Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Juan Rafael Aldayren Donostiako Suhiltzaileen, Musika Kontserbatoriaren eta Udal bulegoen eraikina, DOCOMOMO plaka batekin nabarmendua izango da ostiralean


2016ko urriaren 26an, asteazkena

Suhiltzaileen, Musika Kontserbatoriaren eta Udal bulegoen eraikina, Juan Rafael Alday arkitektoak 1931an egina, DOCOMOMO plaka batekin nabarmenduan izango da ostiralean (urriak 28). Ekitaldia 12:00etan hasiko da eraikinean bertan, Donostiako Easo kalea 41-45ean kokatua, eta honako hauek parte hartuko dute: Enrique Ramos Hirigintza Jasangarriko zinegotzia Donostiako Udalean;Judith Ubarrechena EHAEOko Gipuzkoako presidentea; Matxalen Acasuso EHAEOko dekanoa eta Juan Rafael Aldayren senitartekoak  

“Suhiltzaileen, Musika Kontserbatoriaren eta Udal bulegoen eraikina arkitektura arrazionalistaren adibide bikaina da, 1925 eta 1965 urteen artean, gutxi gora-behera, eman zen mugimendu modernoaren ezaugarri esanguratsuenetakoa”, adierazi dute Gipuzkoako EHAEOtik. Horregatik, eta ordezkaritza honek DOCOMOMO Ibérico fundazioari eskatu eta gero, eraikin hau euren erregistroan sartu dute, eta orain informazio plaka honen ezarpena egingo da.

Juan Rafael Alday (1879-1955) Donostiako Ibaeta azuoan jaio zen eta 1905. urtetik Donostiako udal arkitektoa izan zen jubilatu zen arte, lehenengo bost urteetan José Goicoaren bitarteko bezala aritu bazen ere. Beste lan batzuen artean, nabarmentzekoak dira bere obra hauek: Antozki Zaharra, Bretxako Arrandegia, Prim kaleko 22. zenbakian dagoen etxebizitza eraikina, edota Kontxako pasealekua eta hain ezaguna egin den baranda eta egun hiriko ikono batean bihurtu dena, Ramón Cortázarrekin elkarlanean eginda. Udal arkitektoak izateaz gain, Suhiltzaileen burua ere izan zen, bi lanpostuak pertsona berdinari egokitzen baizitzaizkien.

DOCOMOMOri buruz

DOCOMOMO, Documentation and Conservation of building, sites and neighbourhoods of the Modern Movement (Mugimendu Modernoko eraikin, ingurune eta auzoen Dokumentazioa eta Kontserbazioa) 1990. urtean sortutako nazioarteko erakunde bat da eta bere helburu nagusia da XX. mendeko arkitektura modernoko ondarea inbentariatzea, dibulgatzea eta babestea. 1993an DOCOMOMO Ibérico filiala sortu zen, beste erakunde batzuekin batera, Espainia eta Portugalen lan egiten duena DOCOMOMOren helburu berdinekin. 

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 06

Etengabeko trebakuntza: Adimen artifizialak bultzatutako diseinu aurreratua Lekua: Streaming (grabaketarekin) Ordua: 15:00 - 17:00 2025ko maiatzaren 06an, asteartea

05 - 07

Etengabeko trebakuntza: 'Segurtasuna sua dagoen kasuetan' Lekua: Streaming (grabaketa gabe) Ordua: 15:00 - 18:00 2025ko maiatzaren 07an, asteazkena

05 - 13

Egoiliarren biltzarra: Gipuzkoako EHAEO. 2025eko maiatza Lekua: Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargo Ofiziala Ordua: 17:30 (lehen deialdia) ; 18:00 (bigarren deialdia) 2025ko maiatzaren 13an, asteartea

Twitter