Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

Arkitektura Haur Hezkuntzan. Konfiantzaren pedagogia, liburua aurkeztu da gaur goizean Gipuzkoako EHAEOean


2017ko azaroaren 29an, asteazkena

  • Aitor Axpe arkitektoak eta Rafael Cristóbal hezkuntzan adituak elkarlanean idatzitako liburua da, Arrasateko Arizmendi ikastolak sustatua

  • Arkitektoak, hezkuntzan profesionalak eta administrazio publikoko eragileak elkartu eta aretoa bete dute gaurko aurkezpenean

Arizmendi ikastolak (Arrasate) sustatu eta Aitor Axpe arkitektoak eta Rafael Cristóbal hezkuntzan adituak elkarlanean idatzi duten Arkitektura Haur Hezkuntza. Konfiantzaren pedagogia liburua aurkeztuko dute gaur goizean Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako ordezkaritzan. Argitalpenaren eta proiektua beraren berri emateko, honako hauek parte hartuko dute: Aitor Axpe arkitektoa eta liburuaren egilea, Arantza Lejarraga haur hezkuntzan aditua; Aitor Elizaran Arizmendi ikastolako Haur hezkuntzako zuzendaria eta Judith Ubarrechena Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzako presidentea. Arkitektoak, hezkuntzan profesionalak eta administrazio publikoko eragileak elkartu eta aretoa bete dute liburuaren aurkezpenean, eta liburua beraren gaia ardatz harturik ondoren egon den jardunaldian. 

Lehen aldia da mota honetako liburu bat argitaratzen dena eta Aitor Elizaran Arizmendi ikastolako Haur Hezkuntzako zuzendariak azaldu duen bezala “sinisten dugun horretan, hau da, Konfiantzaren pedagogian, jendartean konpartitu eta gizarteratu nahi izan dugu”. Arantza Lejarraga Haur Hezkuntza adituak esplikatu du “arkitektura ezinbestekoa dela eraldaketa pedagogiko honetan, eta proiektu pedagogikoarekin lotura izan behar du”. Azkenik, Aitor Axpe arkitektoa eta liburuaren egileak liburuaren nondik norakoak zeintzuk diren azaldu du eta xehetasun osoz, eta “talde multidiziplinarretan lan egitearen garrantzia” azpimarratu du. 

Liburu hau argitaratzearen helburua da konfiantzaren pedagogia oinarritzat harturik, eskola eta espazioen diseinuan arkitekturak egiten duen ekarpena erakutsi, eta bidez batez, arkitektoen eta hezkuntza arloko profesionalen lana uztartzearen garrantzia azaldu. Liburuan pedagogiaren oinarriak, planoak eta 3D egiturak jasotzeaz gain, zenbait ikastetxeetan izan duen inplementazioa esperientzia jasotzen da. Argitalpen hau oraingoz euskaraz bakarrik badago ere, gazteleraz eta ingelesez argitaratzeko asmoa dago. Liburua, liburu denda nagusietan egongo da eskuragarri.

Jardunaldi honen antolakuntzak Gipuzkoako EHAEOren laguntza izan du.

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 09

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 09an, osteguna

05 - 14

Etengabeko trebakuntza: Pertsuasioa Epaitegian. Perituentzako komunikazio-tresnak Lekua: EHAEO Gipuzkoa.Urumea pasealekua, 2 - Donostia Ordua: 9:00 - 13:30 2024ko maiatzaren 14an, asteartea

Twitter