Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

Imagen de cabecera del artículo

Mario Sangalliren Luis Peña Ganchegui: arkitektoa leku gisa monografia aurkeztu da gaur arratsaldean


2016ko ekainaren 02an, osteguna

Mario Sangalli Uggerik idatzi duen Luis Peña Ganchegui: arkitektoa leku gisa liburua aurkeztu da gaur arratsaldean Gipuzkoako Foru Aldundian.  Egileaz gain, aurkezpen-ekitaldian María José Tellería Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura zuzendariak, Lorenzo Goicoechea EHAEOko Gipuzkoako Ordezkaritzako jarduneko presidenteak eta Rocío Peña Peña Artxiboaren zuzendariak parte hartu dute. Liburuaren aurkezpenaz gain, egileak Peña Ganchegui: bizitza bat, arkitektura bihurtua izenburua duen hitzaldia eskaini du ekitaldira joan diren 50 pertsona ingururen aurrean. Liburu hau Gipuzkoako EHAEOko Gipuzkoar Arkitektoak bilduma osatzera dator.

Monografia honetan egileak Luis Peña Gancheguiren obra azaltzeko giltzarriak jasotzen ditu, ikuspuntu berri batetik. Ez da planteatzen Peña Gancheguiren jarduera profesionalaren ibilbide kritiko bat egitea, baizik eta nola bere bizitza bere obrarekin uztartzen den bere proiektuetan hainbat erabaki hartzeko garaian. Ikerketa lerro hau bat dator Luis Peña Gancheguiren lemarekin: “Proiektua tesi gisa”, eta horren harira bideratu zuen irakasle-jarduna eta argumentu gisa erabili zuen ikerketa profesionalerako. Jarduera horrek gogorarazten digu, gainera, modernotasunaren paradigma nagusietako bat, nola ikusten zuen joera honek sortzailea, bizitza eta obra unitate berean bateratuz, biak konbinaturik, norberaren nortasuna subjektu gisa tankeratuz.

Asmoa ez da Peña Gancheguiren obra lehenetik azkenera arte aztertzea,  baizik eta Tenisaren plazarekin gauzatzen den heldutasun profesionalera heldu arte, non bere heldutasun profesionala sendotzen den. Luis Peña Gancheguiren gai nagusien inguruan jasotzen den esperientzia laburbiltzen da, lekua eta tokia kontrajartzen direlarik, liburuaren azpitituluan adierazten den bezala: Arkitektoa, leku gisa.

Liburu hau Gipuzkoar Arkitektoak bildumaren barruan argitaratu du EHAEOko Gipuzkoako ordezkaritzak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Peña Ganchegui Artxiboaren laguntzarekin.

Egileari buruz

Mario Sangalli Uggeri Bartzelonako Arkitektura Eskola Teknikoan lortu zuen arkitekto titulua, eta 2013. urtean Donostiako UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan egin zuen Doktore. Peña Ganchegui y Asociados estudioaren sortzaileetako bat da, eta bertan aritzen da profesionalki. 1997. urtetik gainera, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan Proiektuetako irakasle elkartua da.

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

06 - 19

Uda ikastaroa: GJH Arkitekturan eta Diseinuan: Proiektu jasangarrietarako aplikazio praktikoak Lekua: Miramar Jauregia eta Arkitektura Eskola Ordua: 9:00-17:30 // 9:30 - 14:00 2025ko ekainaren 19an, osteguna

06 - 20

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak 2025 Lekua: Streaming Ordua: 9:30-14:00 2025ko ekainaren 20an, ostirala

09 - 08

Etengabeko trebakuntza: Hiri adimendun eta jasangarriak Lekua: Streaming Ordua: 11:30-14:00 / 15:30-17:30 2025ko irailaren 08an, astelehena

Twitter