Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

Mugimendu Modernoaren arkitektura-tokapeta hartuko du Donostiak 2016an


2015ko azaroaren 17an, asteartea

Kultura ondarea eta Gizartea izenburupean, EHAEOk eta Do.co.mo.mo ibérico fundazioak IX. DOCOMOMO ibérico biltzarra antolatuko dute datorren urteko azaroan

Donostian, 2015eko azaroaren 17an

Donostiak Mugimendu Modernoaren ondare arkitektonikoari buruzko IX. DOCOMOMO Ibérico biltzarra hartuko du 2016ko azaroaren 16tik 18ra, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak eta Do.co.mo.mo ibérico fundazioak elkarlanean antolatuta, honako erakundeen laguntzarekin: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala eta UPV/EHU. Hala nola, Nafarroako Unibertsitateak eta IPCEk (Instituto de Patrimonio Cultural de España) parte hartuko dute. Francisco Escudero kontserbatorioko saxofonista laukote batek girotuta, gaur goizean nazioarteko biltzar honen inguruko lerro nagusien berri eman da Gastronomiazko Euskal anaiartean. Kultura ondarea eta Gizartea izenburupean, Europa osotik etorritako profesionalak hartuko dituela  espero da.

Mario Domínguez IX. DOCOMOMO Ibérico biltzarraren zuzendariak adierazi du EHUko Carlos Santamaría eraikinean egingo den kongresu honen helburua dela “XXI. mendeko herritarrei jakinaraztea Mugimendu Modernoaren kultura ondareak duen balioa”. Bestalde, biltzarraren webgunearen berri eman da, non pixkanaka  kongresuaren inguruko informazioa eta edukiak jasotzen joango diren. Egun horietan zehar XX. mendeko arkitektura eta kultura ondarearen inguruko lanak argia ikusiko dute, horietako asko biltzarraren egunetan aurkeztuko baitira lehen aldiz. Bestalde, Matxalen Acasuso EHAEOko dekanoak Arkitektoen Elkargoak kultura ondarearen alde egiten ari dena esplikatu du eta erakunde parte-hartzaileei ondarean zabalkunde-lanaren aitortza egin die.

Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol diputatuak aditzera eman ditu ordezkatzen dituen erakundeak kulturari emandako babesa eta hare alde egindako apustua, eta nabarmendu du Gipuzkoan mugimendu modernoaren inguruan dagoen arkitektura guztia. Enrique Ramos Donostiako Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza zinegotziak oso egokitzat jo du horrelako kongresu bat Donostian ospatzea, Mugimendu Modernoaren arkitekturak hirian garrantzia handia duelako eta “hiritarrek egiten duten erabilera, zeren eraikinetaz ezin bada disfrutatu ez dute zentzurik”. Azkenik, Juanjo Arrizabalaga Arkitektura Goi Eskola Teknikoko zuzendariak hartu du hitza eta Arkitektura Eskolak horrelako ekintzetan duen inplikazioa arrazoi hauengatik dela esan du: irakaskuntzari egiten dion ekarpenarengatik eta eskola honetako irakasle aipagarrienetakoak mugimendu arkitektoniko honekin duten harremanarengatik.

DOCOMOMOri buruz

DOCOMOMO, Documentation and Conservation of building, sites and neighbourhoods of the Modern Movement (Mugimendu Modernoko eraikin, ingurune eta auzoen Dokumentazioa eta Kontserbazioa) 1990. urtean sortutako nazioarteko erakunde bat da eta bere helburu nagusia da XX. mendeko arkitektura modernoko ondarea inbentariatzea, dibulgatzea eta babestea. 1993an DOCOMOMO Ibérico filiala sortu zen, beste erakunde batzuekin batera, Espainia eta Portugalen lan egiten duena DOCOMOMOren helburu berdinekin.

OHARRA: Informazio gehiago nahi izanez gero, gurekin harremanetan jartzea baino ez duzu:

 

Raquel López Viña · EHAEO Gipuzkoa · Komunikazio saila

Dokumentu erantsiak

Prentsa Oharra (es) [408 KB] Lege oharra (eu) [408 KB]

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 21

Egoiliarren bitlzarra: deialdi orokorra Lekua: Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargo Ofiziala Ordua: 17:30 - 18:00 2024ko maiatzaren 21an, asteartea

05 - 22

Liburu aurkezpena + solasaldia: "Una vida y veinte fragmentos", María Ángeles Durán Lekua: UPV/EHU. Arkitektura Eskola. Espacio HABIC Aretoa (Oñati plaza, 2 - Donostia) Ordua: 18:00 2024ko maiatzaren 22an, asteazkena

Twitter