Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


IGARTUBEITI_10 urte

Berriak - 2011ko ekainaren 05an, igandea - 2 Iruzkinak

10. urteurreneko jardueren barne, ekainean, Igartubeiti Baserriaren Zaharberritzeari buruzko bisita gidatu bereziak eskainiko dituzte, 90. hamarkadan baserriaren zaharberritzean parte hartu zuten zenbait adituk.
 
Ekainaren 12an, Ramon Ayerzak, zaharberritzea zuzendu zuen arkitektoak eskainiko du bisita gidatua, 12:30etan.
 
Oharra: Interesatuek aurrez izena ematea gomendatzen da. Gehienez 40 pertsonetako kopurua bisita bakoitzean.
 
Caserío Museo Igartubeiti Baserri Museoa
Ezkio, 1.Km
20709 Ezkio (Ezkio-Itsaso)
Tel: 943 72 29 78

BISITA SAN TELMORA

Berriak - 2011ko martxoaren 23an, asteazkena - 2 Iruzkinak

San Telmo Museoaren inaugurazioa dela eta, museoak bisita gidatu batzuk antolatu ditu interesa duten arkitekto guztientzat.

Bisita eguna:

Martxoaren 29a, osteguna.
Bi txanda:
Goizez: 13:00etan.
Arratsaldez: 19:00etan.  
 
Bisitan parte hartu nahi duen elkargokideak izena eman behar du Ordezkaritzako Idazkaritzan edo e-mailez:secretaria@coavnss.org
 
martxoaren 28 asteleheneko 13:00ak baino lehen 
 
StudioBanana-ko TV kanalean entzun eta ikusi dezakezue Nieto eta Sobejano-ri eginiko elkarrizketa:
 
Imagen de cabecera del artículo

JUHANI PALLASMAA-REN HITZALDIA

Berriak - 2011ko urtarrilaren 25an, asteartea - 3 Iruzkinak

Kultura eta Natura zikloko azken jardunaldian Juhani Pallasmaa arkitekto finlandiarra izango dugu Donostian. Hurrengo ostirala urtarrilak 28, Andia kaleko Kutxa aretoan, arratseko 19:00tan izango da hitzaldia.

Pallasmaak, arkitekturaren eta zinearen inguruko espazio existentzialen inguruan hitz egingo du: Bizitako espazioak alegia. Azken urteotan, "Los ojos de la piel" liburua argitaratu zuenetik, "irudi hutsean" oinarritutako arkitekturaren kritiko nagusi bezala azaltzen zaigu Pallasmaa. Arkitektura garaikidea irudiaren menpe dago. Pallasmaaren kezka ildo horretatik doa, arkitekturaren esperientzia zabalago bat aldarrikatuz

Imagen de cabecera del artículo

PROZESS 2 SORTZE PROZESUEI BURUZKO TAILERRA - 2O10 ABENDUAK 2- 17

Berriak - 2010ko azaroaren 14an, igandea - 0 Iruzkinak

Aurreko urtean urria eta abendua artean eman zen Sortze Prozesuei Buruzko Tailerraren lehenengo edizioaren arrakastaren ondoren, PROZESSaren bigarren edizio honek arte disziplina desberdinetako. Sortze Prozesuak izan ditzakeen bide desberdinen gaineko gogoeta egiteko irmoa du, bideen arteko berdintasun eta desberdintasunak aztertuz eta arkitektura proiekturako aplikagarritasuna ikertuz.

Tailerra 2 egunetan zehar garatuko da: ostegunetan 16:00htan bi konferentzia saio eta ondorengo mahai-ingurua izango dugu gonbidaturiko artistekin eta ostiralean, 9:30htan hasita, gonbidatu berri batekin praktika bat burutuko dugu, bere lanaren gaineko hitzaldia entzun ostean.

Programa:

LEHENENGO ASTEA

02 OSTEGUNA // (16:00) Tailerreko irakasleek tailerraren aurkezpena egingo dute.

03 OSTIRALA // (09:30) Jose Ibarrola (eskenografia) // (11:00) hamaiketako // (11:30)praktikaren aurkezpena // (19:30) praktikaren emaitza

BIGARREN ASTEA

9 OSTEGUNA // (16:00) Jesús Mari Lazkano (margolaritza) // (17:30) Yosigo (argazkilaritza) // (19:00) mahai-ingurua

10 OSTIRALA // (09:30) Iker Treviño (audiovisuales, ikus-entzunezkoak) // (11:00) hamaiketako // (11:30) praktikaren aurkezpena // (19:30) praktikaren emaitza

