Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Azken berriak


"ARKITEKTURA BIDE BERRIAK" ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA COAVN-GIPUZKOAN

Berriak - 2012ko azaroaren 29an, osteguna - 0 Iruzkinak

 

 

Azaroaren 29an 19:00etan: “Arkitektura bide berriak” erakusketaren inaugurazioa EHUko Arkitektura ikasleen eskutik. Bertan, Deontologia eta Legegintzako azken mailako ikasleen gogoeta eta proposamenak jasotzen dira.

Hona hemen erakusketa baikor bat, ataka larria bizi duen iharduera-sektore bati begira eratua izan dena, Arkitekturarenari alegia.

Inaugurazioa Gipuzkoako ordezkaritzako erakusketa aretoan izango da.

Informazio gehiago izateko blog-ean begiratu:  http://arkitekturabideberriak.wordpress.com/harrera-recepcion/

   

URRIAK 24 LIBURUTEGIEN EGUNA

Berriak - 2012ko urriaren 24an, asteazkena - 0 Iruzkinak

Zorionak Urriak 24ean (Liburutegien egunean) zozketatu ziren liburu sortaren irabazleei.

El pack de libros / Liburu sorta

Irabazleak emailez jar zaitezkete gurekin kontaktuan biblio@coavnss.org liburuak nola jaso argitzeko.

ESAZU3: Parte hartzedun hiri berroneraketa batetarako 3. Jardunaldi eta Lehiaketa

Berriak - 2012ko urriaren 01an, astelehena - 0 Iruzkinak

 
Urriak 5 ean Donostiako Gipuzkoako Kanpuseko Carlos Santa María Zentroan, hirugarren ESAZU edizioari irteera ematen zaio jardunaldi teoriko eta informatibo batekin. Bertan nazioarteko adituek, Donostiako udaleko eta Euskal Herriko Unibertsitateko adituek ere parte hartuko dute. Informazio gehiago www.esazu.org web orrian

Carlos Orlando: Marrazkiak

Berriak - 2012ko uztailaren 03an, asteartea - 0 Iruzkinak

IBAI-ONDO_Erakusketa ibiltaria

Berriak - 2012ko maiatzaren 22an, asteartea - 0 Iruzkinak

1961garren urtean, Pablo Zabalo Ballarin arkitektoak, Carlos Elgezua Lasuen eskultorearen etxe-tailerra proiektatzeko agindua jaso zuen. Aurretik elkarlanean ibilitakoak ziren, besteak beste, 1953an Elgezuak Ignacio Zuloagaren omenez eginiko bustoa kokatzeko plaza txiki baten obrak zuzendu zituen Zabalok Eibarko San Andres elizaren aurrean. Arte adaxka ezberdinetatik datozen bi sortzaileek bat egiten dute elkarlanean eta honen islada azpimarragarritzat jo genezake Ibai-Ondo etxea.

Astigarragako Ibai Ondo etxe-tailerra neoeuskal estiloaren adibide nabarmena da. Hiri-villa bezala, landa estiloak propio dituen erremate, eskantzu edo xehetasunak jasotzen ditu bere fatxaden formalizazioan. Barruak ordea bestelako errealitatea azaltzen digu. Estilo neoeuskalduna alde batera utzita, mugimendu modernoaren lengoai garbia hautatzen du behe eta lehen oinek eskultorearen lan espazioak barne hartu ditzaten. Tailerra, lehiate handi batek iparreko argiz irudikatzen duen altuera bikoizdun hutsune bezala agertzen da. Etxearen behe solairuak arte sorkuntza espazio biurtzen dira eta bizitza bigarren solairura baztertzen da etxearen funtzionamenduan orden arrazional eta makinista sartuz.

Espazio sistema konplexu hau bere puntu gorenera iristen da eraikinaren egitura aztertzean. Tailerreko lanak oztopatuko lituzketen zutabe edo kolomak ekidin eta espazio diafanoak lortzen ditu Zabalok egitura osoa eraikinaren estalkian egokitutako hormigoizko zertxa batzuetatik eskegiz; garairako guztiz berritzaile biurtuz.

1998an, Astigarragako hiri hazkuntza zela eta, Ibai-Ondo etxea ordenazioz kanpo deklaratu zuten. Eraikinaren jabeak buru zirela, pertsona talde baten perseberantziak, borroka burokratiko luze baten ostean, lortu zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondareko zuzendaritzak Ibai-Ondo eraikina Monumentu mailako Ondasun Kultural bezala iskribatu eta babesa bermatzea.

