2018ko abenduaren 07an, ostirala
Gabonak gertu direla eta, Gipuzkoako EHAEOk bi proposamen ditu etxeko txikienentzat:
1) Gabonetako postalen LEHIAKETA
2) Gabonetako ZUHAITZAren apaingarrietan parte-hartzea
Sariak eta opariak egongo dira, beraz, adi irakurri proposamen bakoitzaren xehetasunak!
Gabonetako postalen LEHIAKETA
- 0 eta 14 urte artekoek parte hartu ahal izango dute.

- Arkitektura eta Gabonak irudikatu beharko dira marrazkietan.
- Marrazkiak txantiloi honetan aurkeztu beharko dira, eta nahitaezkoa izango honako legenda hau azaltzea:
"Urte berri on! / ¡Feliz Año Nuevo!"
- Lanak abenduaren 19a arte aurkeztu ahal izango dira, ordezkaritzako Liburutegian edota posta elektroniko bidez: komunikazioa@coavnss.org.
- Abenduaren 20an emango dira ezagutzera irabazleen izenak.
- Marrazkiarekin batera parte-hartzailearen izen-abizenak, adina eta harremanetan jartzeko datuak atxiki beharko dira (telefonoa eta/edo posta elektronikoa.
- Bi sari egongo dira:
- Lehenengo saria: Quarón 60 € gastatzeko txekea + Gipuzkoako EHAEOren Gabonetako zorion agurraren irudia izatea.
- Bigarren saria: Quarón 40 € gastatzeko txekea
Epamahaiak marrazkiaren kalitatea eta parte-hartzailearen adina hartuko ditu kontuan sariak emateko garaian.
Gabonetako ZUHAITZERAKO apaingarriak
Pasa den urtean bezala, etxeko txikienek egindako eskulanekin apaindu nahi dugu sarreran ipini dugun zuhaitza. Hori horrela, etxean egindako apaingarri bat egiten duen ume bakoitzak oparitxo bat jasoko du trukean.
Abenduaren 31 arte jasoko ditugu apaingarriak, eta jasotzen ditugun heinean, sare sozialetan erakutsiko dugu zuhaitza hartzen ari den itxura.
Animatu zaitezte eta gerturatu Gipuzkoako EHAEOera!
OHARRA: 0-14 urte bitarteko edozeinek hartu dezake parte ekimen honetan. Ume bakoitzeko gehienez opari bat emango da, nahiz eta apaingarri bat baino gehiago egin.
Iruzkindu
Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.