Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Gipuzkoako EHAEOk Liman egindako hiri-lankidetzako proiektuei buruzko Utopia konkretuak izeneko erakusketa hartuko du


2023ko ekainaren 15an, osteguna

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak Utopia konkretuak. Lankidetza hiri-proiektuak Limako auzo popularretan, 2015-2023 erakusketa hartuko du, Ezekiel Collantes (Andoain, 1977) eta Javier Vera (Lima 1981) arkitektoek ekoitzi eta, aldi berean, komisariotzen dutena. Erakusketa honek Hirikiten (Eibar) eta CITIO-CCC Espacio Residual (Lima) elkarteek 2015. urtetik elkarlanean garatu duten lana jasotzen du, eta beste batzuen artean, Gipuzkoako EHAEOren diru-laguntza izan du, lankidetza eta garapenerako ematen dituen laguntzen baitan. Inaugurazio-ekitaldia ekainaren 21ean, asteazkena, 18:30ean izango da Gipuzkoako EHAEOren egoitzan. Sarrera doakoa izango da, baina aurretik izena ematea beharrezkoa izango. Erakusketa hau Elkargoaren egoitzan egongo da ikusgai irailak 15 arte honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:30era.

Ezekiel Collantesek eta Javier Verak 2015etik egiten ari diren nazioarteko lankidetzako hiri-lana aurkezten dute lehen aldiz Donostian. Hirikiten (Eibar) eta CITIO-CCC-Espacio Residual (Lima) elkarteen bitartez  ‑Collantesek eta Verak sortutakoak, hurrenez hurren, beste batzuekin batera- Limako (Peru) auzo popularren espazio publikoaren sorreratik abiatzen diren hiria biziberritzeko proiektuak dira.

Proiektuak auzo-eskalan oinarritzen dira eta ikerketa-ekintza prozesu parte-hartzaileen bidez garatzen dira, hiri-desberdintasun sozialaren alderdi sinboliko eta estrukturalei aurre eginez. Lanek hiri “in/formalaren” erronkei erantzuten die beren logikan, planteamendu, metodologia eta tresna bereziekin, gatazka positiboak eraginez.

Zortzi urte hauetan, proiektu hauek "utopia konkretuak" (Lefebvre, 2017) planteatu dituzte Limako Iparraldeko auzo apaletan. Limako arazo eta potentzialtasun ugari sintetizatzen dituzten lurralde konplexu hauek (eta haien prekarietatetik haratago), auzo hezitzaile eta ludiko gisa erreferente bilakatu dira, hiri funtzional soilaren alternatiba izanik. 

 


 

Egileei buruz

Ezequiel Collantes Gabella arkitektura-doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Proiektu Arkitektonikoen Arloko irakasle-ikertzailea da. Irakasle bisitaria Huancayoko Unibertsitate Kontinentalean (2022-2023) eta Peruko Unibertsitate Katoliko Pontifiziako (PUCP) Arkitektura Fakultatean (2022). Hirikiten elkartearen kide sortzailea.

 

Javier Vera Cubas (Lima, 1981) Peruko Ingeniaritza Unibertsitate Nazionaleko Arkitektura, Hirigintza eta Arte Fakultateko (FAUA-UNI) arkitekto hirigilea da. Antropologian eta arkitekturan espezializatuta dago Bartzelonako Unibertsitatean (2022), Gizarteratzeko Oinarrizko Bizigarritasuna FAUAren eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren bidez (2014), eta Hirigintza Sozialean Medellingo Administrazio, Finantza eta Institutu Teknologikoko Eskolan (EAFIT) (2012). Peruko Unibertsitate Katoliko Pontifiziako Hirigintza, Gobernantza eta Etxebizitza Sozialeko ikerketa-taldeko  (CONURB-PUPC) Ikertzaile nagusia eta auzoen eta herritarren koordinatzailea (2020).  Huancayoko Unibertsitate kontinentalean irakaslea (2021) da ere. Citio, CCC eta Espacio Residuos elkarteen kide sortzailea.

 

Utopia konkretuak. Lankidetza hiri-proiektuak Limako auzo popularretan, 2015-2023

Utopia konkretuak. Lankidetza hiri-proiektuak Limako auzo popularretan, 2015-2023

Ezekiel Collantes

Ezekiel Collantes

Javier Vera

Javier Vera

Dokumentu erantsiak

Plantilla vertical [53 KB]

Iruzkindu

Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.

Sartu kodea:
CAPTCHA Image
[ Berritze irudia ]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter