Gipuzkoako arkitektoak
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan

IBAI-ONDO_Erakusketa ibiltaria


2012ko maiatzaren 22an, asteartea

1961garren urtean, Pablo Zabalo Ballarin arkitektoak, Carlos Elgezua Lasuen eskultorearen etxe-tailerra proiektatzeko agindua jaso zuen. Aurretik elkarlanean ibilitakoak ziren, besteak beste, 1953an Elgezuak Ignacio Zuloagaren omenez eginiko bustoa kokatzeko plaza txiki baten obrak zuzendu zituen Zabalok Eibarko San Andres elizaren aurrean. Arte adaxka ezberdinetatik datozen bi sortzaileek bat egiten dute elkarlanean eta honen islada azpimarragarritzat jo genezake Ibai-Ondo etxea.

Astigarragako Ibai Ondo etxe-tailerra neoeuskal estiloaren adibide nabarmena da. Hiri-villa bezala, landa estiloak propio dituen erremate, eskantzu edo xehetasunak jasotzen ditu bere fatxaden formalizazioan. Barruak ordea bestelako errealitatea azaltzen digu. Estilo neoeuskalduna alde batera utzita, mugimendu modernoaren lengoai garbia hautatzen du behe eta lehen oinek eskultorearen lan espazioak barne hartu ditzaten. Tailerra, lehiate handi batek iparreko argiz irudikatzen duen altuera bikoizdun hutsune bezala agertzen da. Etxearen behe solairuak arte sorkuntza espazio biurtzen dira eta bizitza bigarren solairura baztertzen da etxearen funtzionamenduan orden arrazional eta makinista sartuz.

Espazio sistema konplexu hau bere puntu gorenera iristen da eraikinaren egitura aztertzean. Tailerreko lanak oztopatuko lituzketen zutabe edo kolomak ekidin eta espazio diafanoak lortzen ditu Zabalok egitura osoa eraikinaren estalkian egokitutako hormigoizko zertxa batzuetatik eskegiz; garairako guztiz berritzaile biurtuz.

1998an, Astigarragako hiri hazkuntza zela eta, Ibai-Ondo etxea ordenazioz kanpo deklaratu zuten. Eraikinaren jabeak buru zirela, pertsona talde baten perseberantziak, borroka burokratiko luze baten ostean, lortu zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondareko zuzendaritzak Ibai-Ondo eraikina Monumentu mailako Ondasun Kultural bezala iskribatu eta babesa bermatzea.

Erakusketa ibilitari hau, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko Gipuzkoako Ordezkaritzaren partetik, proiektoaren egileei, eraikin berari eta arkitektura ondarea defendatu dutenei eskaintzen zaien omenaldia nahi du izan.

ERAKUSKETA/ EXPOSICIÓN

IBAI-ONDO

etxe-tailerra / casa-taller

SORMENERAKO ESPAZIOAK · ESPACIOS PARA CREAR

Pablo Zabalo Ballarín, arquitecto & Carlos Elgezua Lasuen, escultor

Inaugurazioa/Inauguración

2012ko Maiatzaren 24 - 19:30 etan ::: 24 de Mayo de 2012 -19:30

En la delegación de Gipuzkoa del Colegio de Arquitectos Vasco-Navarro 

Paseo Francia / Frantzia Pasealekua 11 20012 Donostia-San Sebastian 

Agenda


Hurrengo ekitaldiak

05 - 06

Etengabeko trebakuntza: Adimen artifizialak bultzatutako diseinu aurreratua Lekua: Streaming (grabaketarekin) Ordua: 15:00 - 17:00 2025ko maiatzaren 06an, asteartea

05 - 07

Etengabeko trebakuntza: 'Segurtasuna sua dagoen kasuetan' Lekua: Streaming (grabaketa gabe) Ordua: 15:00 - 18:00 2025ko maiatzaren 07an, asteazkena

05 - 13

Egoiliarren biltzarra: Gipuzkoako EHAEO. 2025eko maiatza Lekua: Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargo Ofiziala Ordua: 17:30 (lehen deialdia) ; 18:00 (bigarren deialdia) 2025ko maiatzaren 13an, asteartea

Twitter