HIRUGARREN ASTEA

16  OSTEGUNA // (16:00) Ja! studio (kusleiho-apainketa) // (17:30) Elena Odriozola (ilustrazioa) // (19:00) mahai-ingurua

17 OSTIRALA // (09:30) Abigail Lazkoz (arte instalakuntzak) // (11:00) hamaiketako // (11:30) praktikaren aurkezpena // (19:30) praktikaren emaitza

INSKRIPZIOA: zure izen abizenak eta ikasturte maila bidali helbide honetara klktblktb@gmail.com

IZEN-EMATE MUGATUA. AUKERAKETA ZOZKETAZ EGINGO DA

KOSTUA: 45 euro

Inskripziorako azken data AZAROAK 26

Gonbidatuen hitzaldiak sarrera librea dute.

Informazio geihago hemen kolektibo lektibo

Imagen de cabecera del artículo

2010 Mintegiak - Arkitektura: Film Mintzairak. Kultura eta Natura

Berriak - 2010ko azaroaren 02an, asteartea - 0 Iruzkinak

AURKEZPENA

ARKITEKTURA: FILM MINTZAIRAK. KULTURA ETA NATURA 

Kultura ez da gure izaera, ez;
kultura gure izaerari dagokion zerbait da,
eta horrek egiten du zail gure bizitza.
Terry Eagleton

Arkitektura: film-mintzairak programaren edizio honetan, hainbat aditu hartuko ditugu gurean. Arkitektura, ikusizko ikasketa edo ekologiaren moduko arloetan izan dituzten praktiketatik, kulturaren eta naturaren artean ezartzen diren harreman zailei buruz arituko dira hizketan, oinarri hartuz natura kulturaren “bestea” ez dela eta, aldiz, haren barruan dagoela eta “giza subjektua alderik alde zeharkatzen” duela.

Hizkuntza gabeko animaliek haien habitatetik askatzeko, horiek gainditzeko edo horietatik babesteko ahalmen mugatua duten bitartean, kultura-animaliak, gure baldintzak gainditzeko ezinean, bizirauteko behar duguna suntsitzeko arriskua dugu, dela gure ingurune materiala, dela gure kolokako gorputz zaurgarriak. "Natura menderatzeko gure ahaleginak hondamendia eragin dezakeen burujabetza ematen digu", Nietzschek dioenez.

Zinemak eta arkitekturak, batzuetan, lurralde-antolamendua eta espazio publiko eta pribatuen eraketa merkatu libre suntsigarri, agortzaile, biziki espekulatzaile eta antidemokratikoaren eskuetan uzten lagundu duten arren, beste batzuetan, “hazkundeari mugak” ez jartzeak eragiten dituen arriskuez ohartarazi digute. 

Zinemak eta arkitekturak azken gai horri emankorki heldu diotenean (alderdi semiotikoa eta somatikoa bateratzeko modua, gure eta gure ingurunearen arteko distantzia hurbiltzeko modua aztertuz), soilik pixkanakako hazkundeari eutsiz iraun dezakeen sistema kapitalistaren aurrean ekimena berreskuratzeko moduak proposatuz, horrelakoetan, bere burua adieraztearren, diziplina batek bestea baliatu izan du maiz. Izan ere, beharbada etxeak, hiriak eta paisaiak, baita gizarte batek hartutako garapen-ereduak ere, islatzen eta baldintzatzen dute beste ezerk baino hobe gizarte horrek eraikitzen duen gizabanako mota. Zinemak, aldi berean, beste edozein bitartekok baino hobe azter ditzake kapitalismoak hiriarekin daukan erlazio anbiguoaren ezkutuko arrazoiak, baita bere biztanleen nahiak atzemateko, laburbiltzeko eta kontrolatzeko bere egungo ahalegina ere.

Jardunaldi hauetara gonbidatutako egileek hainbat lan, dokumentu eta film aurkeztuko dituzte eta, horietan, haiei galdera batzuk egiteko eta beharbada erantzun batzuk emateko balio izan dieten elkartrukeen joko batek zinemaren eta arkitekturaren arteko harremanak baldintzatzen ditu. Galdera-erantzun hauei heltzen diete: Non ezarri gure gaitasunen eta gainditzen dituen gainontzeko bizitzaren artean? Nola konpondu gure harreman gatazkatsua animalia sinbolikoak eta, aldi berean, gorputzezkoak garen, ahalguztidunak izan gaitezkeen baina benetan mugatuak garen neurrian? Nola baliatu gizarte-helburuak lehiaren logikaren mendeko egiten dituen hirigintzaren ukapenak eta erresistentziak berritasunari gogor egiten dion ikuspegi zorrozki “naturalista” batean murriztuta geratu gabe?

