Streaming Ordua: 9:30-14:00 2025ko ekainaren 20an, ostirala

Twitter