2023ko azaroaren 22an, asteazkena
Heldu da garaia gabonetako ekintzei ekiteko! Urtero legez, etxeko gazteentzako bi proposamen ditugu:
Sariak eta opariak egongo dira guztientzat!
Adi irakurri proposamen bakoitzaren xehetasunak!
Etxean egindako eskulanekin apainduko dugu sarrerako zuhaitza. Hori horrela, 0-15 urte bitartekoek egindako apaingarri baten truke, opari polit bat emango diegu.
0 eta 15 urte bitarteko haur eta gazteek parte ahal izango dute honako kategoriatan banatuta:
- Marrazkiek honako gai hauek islatu beharko dituzte: Gabonak eta arkitektura edo/eta hirigintza.
- Marrazkiak honako txantiloi hauetan aurkeztu ahal dira: txantiloi bertikala edotxantiloi horizontala.
- Marrazkiarekin batera, datu hauek jasotzen dituen dokumentu bat aurkeztu beharko da:
Epaimahaiaren aurrean anonimotasuna mantentze aldera, marrazkian bertan ezingo dira parte-hartzailearen izen-abizenak jarri.
- Lanak abenduaren 18a arte aurkeztu ahal izango dira posta elektroniko bidez: komunikazioa@coavngipuzkoa.eus. Gaian hauxe jarri beharko da: Gabonak / Navidad 2023 + marrazkiaren izenburua
- Marrazkiak .jpg edo .pdf formatuan aurkeztu ahal izango dira.
- Kategoria bakoitzean bi sari.
- Parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko etxean, soilik parte hartu izanagatik.
- Pertsona bakoitzeko marrazki bat bakarrik onartuko da.
- Abenduaren 20an irabazleen izen-abizenak argitaratuko dira webgunean.
- Epaimahaia Gipuzkoako EHAEOren kideek osatuko dute.
- Lehiaketara aurkeztutako marrazkiekin erakusketa bat egingo da Gipuzkoako EHAEOrenegoitzaren sarreran.
- Sari-banaketa ekitaldia abenduaren 29an egingo da Gipuzkoako EHAEOren egoitzan.
Epaimahaia Gipuzkoako EHAEOren Zuzendaritza batzordeko kideek osatuko dute, eta sariak emateko garaian kalitatea, ideia eta parte-hartzaileen adina hartuko du kontuan. Bestalde, kategoria desberdinetako saridunen artetik, marrazki bat hautatuko da Gipuzkoako EHAEOk Gabonak zoriontzeko erabiliko duena.
Zure kontsulta bidalia izan da eta eperik motzenean erantzungo zaizu. Eskerrik asko gurekin kontaktuan jartzeagatik.