Erakusketa ibilitari hau, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko Gipuzkoako Ordezkaritzaren partetik, proiektoaren egileei, eraikin berari eta arkitektura ondarea defendatu dutenei eskaintzen zaien omenaldia nahi du izan.

ERAKUSKETA/ EXPOSICIÓN

IBAI-ONDO

etxe-tailerra / casa-taller

SORMENERAKO ESPAZIOAK · ESPACIOS PARA CREAR

Pablo Zabalo Ballarín, arquitecto & Carlos Elgezua Lasuen, escultor

Inaugurazioa/Inauguración

2012ko Maiatzaren 24 - 19:30 etan ::: 24 de Mayo de 2012 -19:30

En la delegación de Gipuzkoa del Colegio de Arquitectos Vasco-Navarro 

Paseo Francia / Frantzia Pasealekua 11 20012 Donostia-San Sebastian 

Ahalduntze digitala arkitektoentzat

Berriak - 2012ko maiatzaren 17an, osteguna - 0 Iruzkinak

Bioeraikuntza adiskideak

Berriak - 2011ko azaroaren 29an, asteartea - 1 Iruzkinak

Bioeraikuntza adiskideak taldea azken 20 urteetan  topaketak antolatu ditu euskal herrian zehar.

Hurrengo bilera Abenduaren 17an, larunbata, Laudioko (Araba) Maestro Elorza kalean kokatutako Gastronomia Museoan (Zubiko Etxea) egingo da. 

 

Egitaraua honako hau izango da: 

 

LARUNBATA: 

 

10:30 Aurkezpena eta iradokizunak. 

 

Jordi Lluís Huguet-ek emango duen “Ur osasungarria etxebizitzan” hitzaldia 

 

16: 00 Bioerakuntza irizpideak erabiliz eraikitako ganga bakardun 3 solairutako etxebizitza batera bisita 

 

Ordu bitan bazkalduko dugu. Norberak eraman beharko du bere bazkaria. 

 

Hizlariaren saria, bidaia eta kudeaketa gastutarako ahal duenak ondorengo kontuan 10 € sartzea eskatuko da. 

GEA 

Euskadiko Kutxa:3035-0082-89-0821047752 

GERTUKO ARKITEKTURA TOPAKETAK 2011-2012

Berriak - 2011ko abuztuaren 03an, asteazkena - 1 Iruzkinak

Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoko Kultura Sailak, arkitektoen eta arkitekturako ikasleen arteko topaketa batzuk antolatzen ari da. Bertan, zuen lanak, ideiak eta mahai inguruak aurkezteko aukera eman nahi dizuegu.Ekintzaren egitarau bat antolatzen joateko asmoarekin, deialdi ireki bat egiten dugu parte hartzera gonbidatuz.

Topaketetan parte hartzeko, ondoren atxikitzen den dokumentua bete eta biblio@coavnss.org postara bidali behar duzue.

Informazio gehiago jasotzeko Kultura Sailarekin jar zaitezkete kontaktuan 943 32 01 94 telefono zenbakian.

 

NOMBRE/ IZENA: ____________________

NOMBRE DEL ESTUDIO / ESTUDIOAREN IZENA: ______________________________

NUMERO DE CONTACTO / KONTAKTU ZENBAKIA:______________________________

TEMA PROPUESTO / GAIA (Resumen del proyecto a presentar o del tema que se propone):

MATERIAL NECESARIO / BEHARREZKO MATERIALA (Proyectormicrófonoordenador portatilaudio…):

TIEMPO ESTIMADO / BEHARREZKO DENBORA (max. 45 min. /gehienez 45 min.): 

313-tik 320-ra guztira: 339

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

02 - 23

Etengabe prestakuntza: Etxebizitzetako instalazio elektrikoak Lekua: On line Ordua: 15:00 - 18:00 2026ko otsailaren 23an, astelehena

02 - 25

Etengabe prestakuntza: Etxebizitzetako instalazio elektrikoak Lekua: On line Ordua: 15:00 - 18:00 2026ko otsailaren 25an, asteazkena

03 - 02

Etengabe prestakuntza: Etxebizitzetako instalazio elektrikoak Lekua: On line Ordua: 15:00 - 18:00 2026ko martxoaren 02an, astelehena

Twitter