Edizio honetan, iazko formatuari lotuko gatzaizkio, bi zatitan banatutako lau saiorekin: lehenengoa, arratsaldeetan, gonbidatutako hizlariek aukeratutako filmen aurkezpen publikoaz; bigarrena, berriz, biharamunean, hausnarketako gaiekin erlazionatutako beste material batzuen analisiaz lagundutako eztabaida- eta solas-tailer bat dituela. Aurten, gainera, “Hondarra eta ahotsa” jarduera paraleloa jarriko dugu martxan eta, bertan, tailerren ondoren, parte hartzeko modua izango da.

Arratsaldeko saioak irekita daude jende interesatuarentzat.

Goizeko eztabaida-jardunaldietara bertaratzeko, aldez aurretik izena eman behar da. Inskribapen-ordenaren arabera egingo da onarpena, edukiera bete arte.

Imagen de cabecera del artículo

PASSIVHAUS BIGARREN HITZALDI ESPANIARRA- URRIAK 29 - DONOSTIA

Berriak - 2010ko irailaren 23an, osteguna - 0 Iruzkinak

PEP PASSIVHAUS ERAIKUNTZA PLATAFORMAK, Donostian, hurrengo urriak 29 rako, PASSIVHAUS BIGARREN HITZALDI ESPANIARRERAKO deialdia egiten du, kontsumo energetiko baxuko estandarrei jarraiki eginiko eraikitako proiektuen aurkezpenera dedikatua. Bertara hauen ikasketa eta aplikazioan adituak diren europar hizlariak etorriko dir.

Informazio gehiago PEPren web orrian edota pdf honetan

Billabona Irudikatuz

Berriak - 2010ko ekainaren 30an, asteazkena - 0 Iruzkinak

 

VILLABONA IRUDIKATUZ erakusketan azaltzen diren lanak 2009/10 kurtsoan zehar Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Eskolan egindako ariketen hautaketa bataten ondorio dira. Proiektuak IV ikasgaiko ikasleek egin dituzten proposamenek, Villabonak SACEM lantegia inguruari erantzun bat ematen diote. Horretarako hirigintza ordenazio bat eta eraikin ezberdinak proposatu dira. Horien artean erabilera publikoko eraikinak eta etxebizitzak ere proposatu dira. Erakusketa hau, Billabonako Udala eta Arkitektura Eskolako Arkitektura Sailaren kolaborazioari esker burutu da.

ARKITEKTURA KOLEKTIBOAK TOPAKETA

Berriak - 2010ko ekainaren 18an, ostirala - 0 Iruzkinak

 

 

'Arkitektura Kolektiboak' topaketa 2007.urteaz geroztik egin izan da. Hiritar, profesional eta giza eragileak biltzen dituen topaketak dira. Artea eta arkitektura oinarri gisa dugula, hiriaren eraikuntza eta kudeaketaren inguruan pentsatu eta eztabaidatu oi da. Besteak beste, auzo- langintza, irakaskuntza, artea, ekologia, pentsamendua, arkitektura, kudeaketa kulturala, kooperatibismoa, etxebizitza eta teknologia berrien esparruetatik datozen kolektiboek parte hartzen dute bertan. Jardunaldietan aurkezpenak, tailer praktikoak, proiektuen esposaketa, erreferentzien trukaketa eta abar egiten dira. Ekimen hauek bestelako proiektuak garatzeko erabiltzen ditugu: espazio publikoaren hornidura edo etxebizitza tipologia berrien eraikuntza eta saiakera, edo erabilerarik gabeko espazio baten birziklapena.

 Hemen duzue ekintzen programa, ikusi edo deskargatzeko:

AACC Programa de Actividades

Eta egutegi zehatza:

AACC Calendario detallado

Informazio gehiago eta izen ematea arquitecturascolectivas.net web orrian aurki ditzakezue edo prentsa dosierrean.

321-tik 328-ra guztira: 336

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

01 - 22

Hitzaldia: Hirien birnaturalizazioa klima-aldaketara egokitzeko Lekua: Miramar Jauregia Ordua: 18:00 2026ko urtarrilaren 22an, osteguna

Twitter